Alamedan batu ga, Abortatteko eskubidin alde

Asko diz gaur bai herrixan eta baitxe be kanpun eingo dizen ekintza desberdinak, eta argazkixak alla ahala jungo gaz sartzen. Hauetako bat, gaur Alamedan burutu dan enkarteladi abortatzeko eskubidin alde, eta Gallardon ministro espainiarrak bultzatu nahi daben lege aldaketin kontra eitteko. Egueldixak ikusten dozuen latxeik ez dau asko lagundu, bañe hor eonga, Gure gorputza, Gure erabakia, eta Kitto, pankartin atzin.

P1070205

2014-02-08 abortun eskubidin alde alamedan

2013an %26 birziklatu gendun bakarrik

zerozamar-2013-balantzi

Ondarroa Zero Zamar taldik emon dau ixezko datu, eta benetan kezkagarrixe da ingurumenai etxen gabizen kalti. Birziklatu ein bir dou, zamarrak Alonsotegire erretea bixaldu ordez. Bestelan, zelako Euskal Herrixe lagako dotsau gure seme alabai?

Beste alde batetik, gaur jakinddou Alonsotegiko errauskailuk legik agintzen dabena baino kutsadura gexa botaten dabela, eta gainea dirulaguntza publikukin negozixu etxen dabela: http://www.argia.com/blogak/zero-zabor/2014/02/07/zabalgarbi-errauskailuaren-negozioa-dirulaguntza-publikoetan-oinarritzen-da/

Gure esku dago, ONDARRUN

 

gure esku 2GURE ESKU DAGO dinamiki martxan da Ondarrun, Talde bat hasi da gauzak etxen eta jenti eskatzen daz biharreako
  Jun beatzen hamen:  http://gureeskudago.net/eu/  eta anima zatxez.
Domekan aurkezpen bat eongo da Kofraixan, eta honen inguruko informaziñoi bixaltzen doskunin zabalduko dou. Esan bebai, lenako ARRIOLA dendi euan tokixan bulego bat zabaldu dabela euran eginkizunak jakin nahi dabenantzako.
gure esku 1
Denok batera erabakitzeko eskubidea aurrea eruteko. NAZIOA GARA !!

Arranondo aldizkarian hondakinei eta zamarrei buruz irakurritakoari erantzuna

Ondarroa Zero Zamar taldik bixaldu doskun idatzixe: http://ondarroazerozamar.wordpress.com/2014/01/17/arranondo-aldizkaria-hondakinak-eta-zamarrak/

p1070162

Urtarrileko Arranondo aldizkarian Edurne Urrestik hondakinei eta zamarrei buruz idatzitako artikulu bat irakurri dugu. Asko poztu gara, herrian zamarren arazoari buruz berbetan hasi garelako. Hainbeste urtean ahaztuta eduki dugu arazo potolo hau, eta gainez egin digu!

Urrestik bere artikuluan esaten dituen gauza batzuk eztabaidatu nahiko genituzke, eta horregatik bidali dugu idatzi hau Arranondora.

Urrestik dio Donostian ez dutela atez atekoa ipini, etxe aurrean potoak lagatzea itsusia delako.

Gure ustez Donostian gaur egun daukaten sistema da itsusi eta zikinena. Adibidez, hango Alde Zaharretik buelta bat ematen baduzue, konturatuko zarete kale guztiak zamar boltsaz beteta egoten direla, kontenedoreak gainezka. Eta Bilbora joaten bazarete, bardin. Emon buelta bat Bilboko Alde Zaharretik iluntze baten, eta ikusiko duzue.

Baina ez daukagu apartera joan beharrik. Ondarroan bertan ere panorama eskasak ikusten ditugu eguna joan eta eguna etorri. Plaza Musikako kontenedorak gainezka, Musika Eskola eta Zubi Zahar artean espaloiak boltsaz eta kajaz beteta, Artalekua trastez beteta…

Baina zamarrena ez da arazo estetiko bat bakarrik. Arazo askoz be handiagoa da. Ondarroan hondakinen %25a birziklatzen da bakarrik. Beste zamar guztia erretzera bidaltzen da Alonsotegira. Errauskailuan edo inzineradoran birziklagarriak diren produktuak erretzen ditugu, eta errauts toxikoak sortzen ditugu. Gero errauts horiek Euskal Herritik kanpora bidaltzen ditugu, zabortegietara. Geuk nahi ez ditugun zamarrak beste herri batzuetara bidaltzen ditugu.

Irakurtzen jarraitu →