MARTXOAK 3, Gasteizko sarraskixe gogoratzeko lore eskeintzi!

On dala 47 urte Gasteizen gertatu zin hilketak gogoratzen jarraitzen dou Martxoak 3 an. Bihargiñak euran eskubidik lortu nahixan eta “autoridadik” egurre, ondorixuk 5 langille hil eta ehunka lagun zauritu. Erahilketa horren arduradunak, ezti iñun agertzen. Manuel Fraga, Martin Villa…ixen batzuk emotearren. “No os importe matar” esaldixe ezagun eizan egun horretan.

Urte batzuk diz, herrixan lore eskaintzi eta ekitaldixe antolatzen dana egun hau gogoratzeko, eta aurten be halan ixango da. Monolito aurrin batuko gaz baixakun (Martxoak 3) illuntzeko 7 retan. Herriko L.A.B sindikatuk eta ERNAI gazte erakundik antolatu dabe ekimena.

RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin (irratsaio berezixe)!

RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin barrun irratsaio berezi bat antolatu dabe PABLIO GONZALEZ kazetarixan ingurun. PABLO GONZALEZ kazetari euskaldun bat da eta Polonian da atxilotute jakingo dozuen latxeik (Rusun aldeko espii dala akusaziñoipin). Asko ixan diz beran askatasune aldarrikatu daben lagunak, bai kazetaritza mundun, bai politika mundun, bai instituziñoik, eta zelan ez komunikabidik, hor sartzen da RADIXU irratixe. RADIXUk beran babes osu eskeintzen dotza, bai berai bai etxekuai, pasaten dazen egoera gogorratxik.

PABLO GONZALEZ FREE! kanpañiaz bat etxen dau RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info)

RADIXU irratia 48 ordu jarraixin!

Aurten RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info) 32 urte betekotxu eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatutxu, kontzertuk portuko ranpan eta zelan ez 48 orduko zuzeneko emanaldixe. Beheko kartelin ikusiko dozuen latxeik, lengo eta gaurko irratsaxuk alderatuko diz.

Etxetik ezin urtenda eongazenin hain beharrezku ixan dan tresniaz ahaztu einga? Biztu RADIXU ta gozatu belarrixak! Ia beste 32 urtetan entzuten zatxuauen! ZOIXONAK!

Abenduak 31 (zapatu) GURE ESKUn ekimena Alamedan!

Abenduak 31 (zapatu) eguerdiko 12 xetatik aurrea, Ondarruko GURE ESKU herri ekimena osteabe Alamedan egongo da. Benetan inporta daben gauzak ez dizelako suertin eskun lagatekuk, ein bat geuaz eta txoixodun talo gozu jaten dozun bittartin, eskuratu zeure TRIPONTZIA eta bultzatu herri dinamika hau ekonomikoki burujabe ixan datxin. Beraz badakixu talu ahure eta TRIPONTZIA boltsillure 5 euron trukin 30.000 euro irabazteko aukeri. Saridunak batzuk bañe irabazliok danok! GURE ESKU dalako, 31 an Alamedan alkar ikusiko gaz!