Hartu parte, herrixan antolatute dazen ekitaldi desberdiñetan (eguerdiko 1etan Alamedatik hasitxe manifan edo arratsaldin Kafe Antzokixan antolatute dan ekitaldixan)
Herri mugimenduk
Azaroak 25 (domeki) ONDARRUn emakuminganako indarkerixin aurkako eguneko ekintzak
PATXILOn jai egunai tururu
Urrixan 12xan gertatu zan latxeik, gaur ONDARRUN lan egune da, bai ikastetxitan, bai lantokixetan (Cikautxo…) eta batxe janari dendetan, liburu dendetan, Kofraixan (50.000 sardiña kaxa inguru salduko diz), Veganeko etxik eraikitzen, … Guk egun honetan ez dakau zer ospatu. Ia hurrengo jaurlaritzik kontutan eukitxen gatxun. JAI ARROTZEI TURURU¡¡¡
ta bixarko Correo egunkarixak argitaratuko daben lez, Ondarroako udalin alkatik ta zinegotzixak lan egun arrunte euki dabela nabarmenduko dau beheko argazki bitxartez.
Eguzkik isurketakin amaitzeko eskatu dau udaleko plenun
Eguzkik mozinoi bat aurkeztu dau gaur udaleko plenun. Bertan, udan gerta dizen isurketan inguruko informazinoi eskatzen dau. Ondarruko udalak mozinoi onartu dau, Bilduko 9 zinegotzixan aldeko botukin. PNVtik agertu dizen bi zinegotzixak absteniu einddiz.
Mozinoi hamentxe ahal dozue irakurri:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2012/10/24/ondarroako-udalak-isurketen-inguruko-gure-mozioa-onartu-du/
Egixe esan, Eguzkik eta herritxar batzuk ongo udan atatxuezen argazkixak benetan kezkagarrixak diz. Ia behingoz amaitzen douen isurketakin!
Kirol portun txalupak margotzen dotxuezenin isuri guztik ibaire juten diz.
Mijoako enpresak koipi botaten dabe Saturran ibaire, eta horrek zikinok Ondarruko hondartzan amaitzen dabe.
Portun, nahi dabenak nahi dabena eittin legik agintzen dau.
Txalopan desguazik eronun eitten diz, uran gainin eta gasoil deposittutatik hurbil.
Desguazik eitteko toki “ofiziala” be itsosa zabalik da, ez dauke ur tankeik, eta metal guztik ureta juten diz.
Portun zamarrak ureta botaten diz zuzenin.
Pertsona batzuk etxitako garbigailuk euri uran hodixeta konektaten dottuez, eta ur zikinak ibaire botaten dotxuez zuzenin, araztegire bixaldu baik!
Urrian 12xan ez dakau ezer ospatzeko
Gaur espainiarrak ospatzeko egune ei dauke, zoixonak eurai. Guk ez dakau motiboik egun hau zelebrateko, ta hori baieztateko ONDARRUn jende desberdiñak egun arrunte euki dabe: denda batzuk zabaldutxuez, eskolak normaltasunaz emotxuez (beste batzuk atik itxitze ikasliai), Kofraxe zabalik eon da (nahiz eta txalopaik ez egon egueldi txarra euki dabelako itxosun), inguruko lantoki haundixenak (CIKAUTXOK) egun arrunte euki dau, …
Argazkixan herriko ikasle batzuk gaztetxin, herri eskoletan.
Bixar IKASLIK greba orokorra eingo dabe EUSKAL HERRIXAN
Bixar ikaslik irakaskuntan greba orokorrea daz deitxute. Motibuk sobran daz, tasan igoerak, bekak murriztu dabe, ratixun igoeri,…Gañea tipo honek (Hezkuntza ministroa) giru berotzeko hau esan dau:
El interés del Gobierno de Rajoy es “españolizar a los alumnos catalanes” con el fin de que “se sientan tan orgullosos de ser españoles como catalanes”.Hori KATALANAK atxik esan badau, guatxik zer esango ete dau.
Ondarroako institutoko ikaslik, bat ein dabe grebiaz gelaz gela bozkatu ta gero.
IKASLIK diñue gaur borrokatu bir dabela, bixar etorkizune nahi dabelako euki. Kritikaten dabe, ikastetxe batzun zuzendaritzak oztopuk jartzen dotzelako mobilizaziñoik aurrea eruteko, beti be ikastetxin araudixetan oñarritxute. HIPOKRESIARI STOP, diño kanta batek. Azkanin esan arratsaldeko 7etan MARKINAKO zelaitxik hasiko dala eskualdeko manifi ,EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMA DUIN BATEN ALDEko lelopin.
Urriak 5 eta 6: TXAPA FEMINISTAK eitteko tailerra ONDARRUN
JAXAK BAI, BORROKA ere BAI. Gora 2012ko ANDRAMAIXAK
Dzanga jaixeta, badatoz andramaixak eta!
Jairik jai… laster andramaixak!
Giro ona egon da asteburun Ondarrun: gallegun jaxe, peruanune… Igarten da andramaixak laster datozena! Galleguk euran egitarauaz jarraitzen dabe, egunez gaiteruk, olabarro jana… ta gabaz berbeni egongo da gaur be.
Baine dana ezta jaxe. Atzo erreki garbitzen ibili zinak argazki batzuk bixalduskuez, zemat zamar batu daben erakusteko. Irailin atzea be erreki garbitzea juteko asmu ei dakarre. Ia jente gexa animaten dan, eta ia erreki hobeto zaintzen douen!
























