Alleriko etxik dizela eta…

Alleri Zainddu plataformin iritzixe:

EAJ-PNVk aurrera eroan nahi zuen proiektua ilegala dela erabaki dute epaileek

Alleri ezin dela lur urbanoa izan, eta beraz eremu horien sailkapena aldatu behar dela esan du auzitegiak

Euskal Autonomi Elkarteko Auzitegi Gorenak Alleriko 500 etxeen proiektua legez kanpokoa dela erabaki du. Horretarako, ontzat hartu ditu Alleri Zaindu plataformak aurkeztu zituen arrazoiak. Hau da, babestutako padura bat ezin dela lur urbanoa izan, eta bertan etxeak egitea legez kanpokoa dela, ingurumenarentzako kalte bat izateaz gain.
Proiektu hau kaleratu zen lehenengo momentutik esan genuen legez kanpokoa zela paduran etxeak egitea. Azken urteetan ingurumena eta padurak babesteko atera diren legeak ez zituela kontuan hartzen. EAJ-PNVk ez zigun kasurik egin, eta aurrera jarraitu zuen. Eurek jakingo dute zeintzuk eta zenbat interes zituzten eraikuntza proiektu horretan. Krisira ekarri gaituen ladriloaren eredu ekonomikoarekin jarraitu nahi zuten? Herritarrok izan ginen geure denbora eta geure dirua ipini behar izan genituenak, paduraren kontrako eraso hau gelditzeko. Kalera atera ginen, jendearen etxeetara informazioa bidali genuen, salaketak sartu genituen… denbora asko eta milaka euro gastatu ditugu bidean. Merezi izan du, padura babestea lortu dugulako, baina gastuak hortxe ditugu oraindik.
Lege betearazleak direla dioten alderdi politiko hauek legeak hausten dituzte tartean interes ekonomikoak daudenean. Zergatik ez dute ordaintzen herritarrei entzun barik legez kanpo egin nahi zutena? Zergatik ordaindu behar dugu herritarrok legea bete dadin?
EAJ-PNVri gastatu ditugun milaka euro ordaintzeko eskatuko diogu hurrengo egunetan. Horretarako gutun bat bidaliko diegu fakturekin.
Bestetik, udalari eskatzen diogu Alleriko lurrak zaintzeko. Padura berreskuratzeko. Alleri etorkizunerako altxor bat delako: uxoletatik eta mareetatik babesteko, biodibertsitatea handitzeko, nekazaritza ekologikoa bultzatzeko, aisialdirako…
Ondarrutarron eta mugimendu ekologistaren garaipen handi bat izan da hau. Bide berdinetik jarraitzeko deia egin nahi diegu herritarrei, ingurumenaren eta geure osasunaren alde lan egiten jarraitzeko. Gogor lan eginda, geure bazterrak zaintzea lortuko dugulako! Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!

Alleri Zainddu plataforma
Ondarroan, 2012ko uztailaren 20an

Uztailak 28 (zapatu), erreki garbitzea guz!

Eskilantxarri ur kirol elkartik eta Eguzki talde ekologistik deialdixe einddabe zapatun erreki garbitzea juteko. Arratsaldeko 16:00etan batu diz Gaztelekun, gero erreka bajateko. Erropa zaharrak erun bir diz, eta botak eta guantik eurak lagakoskuez. Gainea, esasku, gero mexenda txiki bat be egongo dala.

Maxatzin be eiben garbiketa bat eta 600 kilo zabor ata zitxuezen, gero reziklatea bixaltzeko! Ia ongun zemat!

Guazen danok erreki garbitzea!

Bitxik bi: Alleriko 500 etxik, parata behin betiko!

EAEko Auzitegi Gorenan agindduz, Allerin 500 etxe eraikitzeko proiektu bertan behera geratu de. Errekurriuteko aukeri bada be, erabaki honek nahiko argi lagaten dau hor etxeik ez etxeko argudixo legal nahiku dazela.

Epailik ontzat hartu dotxuz Alleri Zainddu plataformik emondako arrazoik: babestutako padura bat ezin leikela lur urbanu ixan, eta lur urbanu ez bada bertan ezin leikela etxeik ein. Gainea, hor eingo litxakezen etxik herritxik apartata geatuko litxakezela be aipatzen dau.

Ongo astin Ondarruko EAJ-PNVk epaitegixetan hartu daben bigarren ezezku. Ta gero esango dabe legegixonak eta kudeatzaile onak dizela…

Zoixonak paduran alde biharra eizuen ondarrutar guztioi!

Astelehenin eguerdiko 12:30xetan Alleri Zainddu plataformik prentsaurreku emongo dau Plaza Musikan.

Ondarroako portuan beste isurketa bat. ISURKETARIK EZ!!

Astelehenean beste isurketa bat egon zen Ondarroako portuan. Uretara botatako gasoila hondartzara heldu zen, eta bandera gorria ipini behar izan zuten, jendeak bainurik ez hartzeko. Ondarrutarren osasunaren kontrako beste eraso gogor bat izan da hau, baita geure ibaiaren kontrakoa. Oraingoan ere inork ez du ordainduko?

Gainera, ez da aurtengo udan egon den lehen isurketa. Duela pare bat aste ere bandera horia ipini zuten hondartzan, beste isurketa bat ailegatu zelako hondarrera. Aurreko astean arrainak hilda agertu ziren ibaian. Eta herritar batek argazki bat bidali zigun, barku bat uretara bits zuria botatzen erakusten zuena…

Portuko egoera benetan larria da. Txalupek lasai-lasai produktu toxikoak botatzen dituzte uretara, eta ez dute sekula isunik ordaintzen. Portuko agintariek beste aldera begiratzen dute beti. Eta argi dago ez dutela ikusten, ez dutelako ikusi nahi, eta ez ezin dutelako ikusi.

Duela hiru-lau urte, kartel batzuk ipini genituen portuan, isurketen kontra. Hurrengo egunean, portuko zuzendariak salatu egin gintuen, kamarekin grabatu gintuelako kartelak ipini bitartean. Portuko kamerek kartelak ipintzen ari diren herritar batzuk grabatzeko ahalmena badute, zergatik ez dituzte sekula grabatzen isurketak egiten dituzten txalupak? Ala portuko zuzendaritzak grabatutakoa ezabatu egiten du? Egoera benetan da larria: portua zaindu behar duten arduradun politikoek isurketak gertatzeko aukera eskaintzen dute.

Duela aste batzuk herritarrei eskatu genien portuko isurketei argazkiak atera eta guri bidaltzeko. Jada jaso dugu argazki bat, eta salaketa ere sartu dugu. Bide horretartik jarraitu behar dugu ondarrutarrok: argazkiak atera eta salaketak sartu, isurketak egiten dituztenak identifikatu arte. Eta portuko arduradunen lotsagabekiera eta ardura falta salatzen ere jarraitu behar dugu, Ez dagoelako eskubiderik portuan gertatzen direnak gertatzeko.

http://eguzkiondarru.wordpress.com/

San Juan suak bai, baina horrela ez!

San juan suak urtero berritzen ditugun ohitura dira, jende askok oso gustuko dituenak. Baina gure ohiturek geure eguneroko bizimodua zelakoa den erakusten digute askotan. Sasoi baten, egurrak, sasiak… erretzen ziren egun horretan. Gaur egun, jendeak plastikoak eta bestelako gai kutsagarriak erretzen ditu. Horrek, lurra kaltetzen eta kutsatzen du.

Begira nola geratu den Errenteria auzoko erreka alboa, San juan sua egin eta gero. Hor erretako plastikoen errauts toxikoak lurrera eta errekara doaz! Non eta babestutako LIC eremu batean! San juan suak bai, baina horrela ez!

Hondakinak, erre aurretik:

EGUZKIk alegazioak aurkeztu dizkio eskualdeko LZP-PTPari

Bizkaiko Foru Aldundiak Lea Artibai eta Busturialdea eskualdeetarako plana aurkeztu du (LZP-PTP). Plan horren bidez gure herriak nola antolatu eta garatu behar diren agindu nahi du.

EGUZKI talde ekologistak, ostera, alegazioa aurkeztu dio plan horri, legearekin bat egiten ez duten arauak kontuan hartzen dituelako.

Hobeto azaltzeko, Ondarroako arau subsidiarioak zaharrak dira, eta ez dituzte kontuan hartzen azken urteetan atera diren goragoko legeak (Etxebizitzen legea, Hezeguneen Plan Sektoriala…). LZP-PTPak egoera hori salatu ordez, ontzat eman ditu Ondarroako arau subsidiarioak, eta horien arabera egiten ditu bere plangintzak. Nahiz eta hauek iraungita egon.

Baina, esan dugu bezala, Ondarroako arau subsidiarioek ez dituzte legeak betetzen, eta zaharkituak daude. Allerin, adibidez, eremu guztia hiri-lur izendatzen dute, espazio hori Hezeguneen Plan Sektorialean sartuta dagoela kontuan hartu barik. Esan beharra dago, Alleriko etxeak garatzeko plana geldituta dagoela epaitegietan arrazoi berdinagatik.

ZLP-PTPak, beraz, zahartuta dauden arau subsidiarioaren gainean eraiki du bere plana, azken urteetan geure kostaldea eta hezeguneak babesteko atera diren legeak kontuan hartu barik. Horregatik, Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio planari, Aldundiak kontuan hartuko dituelakoan.

Gure eskualdearen etorkizuna geure ibai, hezegune eta kostaldeak zainduta bermatuko dugu!

Hau de ZAPATO AZULE

Herrixak geldi gedik hasi ban egune, jakindde luze jungo zanela berau eta. Kamiseta txiringituk ixan zin lelen esnatzen

erosketa bat edo beste ein

Alde zaharreruntz

Txitxarro erretzallik, Talo egillik, Txozneruk,…

Eguerdiko ordu batetan PRESO ta IHESLAIXAN aldeko enkarteladi hasi zan, beatu hasieri ta gero amatxueri

Enkarteladin ostin, ZAPATO AZULEko abestixan aurkezpena egin zan XABIER SOLANO, ESNE BELTZA taldeko abeslarixan ahotik

Espontaneo bat edo beste anima zan beraz abesten

2xak ONDARRUKO Alde zaharra errementa biarrin

Gero dana segidan etorri zan, ZAPATO AZULEko ikurriñan igoeri

NKNen eskutik pregoi

ZAPATO AZULEKO aurtengo omenduk: BITTORE LAKA emakume artista, ta KANDIDO ZUBIKARAI, bere lenengo zapato azule, 20 urtetik gora kartzelan egon da.