Gaur goxetik eguerdirarte eon diz Kofrai Zaharran azpixan ELKARTASUN otzarin zozketako boletuk saltzen ta egueldixe alde ez badabe euki be asko ixan diz berta hurreatu dizenak erostea.

Hau ixan da zenbaki irabazli (eta ordezku). Zoixonak irabazliai!

Gaur goxetik eguerdirarte eon diz Kofrai Zaharran azpixan ELKARTASUN otzarin zozketako boletuk saltzen ta egueldixe alde ez badabe euki be asko ixan diz berta hurreatu dizenak erostea.

Hau ixan da zenbaki irabazli (eta ordezku). Zoixonak irabazliai!

ARNASA elkartekuk eskatuzku eindaben zozketako zenbaki irabazlin zenbakixe zabaltzeko ta guk esan eta ein, Zoixonak irabazliai!

Portuko Ranpin 14. urteurrena ospatzeko kontzertazu eukikou portu aldin SHIBARI eta BRAULIO taldikin gabeko 10 etatik aurrea 5 euron trukin.

Herriko sortzallin azoki antolatu dabe Abendun 11 eta 12 rako Kofrai Zaharrin. Berau ikusteko ordutegixe: zapatun goxeko 10 etatik arratsaldeko 6 reta eta domekan goxeko 10 etatik arratsaldeko 5 eta.

GURE ESKUk zabaldu daben mezu:
GAILURRA ZAIN DUGU!
2022 Uztailan 2 an KATALAN eta EUSKAL HERRITARROK, EHUNKA GAILUR argiztatuko dou, HIGER lurmuturretik CREUS erarte, PIRINEOTAKO BIDIN. Inddarrak batuko dou, gure herrixon autodeterminaziñoiko eskubidin alde! ERRONKA KOLEKTIBU erraldoi ixango da, antolakuntza eta sinkonizaziñoi handixe eskatuko dau, eta finantziaziñoi be bai, danon artin finantzatuko dou, kolektibun. Ein zeure ekarpena TRIPONTZIA erosiz!

Ondarin Europako Jardunaldixen barrun ‘Bagoaz’ ikuskizune eskainiko dau domekan Herribixik, Gorabideaz batea. Jardunaldixan aurtengo gaxe ‘Ondare irisgarri eta inklusiboa’ de eta ekintza hau Ondarruko Turismo Buleguk antolatu dau, Udalan eta Foru Aldundixan laguntziaz. Gogoratu, ongoxe domekan (U-24) eguerdiko 12 xetan Frontoin (eurixe egon ezkeo, Kofrai Zaharrin ixango litxake)

Eskatu saskixak urrian 23tik azarun 11a bitartin eta emon hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintziai. Agerraldixan kantik esaten daben latxeik, «geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo» Nafarroako hegoaldin eta erdialdin euskerin ezagutzi bultzatzi eta erabileri sustatzi diz ERRIGORAko saskixakin ataten dizen irabazixan helburuk. Bota esko bat eta erosi saskixe! Sartu: https://www.errigora.eus

Beste emakume bat eraila Euskal Herrixan.
Martitzenin emakume bat hill ben Gasteizen ta hori salatzeko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (U-16) Alamedan eguerdiko 12 xetan. Aurten, bost emakume hil dabe indarkeixa matxistin eragiñez Euskal Herrixan.
Nahiku de! Danok kalea!
Gora borroka feminista!

Gaur etxin egoteko egueldixe dala kontutan hartute, aurten einddako PLAZAGAÑEko antzerki/parodixin bideu altzati pentsa dou. Ixan be, 40. urteurrena ospatzeko hainbat ekimen eindou abuztun tzir eta horren artin hauxe antzekixau. Lelengo TURRUNEko youtubeko kanalea altza dou, eta segixan zeuei eskeintzi pentsa dou, ia gustoku dozuen.
Pasan Irailan 2an hustu ben Iruñako Errotxapea auzuko gaztetxi. Hau salatzeko eta antolatzeko espazixun defentsan, manifestaziñoi da deitxute zapaturako (Irailak 11).
Ondarruko Gazte Asanbladik autobuse antolatu dau berta juteko. Ixena Anaitan edo Kulixkan emon bihir de.
