Antolatzallik aspaldi daz hasitxe aurtengo PLAZAGAÑEko biharrakin. Atzeko lan asko ein biharra egoten da Plazagañi aurrrea atateko, urtero egoten dizen aldaketak zuzendu beharra, zein hobekuntza ein birdan aztertu, mateixalan kontaketak, baimenak eta abar. Aurtengo lelengoko deialdixe be hamen da, ongoxe zapatun (uztailak 15) goxeko 9 xetan Plazagañin batuko gaz barruko gelak preparateko. Hurreatu esko bat botatea!
Uztailan 3 an TOURe herritxik pasako da ta hori dala ta koloreztatu daigun gure balkoik eta leihuk gure ikurraz!! Herri bat gazelako eta erabakitxeko eskubidi dakauelako, ipini IKURRIÑE danan bistan. Ta ez badakazu ikurriñik etxin eskuratu KURIKE dendan bost euron trukin.
Ondarruko GURE ESKUk hainbat ekimen prestatu dotxu EUSKAL HERRIXAK ERABAKI! kanpañin barrun. Hasteko, Ekainan 22 xan (eguena) arratsaldin Alde Zaharrin GURE ESKUko furgoneti eongo da euran mateixalan salmenti etxen. Ekainak 24 an (zapatu) eguerdiko 12 xetan bizikleta kalejiri antolatu dabe ume ta nausixantzako ikurriñak lepun hartute Kamiñazpitxik- Alameda, bittartin Alamedan txosni eongo da, kamisetak, globuk , pegatinak..saltzen. Ta Uztailak 3an (astelehena) TOURe pasako da herritxik eta Danok ikurriñakin kalea urteti proposatu dabe, Gure mallota, IKURRIÑE!
Ekainan 28 xan ospatzen da mundu guztin SEXU ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNE ta horreaz egunaz lotute herrixan hainbat ekimen eingo diz. Beheko kartelin dakazue egitarau osu, ipuin kontalaxak, mahai inguru, poteu….Ospakizune ta borroki uztartuz mundu aske baten ametstu!
10 urte bete diz, 2013ko maiatzak 10 in hasi eta 15a bittartin burutu zala HERRI HARRESIXE deitxu gentzan herri mobilizaziñoi erraldoiai. Kartzelak hustutzeko sasoi zala pentsaten gendun eta konponbide garaixe martxan jarri birzala sinistute hasi gendun borroka ekimen berezixe, helburu bakarraz, URTZA ALKORTAn atxilotzi saihesti.
Eta ONDARRUko herrixak erantzun bikaine emotzan, egunez ta gabaz, Alamedan batu giñan ASKE GUNIn pilla bat herrittar, kanpaleku antolatu gendun, kantaldixak prestatu genduzen, jolasak, dantza saiuk ein zin, jantokixe antolatu zan herrittarran ekarpenakin, prentsa bulego bizixe monta zan (sare sozialan jaun eta jabe ixan giñan (twitter, facebook..), millaka argazki eta bideo ata genduzen)…
Eskualdeko jenti hurreatu zan babesa emotea, sindikatutako zuzendaritzak hurreatu zin ekimenaz bat etxea, Euskal Herri osotik etorritxako abeslaixak, bertsolaixak… bat eiben geuaz.
6 egunez egon giñan, 117 ordu, hotza ta eurixe , euzkixe… bañe ez ga damutu ein gendunaz eta osteabe eingo genduke.
Jakiñmiñe geunkan nundik noruntz ixango zan IBILALDIko ibilbidi eta gunik, eta tzast, halako baten argitxu doskuz, ta zeuek be jakitun egoteko argitaratzen dou.
Horreaz batea egitarau osu be argitaratu dabe. Egun ederra pasateko falta gazkun bakarra, egueldixan laguntzi de, ia suerti dakauen!
Zeñek diño ez gazela herri bixi bat. Asteburo bete beti euki dou, Zapatun, Baxonan egon giñan AZTERKETAK EUSKERAZ manifan, iparraldeko ikaslin eskakizunakin bat etxen.
Erkidegoko hiriburutan pilla bat herrittarrek OSASUNGINTZA PUBLIKU ZAINDU lelopin kalea urten dabe, hor be presente eon gaz.
Ficoban, GURE ESKUk antolatutako batzar orokorrin be ezin gendun huts ein (bai taula gañin bai jende artin).
Domekan be han hemenka ibili gaz, batzuk Bilbon PRESO ta IHESLAXAN eskubidik errespetateko eskatzen.
Bestiok herrixan Maxatzin eingo dizen hauteskunditan URTZAi babesa emoten.
Hasieran proiekto xumi zala pentsa arren, aurten 10 urte betetetxu UDALEKU IBILTARIXAK. Zemat burukomin antolaketa hasieran, ibilbidik topaten, lotako tokixak billatzen, furgoni lotzen, astu beti lagun, zemat gertaera ta aurten ospakizuneko urti.
Hasteko argazki erakusketi udal erakusketa aretun (apirilan 17 tik 21 ea), umik zinak helduk bihurtu diz (argazkixak azaltzen daben latxeik).
Ta apirilak 22 xan 10.urteurreneko jaxe. Azpixan dakazue egun horretako egitarau(mendi buelti, jolasak, bazkaxe, karro-poteu, eta amaitzeko kontzertuk). Gogoratu eta ospatu!
Gaur, herriko PENTSIONISTAK martxan hasiko diz osteabe konzentraziñoikin. 12 xak puntun pankarta atzin batuko diz Alamedan barriro opor txikixan ostin, 1080 euroko pentsio duin bat eta gizarte segurantza propixu eskatzen. Danon artin LORTUKOU! Hurreatu zeu be!