Ganbari garbitzea zuz?

Egun asko daruaz etxin sartute, eta jente asko aprobetxaten dabil etxeko biharrak etxeko: konponketak ein, garbitxasun sakonak ein…

Jente bat ganbarak txukuntzen eta garbitzen be hasi de, urtitan batutako trastuk antolatzen eta botaten dabil.

TURRUNE etxen douenok geure denbori arlo desberdiñeta bideratzen dou eta gaur erakutsiko dotzuauena ez dau jendik ikusten, bañe gaur azaleratu eingou. Ondarruko MEMOIXA HISTORIKU berreskuratzi de gure helburuetako bat. Hortan gabiz! Esangotzuau mateixal asko jasota dakauela (alderdi politiko desberdiñan aportaziñoiai esker, banakako lagunai esker, kultur taldiai esker…) Gure artxibu ikustea etorri dizenak (Lazkaoko Beneditarran artxibuko arduradunak, Iñaki Egaña historialaixe, partikularrak) aho zabalik geatu dizela esan bir dou.

Guk baakiau herriko ganbaretan altxor asko gordeten dizela. Eta horretxeatxik dei bat nahitzuau ein: ganbari garbitzeko asmu baakazue eta dokumento zaharrak topaten bazuez, EZ BOTA! Geuk jasoko douz eta geure artxibo historikun gordeko douz.

Pegatinak, idatzixak, propagandak, rebistak, argazkixak, kartelak… eroze jasoteko prest gaz! Gero geuk sailkatu eta gordeko douz.

Guaz harremanetan ipintxeko sare sozialetan idatzi edo email bat bixaldu honaxe: otzara@hotmail.com

Gure ondorenguai artxibo aberats bat lagati danon eskutan da! Guk zemat eta dokumento gexa jaso, gure ondorenguk hobeto ezautu ahal ixango dabe gure histoixi!

(Danon dokumentukin osatzen gabizen artxibun argazki batzuk dakazuez behian)