Abuztuak 14 (martitzena), AMNISTIXA EGUNEKO herri bazkaxe

Urtero lez, jaxetako lelengoko egunin ospatzen douen ekitaldixe ixaten da. Bertan 450 lagun elkartzen ga (PLAZAGAÑIN ez da sartzen jente gexa) ta ensaladiaz hasten gaz, marmitxakuaz eta atun erriaz jarraitxu, ta melokotoiaz, kafiaz ta patxaranaz amaitzen dou. Gero geure bertsolai ofizialak (Botx, Arrizabalaga, Maia) amaieri emoten dotze ekitaldixai. Hor bittartin, urtin ez douen ikusi lagunakin luze ta zabal egoteko astixe eukitten dou. Aurten adibidez KANDIDOk plazagañi ezautukorau, ta bebai URTZA, ZUNBELTZ ta IGORreaz egoteko aukeri eukiko dou. Ondiokan badaz sarrerak nahi dabenak agertu, bañe…