RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin (irratsaio berezixe)!

RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin barrun irratsaio berezi bat antolatu dabe PABLIO GONZALEZ kazetarixan ingurun. PABLO GONZALEZ kazetari euskaldun bat da eta Polonian da atxilotute jakingo dozuen latxeik (Rusun aldeko espii dala akusaziñoipin). Asko ixan diz beran askatasune aldarrikatu daben lagunak, bai kazetaritza mundun, bai politika mundun, bai instituziñoik, eta zelan ez komunikabidik, hor sartzen da RADIXU irratixe. RADIXUk beran babes osu eskeintzen dotza, bai berai bai etxekuai, pasaten dazen egoera gogorratxik.

PABLO GONZALEZ FREE! kanpañiaz bat etxen dau RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info)

RADIXU irratia 48 ordu jarraixin!

Aurten RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info) 32 urte betekotxu eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatutxu, kontzertuk portuko ranpan eta zelan ez 48 orduko zuzeneko emanaldixe. Beheko kartelin ikusiko dozuen latxeik, lengo eta gaurko irratsaxuk alderatuko diz.

Etxetik ezin urtenda eongazenin hain beharrezku ixan dan tresniaz ahaztu einga? Biztu RADIXU ta gozatu belarrixak! Ia beste 32 urtetan entzuten zatxuauen! ZOIXONAK!

Abenduak 31 (zapatu) GURE ESKUn ekimena Alamedan!

Abenduak 31 (zapatu) eguerdiko 12 xetatik aurrea, Ondarruko GURE ESKU herri ekimena osteabe Alamedan egongo da. Benetan inporta daben gauzak ez dizelako suertin eskun lagatekuk, ein bat geuaz eta txoixodun talo gozu jaten dozun bittartin, eskuratu zeure TRIPONTZIA eta bultzatu herri dinamika hau ekonomikoki burujabe ixan datxin. Beraz badakixu talu ahure eta TRIPONTZIA boltsillure 5 euron trukin 30.000 euro irabazteko aukeri. Saridunak batzuk bañe irabazliok danok! GURE ESKU dalako, 31 an Alamedan alkar ikusiko gaz!

PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE kalin gaur be Ondarrun!

12 xak puntun batu diz gaur be Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Gaur 145 lagun batu eidiz antolatzallin arabera. 20 minutu egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak gai honen ingurun zabaldutxue. Datorren otsaillin 5 urte beteko diz mobilizaziñoikin hasi zinetik eta ekintza desbardiñak etxi pentsaten dabizela be argitxu dabe. Amaitzeko, eurak asmatako kanti abestu dabe eta datorren astelehenin be han eongo eidiz esanez amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta ke LORTU ARTE!

Abenduak 10 (zapatu) PORTUKO RANPIn XV. urteurrenan ospakizune!

2007-2022, 15 urteko bixitxi dauke PORTUKO RANPIk eta hori ospatu beharra da. Abendun 10 (zapatu) hasi eguerdixan eta gabeko kontzertukin emongotze itxuri egunai. Ume eta gaztintzako Skate libri eta papeu egunez eta SHIBARI, UGER eta TOOTH taldin doiñuk entzungo diz gabaz. Sarrerak betiko lez NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburo dendan eongo diz salgai 5 euron trukin. Hurreatu zeu be!

Yaalah elkartekuk saharar kanpamentutako bidin!

Gaur iluntzin urtengo dabe Yaalah elkarteko hainbat kidek, harrera familixak… Argeliko Tinduf zonaldin kokatute dazen saharar errefuxiatun kanpamentuta.

Bertan astebete eukiko dabe herrixan batutako mateixala banatu, saharar herrixan errealitati ezautu eta martxan dakarren emakumin errealizaziñoirako proiektuaz jarraitzea.

Ez da lelengo aldixe Yaalah elkartik Euskadiko Saharar ordezkaritzik antolatutako hegaldi solidaxutan parte hartzen dabena. Bidai honek udan haurrak harreran hartutako familixai aukeri emoten dotsa kanpamentutako familixi bisitatu eta errealitati ezautzeko. Bestalde, Yaalah elkartin modun beste euskal erakunde eta elkartek proiektuk garatu ahal ixaten dabez.