ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA gaurko egun batez hil zan on dala 35 urte

Andoni Arrizabalaga Basterretxea (Ondarroa, Bizkaia, 1941eko abuztun 22a – Couloir Gervasutti, Mont Blanc, Frantzia, 1984ko uztailan 31).  E,T,A, kide historiku ixan zan, Itziarren semea abestixan aipatzen dan torturatu dalako ezagune. Hauxe ipintxen dau Wikipedian ANDONIatxik.

Hiru aldiz atxilotu ben Francon diktadura garaixin. Lelengoko bidar, 1964an, pintada batzuk etxen atrapa benin eta beran esanetan hiru egunez torturatu ben Bilboko kuartelin.

Telesforo Monzónek idatzitako Itziarren semea abestixan aipatutako torturak, ordea, bigarrenez atxilotu benin ein dotzen Andoniai, 1968 xan.[1] Ondarrun atxilotu eta gero, zortzi egunez torturatu ben, lelengo Ondarruko pikolun kuartelin, Zarauzkun gero. Horren ostin Donostiko Antigua auzun euan Guardia Zibilan kuartelea erun ben, eta beste hamalau egun euki ben han.

Burgosko prozesu baino 14 hilabete lehenaua herixotza kondenatu ixan zan, molotov koktel bat hutsik euan Guardia Zibilan kotxe baten sartzeatxik. Zigorra kommutatu tzen. Azkanik, 1977an amnistia emotzen.

3

1

2

4

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Memoria historikoa atalean

Erantzunak itxita daude.