Artxiboa laburpen hitzeka: andramaixak

Agur andramaixai!

Amatxu gaskuz jaxak. Gaur buruko minak pasa, bixar gauzak desmonta eta garbitxu, eta astelehenetik aurrea atzea be geure zeregineta, bihar asko dakau etxeko eta! Hamen atzoko argazki batzuk:

Iruzkin bat utzi

Kalez kale atalean

Arrantzale egunin, azkanak emoten

Aila da arrantzale egune, ta gu jaxetako azkanak emoten gabiz. Plazagainin marmitxaku jan, kukañi, antzarrak… ta beru, bero handixe.

Iruzkin bat utzi

Kalez kale atalean

Andramaixetan, bete-betin!

Andramaxetako azkanengoko txanpan sartu gaz. Aprobetxa, gitxi falta da eta!

Iruzkin bat utzi

Kalez kale atalean

Mobiu popi!

Herriko gaztik gazte egune ospatzen dabiz. 12xetan Turubi baja da, parrandako goguaz eta uli rapata. Ondarruko gaztiai popi mobiuteko esan dotse, herrixan inplikateko. Eta gero txarangi, kalejiri, bazkaixe, jokuk… eta egunak aurrea jarraitzen dau. Gabaz, kontzertuk. Eta bixar, bixarkuk!

Iruzkin bat utzi

Kalez kale atalean

2012ko PLAZAGAIN Mus txapelketi

51 bikote aurkeztu diz aurtengo mus txapelketa, gehixenak herrittarrak, bañe batxe be inguruko herrixetakuk.

Irabazlik jantzi daben txapela

Hasi aurretik jenti urduri

Zozketi

Konzentrata

Hordago

Berritxuarrak 4. geatu diz

3. eskualdeko beste bikote bat

2. ondarrutar gaztik geatu diz, eta esan geinke eurak ixan dizela txapelketako  ezusti. Aupa pistoli ta konpañi.

Aurtengo bikote irabazli: ETXEBARRIA-ARRIXA. Tartin espontaneu

Iruzkin bat utzi

Kulturi eta kirolak atalean

Ondarru gainezka!

Asteburun Ondarruk gainezka ein dau. Santa Klara, Plaza Musikako kontzertuk, Irrien lagunak, kosakuk… Ta bixar, Gazte Egune!

Iruzkin bat utzi

Kalez kale atalean

Abuztuak 14 (martitzena), AMNISTIXA EGUNEKO herri bazkaxe

Urtero lez, jaxetako lelengoko egunin ospatzen douen ekitaldixe ixaten da. Bertan 450 lagun elkartzen ga (PLAZAGAÑIN ez da sartzen jente gexa) ta ensaladiaz hasten gaz, marmitxakuaz eta atun erriaz jarraitxu, ta melokotoiaz, kafiaz ta patxaranaz amaitzen dou. Gero geure bertsolai ofizialak (Botx, Arrizabalaga, Maia) amaieri emoten dotze ekitaldixai. Hor bittartin, urtin ez douen ikusi lagunakin luze ta zabal egoteko astixe eukitten dou. Aurten adibidez KANDIDOk plazagañi ezautukorau, ta bebai URTZA, ZUNBELTZ ta IGORreaz egoteko aukeri eukiko dou. Ondiokan badaz sarrerak nahi dabenak agertu, bañe…

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik atalean