ZUBI-ZAHAR herri ikastolik hara juteko autobuse antolatuko dau, 10€ (helduk) edo 5€-ren (haurrak) truke. Iparraldeko ikaslin hizkuntz eskubidik babestu beharra dakauelako, danok bat einbirdou!


ZUBI-ZAHAR herri ikastolik hara juteko autobuse antolatuko dau, 10€ (helduk) edo 5€-ren (haurrak) truke. Iparraldeko ikaslin hizkuntz eskubidik babestu beharra dakauelako, danok bat einbirdou!


Apirilan 6an hasi eta 9 rarte ehunke gazte independentista, sozialista eta feminista batuko diz Elorrixon ERNAI gazte antolakundin topagunin. Bertan formakuntzako, aisialdirako, kulturako, parrandako… aukera zabala egongo da!

Ondarruko ERNAIko gaztik baieztatu doskuenez herritxik tropa ederra jungo da Elorrixoa! Ondio eguneko bonuk eskuragarri daz eta autobusin ixena emoteko zerrendi Anaitan.



Astelehenero modun gaur be herriko pentsionistak alamedan kontzentra diz:

Gaur Ondarrun 165 pertsona, 💪💪💪, Datorren astelehenin barriro JO TA KE LORTU ARTE!!! (IPC reala, PENTSIO PUBLIKOAK ETA DUINAK, GENERO-ARRAKALA EZABATZEA, ….). Borroka eginez, gauza batzuk lortzen diz, borroka gabe ixe bez.!!!
Ata dabe Martxoak 25 in Ondarrun eingo dan EUSKAL JAIko egitarau. Ia gustoku dozuen!

Mendebaldeko Saharar herrixan aldeko Ondarruko Yaalah elkartik bost urte beteten dotxuz aurten. Urte guzti honetan ez diz geldik eon, Oporrak Bakean egitasmu antolatzen, errefuxiatuntzako janari bilketak, Tindufeko kanpamentuta elkartasun biajik, saharar herrixan aldeko sentsibilizaziñoi…

Erakusketiandik aparte mateixala erosteko aukeri eta Oporrak Bakean programiai buruzko informaziñoi eskuratzeko aukeri egongo da!
5 urte honetan einddaku argazki erakusketa baten islatuko dabe. Honetxek diz erakusketan egongo dizen egunak eta orduk:
17 baixaku: 18:00-20:00
18 zapatu: 11:30-14:00 eta 18:00-20:00
19 domeki: 11:30-14:00
23 eguena: 18:00-20:00
24 baixaku: 18:00-20:00
25 zapatu: 11:30-14:00 eta 18:00-20:00
26 domeki: 11:30-14:00
IBILALDIXE hurreatzen dator eta motorrak berotzen duz, hori dala ta Martxoak 16 an (eguena) arratsaldeko 5:30 tan Zubi-Zahar herri ikastolan batzar bat antolatu dabe orain arteko eindako lanak danokin partekatzeko. Hurreatu zeu be! Badator ibilaldiXE!

Ondarruko mugimendu feministik herrittarrai mezu bat helarazi nahi dotza, MARTXOAK 8 xin EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNIN, herriko etxetako bentana ta balkoik MORE kolorezko zapi, maindire, isara, gona, praka, alkandora… iseitxeko. Herrixe koloreztatu daigun danon artin batu zeu be ekimenea.


On dala 47 urte Gasteizen gertatu zin hilketak gogoratzen jarraitzen dou Martxoak 3 an. Bihargiñak euran eskubidik lortu nahixan eta “autoridadik” egurre, ondorixuk 5 langille hil eta ehunka lagun zauritu. Erahilketa horren arduradunak, ezti iñun agertzen. Manuel Fraga, Martin Villa…ixen batzuk emotearren. “No os importe matar” esaldixe ezagun eizan egun horretan.
Urte batzuk diz, herrixan lore eskaintzi eta ekitaldixe antolatzen dana egun hau gogoratzeko, eta aurten be halan ixango da. Monolito aurrin batuko gaz baixakun (Martxoak 3) illuntzeko 7 retan. Herriko L.A.B sindikatuk eta ERNAI gazte erakundik antolatu dabe ekimena.
Otsailak 22 (eguaztena) arratsaldeko 6:30 tan aurkeztuko da Beikozinin aurtengo IBILALDIko kanti eta bideoklipe. Ia XE ereisten gatzuen, geu be handik ibiliko gaz! Hurreatu!

Ongo zapatun, Zubi-Zahar herri ikastolakuk Alde Zaharrin eongo diz boletuk saltzen otzara eder bat zozketateko (inddar gorrixak, odolostik, azi, txoixuk, urdaxe..). Eguerdiko ordu bixetan atako dabe zenbaki irabazli edo agertuko ez balitz, ordezku. Euro baten trukin, bazkai eder bat ein zeinke, anima!
