Beste urte batez ospatukou egun hau, aurten deialdi berezi bat eskatuzku zabaltzeko, LGTBIQA+harrotasune erakusteko eta aniztasune ospatzeko ikurrak ipintxeko lehiutan, balkoitxan eta kalitan. Danon eskutan da eginkizun hau, zeuk be bota esko bat.

Beste urte batez ospatukou egun hau, aurten deialdi berezi bat eskatuzku zabaltzeko, LGTBIQA+harrotasune erakusteko eta aniztasune ospatzeko ikurrak ipintxeko lehiutan, balkoitxan eta kalitan. Danon eskutan da eginkizun hau, zeuk be bota esko bat.

GURE ESKUk antolatutako kalejira koloretsu eukikou ongo zapatu arratsaldin (7 retan) Kamiñazpitxik Itsaaurrerarte. Bilbon uztailan 3 an eingo dan mobilizaziñoin (Hamaika Gara) motorrak berotzen juteko ekimena ixango da zapatuku. Erabakitxeko eskubidi dakauelako euskaldunok be, gu han eongo gaz.

Euskal Herriko sindikato nausixan babesaz, alderdi desbardiñan laguntziaz eta mugimendu sozialan bultzadiaz, bixar hirixetan eta herri desbardiñetan kalea urtengo dou PENTSIONISTAN aldarrikapenakin bat etxeko. Gogoratu herriko mobilizaziñoi Zaldupeko zubitxik urtengo dabela 12:30 tan. Jo ta Ke Lortu arte!


Ta arratsalde-illuntzin GURE ESKUk antolatute ALTXA! deitxutako ekimena eongo da Goikozinin 7 retan hasitxe. Jakin douen lez KEU AGIRRETXEAk ta MIKEL ETXABURUk parte hartuko dabe bertan. Sarreri eongo da 5 eurotan da ondioik ez bazu hartu, gaur arratsaldeko 6 tatik 8 reta Gure Esku ko lokalin eongo diz saltzen edo bixar zinin bertan.

LAB sindikatuko 6 kide atxilotu zitxun Espainiako Polizixik martitzen goxin Nafarrun, Martxoan 8 xan eta garbiketa sektorin lan gatazkin testuingurun eindako protesta ekintzengatxik. Iruñeko polizi etxea erun zitxuezen, eta hurrengoko egunin juezan aurretik pasa baik kalin laga zitxuezen. Hori salatzeko herri ezberdiñetan elkarretaratzik eingo diz ta ONDARRUn apriliak 23 (baixaku) goxeko 11 etan Alamedan batuko gaz. BORROKATZI ZILEGIXE DALAKO, BORROKA SINDIKALA AURRERA!

Ondarruko SAREtik hauxe mezuau bixaldu doskue martxan ipini daben kanpañin ingurun:
Ondarrutik kartzeleta ELKARTASUNE!
Ondarruko SARE tik ekimen barri bateaz gatoz. Ondarrutik euskal preso politiko guztiai elkartasun postalak bixalduko dotsau.
Zelan?🤷🏻
Datozen astitan, Alde zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan egongo diz mahaixak. Bertan postalak egongo diz zeuk nahi dozun mezu idazteko. Gero geu arduratuko gaz presuai kartzela bixaltzen.
Noix?📆🕔
Martxuko asteburu eguerdixetan.
Zetako?🤔
Presuai Ondarrutik elkartasune adierazteko. Kartzelako egunerokotasune gogorra bada, pandemixa egoeran gehixa gogortu de. Bixitxa baik, osasun egoera eskasakin… Honen aurrin elkartasune biderkatu bir dou!!! ↗️❤️↙️
DANAK ETXEA EKARRI ARTE bidi ixango gaz!
↗️↗️↗️↗️↗️↗️↗️
Ondarruko SARE

Ondarruko LAB eta ERNAIk 1976an Gasteizen erail ben langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dau. Martzun 3an (eguaztena) 19:00etan monolitun ixango da ekitaldixe.



Zaramaga auzuko elixan batute euazen langilikana gogor oldartu zin txakurrak, greba orokorran ingurun euan asanblea bat apurtuz. Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral ixan zin 1976ko martzun 3 madarikatu horretan erail ebezen langilik. Handik eguneta antolatu zin protestetan, Basaurin Vicente Antón Ferrero eta Tarragonan Juan Gabriel Rodrigo Knafo erail zitxuezen.
Egun hau langile mugimendun ikur bihurtu de, 1976ko gertakarixak gogoratuz, langilion aldeko burrukan jarraitzen dou!
45urte beteten diz gaur Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku aldarrikatu benetik.

Espainiko kolonixi ixan zan lurraldik urte luzez jasan ixan dau okupaziñoi, errepresiñoi eta exilixu. Marokok antolatutako 1975eko martxa berdin (martxa baltza sahararrantzako), milaka saharar hil eta exilixure bultzatubezen.
Gaur egun lurralde okupautan errepresiñoi jasan ezinin bixi diz eta beste milaka saharar Argeliko lurretan errefuxiatute.
45urte gerua, espainik jarraitzen dau potentzixa administradori ixaten, baine historikoki gobernu eta alderdi politiko guztik ein daben lez, lepu emoten jarraitzen dau espainik.
Gaur sahararran egun hau gogoratzeko Udalak saharar ikurre ipini dau mastan eta Yaalah elkartik kartel hau ata dau.

Otzara eder bat (inddarrak, odolostik, txoixuk, urdaxe…) zozketatuko dabe zapatun Zubi-Zahar herri ikastolakuk. A zelako bazkaxe ein leiken toka ezkeo. Sorte on partaide guztiai.

Mezu hau bixaldu doskue apustu etxin eta joko makinan kontrako herriko plataformik:

Kaixo herritxarrok!
Eusko Jaurlaritzik hartutako azkan erabakixan ostin, apustuetxik barriro be martxan daz. Honen harire, Apustuetxin eta Joko Makiñan Kontrako Plataformatik konzentraziñoi bat deitzi erabakirou.
🗓 Otsailak 13
⏰ 12:00xetan
📍Augustin Zubikarai enparantzan
✊ Apustuetxik eta joko makiñan herritxik kanpoa🔥
Astion jakin dou Audientzixa NAZIonalak Aitor eta Galder Ezker Abertzaleko militante arabarrai, bakotxai 4 urteko kartzela zigorra ezarri dotsala!
Honen aurrin Euskal Herriko herrixetan mobilizaziñoik deitxu doxuez.
ONDARRUN:
🖐 #ANkerkeriariSTOP plataformik deitxute:
KONTZENTRAZIÑOI
📆O-6an (zapatu)
🕛12:00etan
📍Alamedan

Ondarruko ERNAIko kidik, herriko txoko ezberdinetan ipini dabe Aitor eta Galderren aldeko mezuk elkartasune adierazteko.


