Padurak berreskuratzea, uxolei aurre egiteko bide on bat

Ondarruko Eguzkik zabaldu daben mezu:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/01/15/padurak-berreskuratzea-uxolei-aurre-egiteko-bide-on-bat/

Heldu da negua, eta berarekin batera euria eta uxolak. Urteroko kontua da, nahiz eta aurten egoerak itxura txarragoa hartu duen. Argazkietan ikusi besterik ez dago zelako momentu eskasak pasatu dituzten Errenteria auzokoek. Urak gainez egin du auzo horretan eta baita inguruko lurretan eta Alleriko paduran ere.

Imajinatzen duzue eremu horretan 500 etxe eraiki izan balira, gaur egun zelako arazoak edukiko genituzkeen?

padura2

Honen aurrean, Ondarroako Eguzkik hauxe eskatzen du:

– Padura berreskuratzea kontu estrategiko bat izan behar da Ondarroarentzat. Hau da, padurari urteetan zehar kendu zaizkion lurrak padurari bueltatu behar zaizkio. Horretarako, lur asko kendu eta ur filtrazioak egin behar dira. Errekari behar duen espazioa eman behar zaio, gainez egin dezan.

– Uxolen arazoa ez da egun batetik desagertuko eta, agian, handitzen ere joan ahal da, arrazoi desberdinengatik: azken urteetan Ondarroan egin diren obrek erreka estutu egin dute (Nasa Kalea, Kafe Atzea…). Eta aditu askok diotenez, itsasoaren mailak gora egingo du hurrengo urteetan. Horren aurrean, padura berreskuratzea da egin dezakegun onena.

– Zorionez Alleriko 500 etxeak gelditu egin genituen. Herritarron salaketari esker, epaileek etxe horiek ilegalak zirela esan zuten. Imajinatzen dituzue 500 etxe urak gainez egiten duen eremu horretan?

– Epaileak etxeak ilegalak zirela esan zuen, eta Ondarroako Udalak bertan behera laga du proiektua abenduan. Eremu hori ezin zela hiri lur izan ere esan zuen epaileak, baina Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez du leku horren izendapena aldatu. Argi ikusten dugu Alleriko eremua landa eremu lez gorde behar dela, eta padura berreskuratu behar dela. Etorkizunean eremu horretan etxeak egin nahi izatea zorakeria bat dela iruditzen zaigu. Beraz, Foru aldundiari eskatzen diogu alda dezala ahalik eta arinen eremu horren izendapena, eta landa eremu bihur dezala.

Padura berreskuratu eta zaintzea etorkizuneko inbertsio bat da, estrategikoa Ondarroarentzat!

padura1

Zamar zoriontsuak eta urte berri on!

Ondarruko Eguzkik zabaldu daben mezu. Ze pentsaue emoten dau:

Gure ospakizunen ezkutuko aurpegia hauxe da! Zoritxarrez, urte guztian zehar daukagun eredu berdina da: erosi eta bota. Daukaguna baino gehiago kontsumitzen dugu, eta mugatuak diren errekurtsoak zamarretara botatzen ditugu.

P1050038

P1050033

P1050040

P1050037

P1050075

P1050076

Urak dakarrena…

Eguzkik gure hondartzetan agertzen dizen zamarran inguruko erreportaje bat einddau. Ze pentsaue emoten dau…

Itsasora eta ibaira botatzen dugun zaborrak ura zikintzen du, gure elikadura kateak kutsatzen ditu… eta olatuek zabor hori hondartzetara ekartzen dute itsaso zakarra dagoen egunetan. Orduan, geure miseria guztiak azaleratu egiten dira eta begibistan geratzen dira.

Zain dezagun gure itsasoa!

P1040975

P1040966

P1040969

P1040970

P1040978

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2012/12/03/urak-dakarrena/

MATXISMUK hiltzen gaitxu

 

Aurten orain arte 50 emakume hil dituzte. Euren erru bakarra emakumeak izatea. Ez da kasualitatea, urtero urtero hainbeste emakume hiltzea. Indarkeria matxistaren alde basatiena.

Emakumeon zapalkuntzan oinarritzen den egiturazko indarkeria sexista. Egunerokotasunean eta edozein alorretan naturalizatuta eta barneratuta duguna. Askotan konturatu barik, gehienetan era finean ematen baita. Egun, pentsa ezina da adibidez, emakumeak gizonen ondasuna izatea Erdi Aroan bezala. Baina kontuz, formak aldatu badira ere oraindik emakumeon gorputzak patriarkatuaren menpe daude. Gogoratu abortua, 90-60-90, esklabutza sexuala,…

Ezinbestekoa da indarkeria matxista identifikatu eta antzemateko baliabideak eskuratzea, batez ere neska gazteek. Izan ere, askorek uste dute gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortu dugula. Eta horrek oztopatu egiten du matxismoaren aurrean kontzientzia hartu eta erantzutea.

Emakumeen aurkako indarkeria denon ardura da. Ez da arazo pribatua edo bikoteen arteko kontua. Adin, maila sozial eta herrialde guztietako emakumeek jasaten dute etxean, kalean, lanean, ikastetxean,…

Denon esku dago emakumeen aurkako jarrerak onartezinak direla erakustea. Beste aldera begiratu beharrean hain barneratuta ditugun mezu matxistak zalantzan jarri eta zuzentzea denoi dagokigu. Emakumeen aurkako indarkeria sorrarazten duten arrazoiak deuseztatzeko eta errespetuan eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko.

Erakunde publikoei indarkeria matxistarekin amaitzeari lehentasuna eman eta behar diren baliabide guztiak ezartzea eskatzen diegu. Emakumeok autonomoki bizitzeko dugun eskubidea bermatuko duten neurriak hartzea, alegia.