Euskeraz nahi dou bixi!

Gaur euskerin egune, eta Ondarruko kalik euskerin aldeko aldarrikapenakin agertu diz.Baten batek esan leike, Ondarrun euskeraz bixi gazela eta eztala ixe aldarrikatzeko. Benetan? Ze hizkuntzatan etxesku INEMea juten gazenin? Eta herrixan dabizen ertzainakin ze hizkuntzatan ein bir ixaten dou berba? Eta Osakidetzan, beti euskeraz etxesku?

Bixaldu zeuen euskera eguneko argazkixak, eta Turrunin argitaratuko douz!

P1070100

P1070102

CATALUNYAko loteixi salgai ONDARRUn

katalanan loteixi

EUSKAL HERRIXAK , herri latxeik, ERABAKITZEKO ESKUBIDI DAUKE!!

GURE ESKU DAGO dinamikik, azarun 16xan Durangon aurkeztu ban datorren 2014ko ekainaren 8xan Durango eta Iruñea lotuko dotxuzen giza-kati.

Kanpaina horren  barrun, eta beste ekintza askoren artin, CATALUNYAK independentziaruntz daukan prozesuai elkartasuna adieraziz, eta geuriai laguntzeko, Catalunyako loteixa nazionaleko biletik saltzen hasi diz.

Ondarrun Zaharren egoitzan (Antiguako Ama), Anaitasunan eta Zamora tabernan daz saltzen. Oso billete gitxi ikusi douz, nahi dabenak erosi ibili arin, amaitxu baino lehen. Billete bat 3,5€ (2,5 € jokatzen diz eta 1€ giza kati aurrea eruteko).

Radixu, 48 ordu para baik!

Gaurtik domeka, Radixuk 48 ordu eingo dotxu para baik, beran 23 urteurrena ospatzeko. Jakin badakixue internetetik be ahal dozuela entzun, radixu.info klik eindde! Ah, eta radixuk beran interneteko orrixe barritxu dabela, eta hamendik aurrea programa guztin artxibo zaharrak entzun ahalko dizela. Eskerrik asko Radixokuai!

www.radixu.info

izengabea (2)

Indarkeria matxista denon ardura da

Aurten 56 emakume hil dituzte. Emakumeon aurkako indarkeriaren aurpegi basatiena. Baina indarkeria matxistak aurpegi ezberdinak ditu: fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa, sinbolikoa eta instituzionala.

Emakumea izate hutsagatik jasaten dugu indarkeria matxista. Izan ere, zein emakumek ez du beldurra sentitu gauean bakarrik kalean ibiltzeagatik? Edo argi eta garbi esanda, zein emakumek ez du pentsa bortxatua izan daitekela?

Elizak, gobernuak, instituzioak, farmazeutikak, komunikabideak, publizitate enpresak, gizonak,… gure gorputzen jaun eta jabe direla sinetsi izan dute, eta egunero-egunero egin ahal duguna eta egin behar duguna esaten digute.

Feminismoari esker emakumeok gure gorputzak gureak direla ikasi dugu. Jabekuntza eta autodefentsa bezalako baliabideen bidez indarkeria matxistari aurre egiten.

Emakumeon aurkako indarkeria denon ardura da, arazo soziala baita. Jendartean egunerokotasunean eta era “naturalean” eman ohi diren hainbat jarrera eta portaera onartezinak direla adieraz genezake. Beste aldera begiratu beharrean, gure inguruan gertatzen diren egoera matxisten aurrean zerbait egin dezakegu. Posible da berdintasunean eta askatasunean oinarritzen den mundu hobe bat eraikitzea, eta hori denon esku dago.

Uxu Ondarroako emakumeen taldea

94916_94417_punho