Fuol zalik suertez daz, 2014/01/05in Anoetan jokatuko dan derbyrako lau sarrera zozketatuko dabe herrixan eta horrek lortu nahi ixan ezkeo, herriko taberna desberdiñetan dakazue txartelak erosteko aukeri. Sorte on.
Herri mugimenduk
Hondakinai eta zamarrai buruz berbetan
Gaur udalak hondakinan ingurun emoten dabilen pausuai buruz eisku berba. Kofrai Zaharra gainezka egon da, eta herritxarrak euran iritzixak eta proposamenak eitxuez, etorkizunin hondakinak batzeko sistemi zelaku ixan bir dan erabakitxeko.
Dakixuen modun datorren urtin zamarrak batzeko kontratu barritxu bir de. Hori dala ta, eskualdeko Mankomunidadik ikerketa bat eiban, etorkizuneako ze alternatiba euazen jakitxeko. Gero, udalak parte hartze prozesu bat ipini ban martxan, herritxarrakin proposamen diferentik aztertzeko. Atez ateku herrirako sistema ekonomikuena eta ekologikuena dala esan ben herritxar gexenak, gexen birziklatzen daben sistemi dalako.
On eskualdeko herri bakotxe beran sistemi zein ixan leiken aztertzen dabil, eta Ondarruko Udala atez ateku Ondarrurako bideragarrixe dan aztertzen dabil. Txosten definitibu bi hile barru eukiko ei dau udalak.
Bitxartin, udaleko ordezkaixak herriko talde desbardinakin duz batzea (kirolekuk, kulturakuk, bardintasunekuk, alderdi politikuk…) iritzixak eta proposamenak trukatzeko.
Zamarrak danon arazu diz, eta irtenbidi danon artin topa bir dou! Ia lortzen douen!
Herritxarrak batzarretan esandakuk irakurri nahi bazuez, hamen dakazuez: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/Zeresanduteherritarrek,hondakineiburuz.aspx
Abenduak 28 (zapatu) mobilizazinoi, gaur egungo eredun kontra
LIBRE, ONDARRUko kale eta ingurutan
Jolas txokoa, TXIRRIMORRASKIk antolatute. Etorri geuaz jolastea!
GATIBU herri harresixai kantaten
Alex Sardui gidatutako taldik herri harresi desbardiñai eskeinitako kanti de azpixan entzungo dozuena, bideoz lagundute. Esan beharrik ez da ONDARRUko irudixak askotan ikusten dizela.
Bideue amaiera arte ikusten badozue ,TURRUNE atxatzen dauela ikusiko dozue,egun horietan hainbat irudi argitaratu genduzen eta zein baliogarrixak ixan dizen konturatzen ga on.
Eta albiste honeaz lotute gogoratu, Olentzeroi eskatzi RESIST ONDARRUk ata daben DVDi. Saltzen daz herriko taberna desbardiñetan, Zurru Murrun, eta bebai Lekatxo, Mutriku eta Bilboko taberna batzutan. Edozein ordenadoretan ikusten da eta dvd barrixetan (zaharretan arazuk emoten dau).
Abenduak 17 (martitzena): Etxeko langilin eskubidin gaineko hitzaldixe, etxe lilan
Eskubide sozialan karti aurkeztu dabe Ondarrun
Atzo Euskal Herriko eskubide sozialan karti aurkeztuben Kofrai Zaharrin. Informazinoi gexa nahi dabenak, hamen dauke:
Abenduak 11 (eguaztena) eskubide sozialan kartin aurkezpena
Donosti, Durango, Markiña,…
Gaurko egunak askoako emon dau.
Goxin MADIBAi omenaldixe eitti toka gazku
Gaztik, DURANGOn ein dan martxa desobedientin argazkixak bixaldu doskuez
gaztitako askok mozorrotute ein dabe kalejiri
…eta arratsaldin Markiñako AMAIUR ELKARTIK urtero lez antolatu kontzesiñoiko bertso jaialdixin eonga. Aurten berezitxasun bateaz, antolatzen daben elkarti (beste ehundik gora elkarte lez) audientzixa nazionalin epaitzen dabiz, hori dala ta aurten jaialdixan kartela laranja koloreku ixan da
eta bertsolaxan maili, BEC txiki laga dabe (tartin lau finalista euazen). Egañak zuzendute eta ISA MANDIOLAk eta AMAIUR ELKARTIk bixi daben egoeri salatuz hasi eta amatxu dabe bertso ekitaldixe

















