Desguazi, zikiñe eta arriskutsu

Ondarruko eguzkik atzo portun pasa zanan ingurun idatzi dabena:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/01/20/desguazea-zikina-eta-arriskutsua/

Behin baino gehiagotan salatu izan dugu Ondarroako txalopentzako desguazearen egoera: ez dauka segurtasun kontrolik, metal eta pintura partikulak airera eta itsasora isurtzen ditu… horren erakusgarri, gaur gertatu dena: bertan zatitzen ari diren txalopa batek su hartu du, eta kea portu guztian zabaldu da. Anekdota bat ematen du, baina ez da. Askotan ur gainean eta gasoil depositoen alboan egiten dituzte desguazeak. Desguaze horretan gauzak txarto egiten dira, eta kalteak denontzako dira. Adibidez, inguru horretan ibiltzen diren arrainek metal pisutsu asko edukitzen dute, EHUko ikerlarien arabera.

Ondarroako Eguzkik neurri hauek eskatzen ditu desguaze horren kalteak txikitzeko: ur gainean txaluparik ez desguazatzea, “arlanpan” dike bat egitea, lurrera erortzen diren partikulak itsasora ez joateko… Neurri hauek hartuta desguazeak ingurumenean eta pertsonetan eragiten dituen kalteak txikituko dira.

dsc_0179

Eskubide sozialan karti lantzen

P1070171

Gaur Kofrai Zaharrin batu gaz, geure eskubide sozialak zeintzuk ixan bir dizen erabakitzeko. Ingurumen eta bardintasun eskubidin kasun einddou berba, orokorrin, eta Ondarru mailan. Dakixuen modun, Euskal Herriko talde asko dabiz karta sozial bat preparaten, biximodu duin bat eukitxeko beharrezkuk dizen eskubidik zehazten. Parte hartu nahi dabenak, aukera gexa eukikotxuz hurrengo astitan. Anima!

http://www.eskubidesozialenkarta.com

P1070172

P1070173

Ondarrutik Alonsotegire, 2.000.000 kilo kutsadura

Ondarruko eguzkik hondakinan ingurun hauxe idatzixe ata dau:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/12/17/ondarroatik-alonsotegira-2-000-000-kilo-kutsadura/

errauskailua

Euskal Herrian zamarren eta hondakinen gaia bizi-bizi dago. Eta pozten gara, behingoz arazo potolo honen inguruan kontzientzia hartzen ari garelako.

Ondarroan hondakinen %25 birziklatzen dugu bakarrik, eta herritarren gehiengoak ez daki nora joaten den biriziklatzen ez dugun zamarren %75a. Ez da desagertzen, eta gainera arazo ekologiko eta ekonomiko handi bat sortzen dute: errauts eta eskoria toxikoak geratzen zaizkigu.

Ondarrutarrok urtero 2.000.000 kilo zabor bidaltzen ditugu Alonsotegiko errauskailura. Geure herrian nahi ez ditugun zamarrak Bizkaiko beste puntara bidaltzen ditugu, erretzera. Alonsotegikoek gure zamarren ke toxikoak arnastu behar dituzte eguna joan eta eguna etorri.

Alonsotegiko biztanleen gehiengoak ez zuen nahi errauskailurik bere herrian, eta 1999an erreferendum bat egin zuten. Erroldan zeuden herritarren %50ak baino gehiagok parte hartu zuen, eta botoen %97 kontrakoak izan ziren. Baina Bizkaiko Foru Aldundiak ez zuen Alonsotegikoen berba entzun, eta errauskailua egin egin zuen.

Gustatuko litzaiguke Ondarroan errauskailu bat egitea eta Bizkaiko zamar guztiak gure herrian erretzea? Eta errauts toxikoentzako biltegi bat egitea? Ez, ezta? Ba horixe da guk egiten duguna beste herri batekin.

Gure hondakinak eta zamarrak geure arazoa dira, eta geuk topatu behar diegu irtenbidea. Hondakinak banatzen baditugu, ez dira zamar bihurtuko eta berrerabili eta birziklatu egin ahalko ditugu, erre ordez. Horrek onura ekonomiko eta ekologikoak ekarriko dizkigu.

Baina horretarako instituzioen eta herritarren konpromisoak behar dira: konposta egin, hondakinen bilketa pertsonalizatuak ezarri, sentsibilizazio kanpainak bultzatu…

Berrerabili eta birziklatzen badugu, denok irabaziko dugu!

Ondarroako Eguzki

Zer da atez ateku?

Atzo Ondarru Zero Zamar taldik antolatutako hitzaldixan egon ginan Kofrai Zaharrin. Bertan gauza interesgarri asko ikasi genduzen. Ondarrun %25 birziklatzen dou bakarrik. Beste herri askotan be holakoxe gitxi birziklatzen zan, atez ateku ipini zan arte. Gaur egun hondakinan %80 birziklatzen dabiz.

Gainea, jakin gendun munduko leko askotan dala ipinitxe atez ateku. Italin, adibidez, 15 milloi pertsonak etxen dabe!

P1070146

P1070150Usurbilen bixi dizen bi pertsona etorri zin, euran eguneroko bixitxi zelaku dan azaltzea. Egunin hondakin bat ataten dabe etxe aurrea, banatute. Behin ikasi eta gero, oso erreza dala esaskun. Eta etxe aurrin potu lagati oso komodu dela.

Beste dato batzuk be emon zitxuezen: atez ateku dan herrixetan, larrialdi gunik egoten diz, kontenedorakin. Kaso berezixetan giltze eskatu eta erabiltxeko lekuk diz (lagun arteko bazkai bat ein badou eta hondakin asko badakauz, edo kanpoa jun biharra badaku eta hondakinak etxin ez badouz nahi laga…).

P1070149

Zelan bultzatu garraiobide ekologikuk Ondarrun?

Eguzki talde ekologistik ein dau proposamena, Ondarrun garraiobide jasangarrixetan ibiltxeko lau neurriaz. Eta iritzixak jasoteko pres da, euran blogin edo emailin.

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/01/02/ondarroan-mugikortasun-ekologikoa-bultzatzeko-plana/

Ondarroako Eguzkik lau ekintza proposatzen ditu, herrian mugikortasun jasangarria bultzatzeko. 4 ekintzak batera edo banaka egin daitezke.

Ekintza horiekin oinezkoen eskubideak sendotuko dira, eta bizikletan edota beste garraiobide jasangarri batzuekin (patinak, skatea…) ibiltzea lagunduko da.

1 – Artibai erreka alboak libre laga, Institutuan eta Gaztelekuan

Erreka alboko bidea itxita dago liburutegi aurretik nagusien egoitzara. Institutuko eta Gaztelekuko hesiek bidea mozten dute. Bide hori libre lagata, erreka albotik oinezkoak eta bizikletak ibiltzeko bidea sortu daiteke. Horrela, Ibaiondotik Alde Zaharrerako “bidegorri” bat lortuko genuke, bi norabidekoa. Gainera, legeak agintzen du erreka alboko pasabideak libre laga behar direla.

bizikleta-1

2 – Erribera, Nasa eta Kantoipe, oinezkoentzako

Kale Handi, Iperkale eta Goiko Kalean egin den bezala, Nasa eta Kantoipe kaleak oinezkoentzako izan behar dira. Igo eta jaisteko piboteak ipini behar dira eremu horretan. Bertako bizilagunek sartu irtenak egiteko txartelak eduki ditzakete, eta goizetan karga eta deskargako ordu batzuk laga daitezke. Osterantzean, oinezko eremua izango da, eta bizikletek alde batera eta bestera pasatzeko eskubidea edukiko dute, beti ere abiadura kontrolatuta.

bizikleta-2

3 – San Inazio, peatonalizatua

San Inazio kalea, haurtzaindegitik Zubi Barrira, peatonalizatu egin beharko litzateke (gaur egun erribera eta nasa dauden bezala). Kotxeei norabide bakarrean pasatzen laga (gaur egun bezala); eta espaloiak eta errepidea altura berdinean ipini, bizikletak bi norabideetan mugitu ahal izateko.

bizikleta-3

4 – Bizikleta karrila, Artabiden

Artabideko errepidean bizikletentzako karrila margotu behar da. Eremu hori kotxeek eta bizikletek konpartituko dute, baina kotxeek bizikleten erritmoa errespetatu beharko dute.

bizikleta-4

KATALUNYA aldetik FELIÇ 2014

2014

Bartzelonatik  jaso dou aurtengo lelengoko mezu eta berau oso adierazgarrixe da, emoten dau aurten KATALANAN urti ixan bir dabela. Gainea urte amaieri dala ta Kataluñan bixi dizen herrittarrakin eon ga eta hori baieztatu dosku. Guk gure aldetik esan pilak ipini birdouzela ze hurrenguk geu ixan biga.

Albiste honeaz lotute esan atzo LA GROSSA (loteixa katalana) zozketatu zala eta herrixan partizipaziñoik saldu zin bañe ez dosku ixe urten, honek diz urten daben zenbakixak:

grosa

Frackingan kontrako mozinoik, Ondarrun eta eskualdin

fracking-ez-torre1

Eguzki talde ekologistik Frackingan kontrako mozinoik sartutxuz Ondarruko Udalin eta eskualdekutan be bai. On, herri bakotxeko plenuk eztabaidatuko dau onartu ala ez. Barri gexaua dakauenin, jakinarazikou.

Frackinge da lur azpixan harri tartin dan gasa atati, harrixak apurtute. Baine horrek lur azpiko urak kutsatzen dotxu. Geure kostalde parin, itsoso azpixan be gasa atateko asmu dakarre (ikusi behiko mapi).

Hamen informazinoi gexa mozinoin ingurun: http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/12/19/frackingaren-kontrako-mozioak-sartu-ditugu-eskualdeko-udaletan/

frack