#AberriEguna2020 #EuskalHerrriaBatera

Apirilan 12an Aberri egune da. Urtero lez, balkoitxan ikurriñak ipintxeko deixe eindde. (Baten batek ikurriñik ez badakar, lasai, baixakun GARAk ikurriñ handixe ekarriko dau-eta.

Aurten, bixi douen larrialdi egoeri dala-eta, Euskal Herria Batera ekimen herritxarra abiatu de eta zelan ez, Turrunetik be bat eitten dou ekimen horreaz. Beste batzuk bai baiñeka dabizen bitxartin…

Danon artin mosaiko handi bat osatu bir dou domekako, beraz, ata argazkixe; ikurriñaz, presun banderoliaz, euskal seleziñoin alde, independentzixin aldarrixaz, edo zeuk nahi dozun aldarrixe orri baten idatzi, pintxa… eta bixaldu ahalik ariñen.

Ia zenbat ondarrutar agertzen gazen!

Horretaz gain, bertan egunin be eukiko dou zer eiñe. Coronaviruse dala-eta hil dizen euskal herritxarrai dolu adierazteko 12:30in minutu bateko ixiluni eingo dou, eta gero; Txoria Txori eta Ikusi mendizaleak kantako douz.

Informaziñoi gehixa: https://www.aberrieguna2020.eus/ orrixan.

Badakixue gure artxibo historiku handixe dana… 1964an Gernikan eiñ zan Aberri Eguneko argazkixaz gatoz gaur. Hainbat ondarrutar jun zin berta. Ia inor ezautzezuen?

Mont de Marsan-eko euskal preso politikuk be mezu hau plazaratu dabe aberri eguneko deialdixetan parte hartzeko bideo honen bitxartez:

Aurten etxitan zelebrako dou, baine emongo dotsau itxuri. Balkotxan ikurriñe ipiñi, alkartute kanta… Falta gaskuzenan akordun beti… “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!”

Gora Herria!!!

📸 Udabarriko gazte ekimenak irudixetan!

Egili: Ondarruko Ernai

Gazte Topaguni, Gazte Martxi… urteroko ehunke gazten elkarguni bihurtzen dan espazixu. Lehenengo Jarrai eta honeaz batea Gazteriak, urte batzuk gerua Haika, gero Segi, ta gaur egun Ernai eta Aitzina.
Zemat bixipen, zemat abentura eta egun intenso gordeta gure oroitzapenetan egun berezi horren ingurun. Urte guztiko burruka eta biharran “sarixe” ixaten dala esan geinke Herri Mugimenduko militantiontzako eta beste hainbat herritxarrentzako. Formakuntzaz, tailerrez, hitzaldiz, eztabaidaz… betetako egunak ixaten diz, eta zelan ez, jai giruk pixo handixe eukitxen dau ekimen honetan.

Aurten, BidEHbat! gazte martxi euan antolatute Gazteok Independentzia lemapin, baine esparru guztitxako estenatoki asko modun, udabarriko ekimena bertan behera gelditxu de. Pena handiz hartu gendun barrixe nahiz eta logikuena ixan magnitude honetako ekitaldi hau hasieratik bertan behera lagati.

Nostalgixan jausti be politxe ixaten da batzutan. Seguru urte ezberdinetako argazkixak bixaldu doskuen herritxarrak urte batzuk atzea ein dabela argazki honek ikusiaz batea. Gure asmu hoixe da. Urte batzuk atzea ein eta jaso douen argazkixakin beteti aurten sentiuko douen hutsuni. Horretaz aparte, sare sozialetan ekimen parte hartzaile bat dakau antolatute. Gazte martxi ixango zan egunetan (Apirilak 10,11,12) edozein urtetako udabarriko ekimenen bateko argazkixak altzatea animaten douz herritxarrak Ondarruko Ernaiko sare sozialak etiketauaz ero ixendatuaz.

Esan bihir dou, nahiz eta Gazte Martxi eztan burutuko, antolatzailik egitarau moldatu eta beste bat antolatu dabela internet bidez. Nahidabenak jarraitxu YouTubeko kanalin labur.eus/bidehbat -en jarraitxu leike.

Hamen lagaten dotsuau jaso douzen urte ezberdinetako argazkixak, urteka ordenata eta urte horretako abestixak:

1995in Jarraik antolatutako Mendi Marti Beratik Garazire.

1999an Gazte Abialdia herririk herri. Jarraik 20 urte beteban urti.

2003an Mendi Martxi. Algorta-Gernika

2004an Itsasondon ospatutako gazte topaguni.

2005in Gazte Mugi Markinan.

2006. Gazte Topaguni Etxarrin.

2007an Gazte Martxi. Untzaga-Laudio. Gure izarra Independentzia!

2012ko Gazte Martxi. Saratik Lesaka

2013an Ernai antolakundin sorreriaz batea Gazte Danbada Orduñan.

2014an Burutakzio topaketak ein zin Altsasun. Gazte mugimenduko militantin formakuntzako espazixu.

2015in Gazte martxi ein zan Lekunberritxik Berriozarrea.

2016an Gazte Danbada Laudixon.

2017an Gazte Akelarrea Igorren.

2018an Gazte Akelarrea Oiartzunen.

Eta hau ixez, 2019an Gazte Antolakundi sortu zan 40. urteurrenin ein zan jaialdixe Lemoan.

Eskerrik asko argazkixak bixaldu dozuezen danoi! Gogoratu argazki gexa topa ezkeo ernaiondarru@gmail.com ea bixaltzi 😉

Hamen lagaten dotsuau len aipatutako ekimenan egitarauk:

17. egune Turrunin! Zaldibar argitxu!

Hilabete 2, Zaldibarko zabortegixak Alberto eta Joaquin erun zittunetik.

Kalin ezin badou eon be, Zaldibar Argitu plataformatik gaurko eitten daben deialdixaz bat nahi dou eiñ Turrunetik.

Horretxeatxik, gaurko erronki, eskulanak, marrazkixak… eitteku de. Zaldibarreko egoeri salatuz, eta Alberto eta Joaquinen etxekukin bat eiñ asmoz.

OSASUNA * LANGILEAK * ERANTZUNKIZUNAK

Betiko modun Turrunea bixaldu, baine ez ahaztu #zaldibarargitu eta #joaquinetaalbertogogoan ipintxi, sare sozialetan gure aldarrixak oihartzune euki datxin.

15. egune Turrunin! Abesti bat preso ta iheslaxan alde!

Daneako 15 egun ein douz Turrunin egunero ekimen, gai, atalak… etxen. Batzuai konfinamenduko 15 egunak arin pasako gakozen beste batzuai motel. Kontu de hamen gazela ta gerua gitxia falta dala lengoa buelta etxeko. ANIMO ta ZAINDDU!!!

Aurreko baixako bixetan ein douen modun, gaur be etxin falta gaskuzenakin gogoratzeko tartetxu bat hartuko dou. Preso ta iheslaixan aldeko, euran omenezko edo eurak gogorarazten hgatxun ABESTI bat ipiniko dou sare sozieletan.

Gogoratu 4. asteburu ixango dabela bixitxa baik, pakete baik… telefonoz eta eskutitzez hurbilekukin harremantzeko modu bakarra!

Beraz barriro lagaten dou hamen Ondarruko Ernaik ata ban kartel hau. Bertan ondarruko presun espetxitako helbidik dakazuez herriko berotasune ta maitxasune eurai aiaeraitxeko!

Ganbari garbitzea zuz?

Egun asko daruaz etxin sartute, eta jente asko aprobetxaten dabil etxeko biharrak etxeko: konponketak ein, garbitxasun sakonak ein…

Jente bat ganbarak txukuntzen eta garbitzen be hasi de, urtitan batutako trastuk antolatzen eta botaten dabil.

TURRUNE etxen douenok geure denbori arlo desberdiñeta bideratzen dou eta gaur erakutsiko dotzuauena ez dau jendik ikusten, bañe gaur azaleratu eingou. Ondarruko MEMOIXA HISTORIKU berreskuratzi de gure helburuetako bat. Hortan gabiz! Esangotzuau mateixal asko jasota dakauela (alderdi politiko desberdiñan aportaziñoiai esker, banakako lagunai esker, kultur taldiai esker…) Gure artxibu ikustea etorri dizenak (Lazkaoko Beneditarran artxibuko arduradunak, Iñaki Egaña historialaixe, partikularrak) aho zabalik geatu dizela esan bir dou.

Guk baakiau herriko ganbaretan altxor asko gordeten dizela. Eta horretxeatxik dei bat nahitzuau ein: ganbari garbitzeko asmu baakazue eta dokumento zaharrak topaten bazuez, EZ BOTA! Geuk jasoko douz eta geure artxibo historikun gordeko douz.

Pegatinak, idatzixak, propagandak, rebistak, argazkixak, kartelak… eroze jasoteko prest gaz! Gero geuk sailkatu eta gordeko douz.

Guaz harremanetan ipintxeko sare sozialetan idatzi edo email bat bixaldu honaxe: otzara@hotmail.com

Gure ondorenguai artxibo aberats bat lagati danon eskutan da! Guk zemat eta dokumento gexa jaso, gure ondorenguk hobeto ezautu ahal ixango dabe gure histoixi!

(Danon dokumentukin osatzen gabizen artxibun argazki batzuk dakazuez behian)

Martxoak 27 (baixaku) HASARRE EGUNE!


m a r t x o a k 27, baixaku:

📣 HASERRE EGUNA

1⃣2⃣:0⃣0⃣ balkotxan BURRUNBADI , ata zeure hasarri!!!
Osasuna, lan baldintzak eta enplegua LEHENIK!!!
Gehixengo sindikalak detxute.

👭🏼👬🏽👫🏿👭🏻👬👬👭🏻👭🏼👬🏽👫🏿👭🏼

📣 AZKEN OSTIRALA

1⃣9⃣:3⃣0⃣ Argazki/bideo bidalketa aldarrikatzaili sare sozialetan, geuaz nahi douzelako, etxin!
#EtxeanNahiDitugu
#NiEtxeanGeratukoNaiz traolak ibilli.
Sare eta Etxerat-ek deittute.

6. egune. Zeintzuk diz argazkixetan agertzen dizenak? (2)

Ikusirik zelako erantzun ona euki ban aurreko egunin argazkixan gaxak, hamen gatoz osteabe beste batzukin. Keja txiki bat egon da argazkixetan gazteteixa gitxi agertu dela esanaz, beraz ongun gexenak gaztiai zuzendute eongo diz.

Turruneko Facebookea altzaten jungo gaz argazkixak egun guztin tzir eta bertan erantzun biko da.

Hamen du lelengoku. Zeintzuk diz honek mendigoizaliok?

Ezkerretik eskuma
Tente: Fernando Badiola, Jose “Txikixe”,
Makurtute:Alfredo badiola, x, Kankilloi, Miel mutu, Juanito eta Mauro Palacios.

Bigarrena. Eta beste honek?

Ezkerretik eskuma
Tente: Edur Zabala, Arruti “Baraiku”, Donato Lasarte, Jesus Artetxe, Juanito
Makurtute: Juan Antonio Urruzuno

Hirugarrena. Alcala de Henaresko kartzela aurrin agertzen dizenan ixenak jakingo zenduke esaten?

Ezkerretik eskuma
Kayo, Txomin Letamendi, Iñaki Ibaibarriaga, Peio Aramaio, Jose Luis Bedialauneta, Esteban Burgoa

Laugarrena. Ikurriñe legeztatu benin ospatzen dazenak zeintzuk ete diz?

Ezkerretik eskuma
Tente: Olea, Fraiskomari, Felipe Berridi
Erdiko hirurak:Rodolfo, Jabier Berridi, Domeka Aristi
Makurtute: Larri, Ale Zubikarai, Sabin Osa “Txaille”, Sabin Ibazeta, Botx, Arrateneku

Bostgarrena. Parisko Torre Eiffel azpixan dazen 10 lagunen ixenak emon zeinke?

Iñaxio Sagasta, Arkaitz Alkorta, Marian Leon, Gontzal Ruiz, Iñigo Badiola, Txomin Lasarte, Iera Arantzamendi, Irati Ruiz, Kristina Arantzamendi, Zunbeltz Bedialauneta, Argia Ituarte, Miren Lore Zabala…..

Seigarrena. Zeintzuk diz berde jantzitxe duzenak?

Ezkerretik eskuma: Jose Luis Bedialauneta, Txirriñe , Txomin Lasarte, Donato Lasarte, Patxi, Txomin Solabarrieta, Pie de Hierro

Zazpigarrena. Eta urdindunak?

Ezkerretik eskuma
Tente: Noemi, Iker Badiola, Ikurne Aranbarri, Leire Agirre, Ainhize Garalde, Irantzu Etxebarria, Kizkitza Lertxundi, Ioar Etxebarria,
Makurtute: Eñaut Badiola, Izar Osa, Goiatz, Esti eta Ibane Arruti.

Zortzigarrena. Gazte topaketetan talde hau topa dou, zeintzuk diz?

Ezkerretik eskuma
Tente: X, Naroa Argoitia, Eihar Uribe, X, Aritz Bedialauneta, Asier Zabaleta, Iñigo Vicens, Asier, Jose Segade.
Erdixan: Gotzon, X, Oier Lertxundi, Esti
Jarritxe: Eñaut Zubikarai, Jon Vicens, Mikel Aramaio, Aitor Lasarte, Koldobika Otxoantezana.

Bederatzigarrena. Gaztetxe aurrin agertzen dizen gaztin ixenik?

Ezkerretik eskuma: Julen de Diego, Oier Diaz, Alain Kolunga, Endika Beiro, Iban Lekunberri, Xabat Lasarte, Maikel, Ekain Prol, Ibon , Oier Ponce.

Hamargarrena. Zeintzuk diz emakume panpoxa honek?

Ezkerretik eskuma: Nekane Bengoetxea, Antxiñe Bedialauneta eta Karmele Iparragirre.

Hamaikagarrena. Honek atzerritarran itxuri dauk,e zeintzuk ete diz.

Ezkerretik eskuma: Sabin Ibazeta, Terese “Porru”, Joseba Zengotitabengoa, Anartz Aranbarri “Botx”, Julen Burgoa eta Eider Aldarondo.

Hambigarrena eta atzana. Futbolista itxuraik ez dauke bañe… xelebrik dizena ez da dudaik, zeintzuk diz?

Ezkerretik eskuma
Tente: Eneko Txaos, Arkaitz Otxoantesana, Aiert Lertxundi “Porru”, Gorka Casais, Alain Ugartetxea, Iker Urkiola.
Makurtute: Joseba Zabaleta, Ekain Lenitz, Eneko Bedialauneta “Papardo”, Ainhoa Urkiola eta Izaro ituarte.

TURRUNEKO HELBIDIK