Ailla da zapatu be.
Egueldi ona.
Bueltatxu emon eta zer beittantzen bagatsue poteotxu eiñaz, pintxo batzuk eta raziñoi batzuk ataten badouz?!
Badakixue ordun; bakotzak ia ze pintxo edo raziñoi preparaten daben… Kuadrilla handixe gaz gero!
Gaurkun beraz, Turruneko erronki, pitxo, raziñoi, pikateko zeoze…
Eneko, ez, azitunak ez dabe balixo😏! Bueno 🤔, edo bai… umetxun bat animaten da!😅
Prepara zeoze eta altza Turrunea edo bixaldu otxara@hotmail.com. Ummmmm, ya gosetxu sartu gasku.

Jaoten douzen argazkixak hamentxe jungo gaz altzaten:
TurruneOndarroa gaurko erronkako…hamen!Kalabaziñak, jamoi, gaztiai eta piper saltsiaz!On eiñ! Topa!

Berdel pudiñe arraultza estalkixaz

Eiñ douen pintxo guztik jandou, eskerrak azkana jan aurretik argazkixe ata douen. Antxoa fileti beakatza ta perejil pixkateaz

Honek bixok korreoz jaso douz:



Honek pintxuk Naroak bixaldu dosku! “Etxeko leihaketi eingendun eta gero familixik bozkatu enbiban watsapetik…hainbeste azalpen hortixeik dator😅🤣🤣”
Orgullo jarrillero pintxoa. Txanpisak, tipula karamelizau eta ahuntz gazta. Emekiro pintxoa: solomo iberikoa, gazta eta piperrak laban eta gero goxo – goxo lapikun. Sortu pintxoa: patata txipsak saltsa arrosarekin. (Goiko pintxoarekin batera doa) Ura ta lurra pintxos: bakailoa pil pilean, gula eta extremadurako pernilarekin. Sortu pintxoa: pizza delicatessen gazta, pernila eta tomatearekin.