D3M eta Askatasuneko auzipetu denak ABSOLBITU egin dituzte

Hamahiru lagun epaitu zituzten joan den maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea leporatuta. Epaiak dio ezin dela frogatu nahita jardun zirenik erakunde armatuaren alde, eta D3M eta Askatasuneko kideek ere askatasun politikoa dutela. Hiru epaileetatik batek boto partikularra eman du. Fiskalak 11 lagunentzat espetxea eskatu zuen. Auzipetuek arratsaldean agerraldia egingo dute, Donostian.

Radixu Irratia ON LINE: Ondarrutik mundure!

Ondarroako Radixu Irratiak jauzi ederra eman du komunikazio arloan. Zauden tokian egonda eta interneta eukita, Ondarroako Radixu Irratia entzun ahal izango duzu zuzenean: www.radixu.info. Momentu honetan aprobak egiten badabiltza ere, entzun ahal izango duzu Radixu: musika egun osoan zehar, eta irratsaioak zuzenean entzuteko aukera.
Aurtengo Zapato Azule bera ere (ekainaren 30ean), zuzenean erretransmititzeko aukera ematen du honek.

Hona hemen Radixu irratiaren parrilla:
Astelehenetan: 22:00-23:00 KBB
Martitzenetan: 22:00-23:00 Erozemat
Eguaztenetan: 22:00-24:00 Azken Mohikanoak
Eguenetan: 21:00-22:00 Ein Daigun Bidi
Baixakutan: 21:00-21:30 Time to Roots
Zapatutan:10:00-12:00 Terranobako Salau
Domeketan: 19:00-20:00 Inpreñuko Goitxibeheri

Entzun Radixu zuzenean! Eta aukera bi: Radixu irratia 105.5 FM-n edo radixu.info-n!

Berriaren alde ziztada emateko aukera egongo da, eguenean

Berriaren egoeraren gaineko informazioa jaso eta Berrialagun egiteko aukera egongo da, eguenean, 19:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian, UEMA ekitaldiaren ordu berean. Berriaren egoera zaila azaltzen duten informazio orriak eskuratu ahalko dira, eta parte hartzeko eta laguntza emateko dauden aukerak azalduko dira. “Gure inguruko euskaltzaleen ekarpenak bilatu nahi ditugu; baina aldi berean gizartea ohartu nahi dugu, euskarazko hedabideak izateko, eta euskaraz bizitzeko oraindik ere denon laguntza beharrezkoa dela”, adierazi dute Ondarroan Berriaren aldeko ziztada kanpainaz arduratu direnek.