Herri mugimenduk
Urak hondartza ekarten dabena
Ureta botaten douzen zamarrak ez diz desagertzen, eta hondartzan agertzen diz.
Beatu Ondarruko eguzkik Arrigorri hondartzan atatako argazkixak:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/11/17/urak-dakarrena-hondartzan-agertzen-da/





Ikastaru: emakumeon mamuak, Etxelilan
‘Ateak Ireki’ webguni itxi dau Auzitegi Nazionalak
Errekurso naturalak alperrik galtzen gabiz!
Azaroak 13 (asteazkena) hitzaldixe, abortateko eskubin ingurun
Desobedientzixin kostuk ordaintzen hasi ga
Gaur, Zubi Harresixan egon zin 5 lagun Gernikako epaitegire jun diz deklaratea desobedientzixa delitu bat egotzitxe. Donostiar bi, Munitxibarko bat eta ondarrutar bi deklaratea jun bir ixan di. Desobedientzixi tresna lez hartute, elkartasunetik konpromisure, Donostitxik Ondarrure, Ondarrutik Lekitxoa, Lekitxotik Iruña eta Euskal Herrire, LIBRE nahi douela bixi aldarrikatzen jarraitxukou!!
ERRIGORA ekimena: Nafarroako hegoaldin euskeriai laguntzeko, ONDARRUn
ERRIGORA egitasmuk Nafarroako hegoaldeko nekazaritzi bultzatu nahi dau. Merkataritza globalizatuk etekin gitxi lagaten dotze bertako nekazarixai. Euskal Herriko etxitan zonalde horretako produktuk konsumitzik garrantzi handixe dauke. Egitasmo honeaz “zona no vascófona” dalakun euskeri bultzatu nahi dabe, baitxe be. Hori guzti auzolanin oinarritute, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarea elkartik batu diz kanpaina hau aurrea atateko.
Argazkixan agertzen dan otzara izugarrixe 50 eurotan saltzen da. Nafarroako hegoaldeko produktuk diz, kalitate maila altuko produktuk eta nekazarixan biharra aitortzen dabenak. Edozein dendetan kobrako dotzuen prezixu de, bañe, hainbat jenden lanai esker, prezixo honen %25a euskerintzat ixango da.
ONDARRUn KANTTOIPEn zabaldu dabe lokala honek kajak saltzeko. Oso erreza da berau lortzi. Jun berta, emon ixena ta helbidi eta etxea erungotsue kaji. Egunero arratsaldeko 6tatik 8etara egongo diz bertan hillan 15a arte.
Ohar txiki bat: ezetz igarri bideuan agertzen dizen egurrezko kaxak, nungo herrixan jaso dotxuen?










