Maiatzak 16 (martitzena) ‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalan proiekziñoi eta berbaldixe, ETXELILAn

maiatzak 16 dokumentala NOSOTRAS Mujeres de EUSKALDUNA

Hizlarixak: Maribi Marañon eta Bego Gutierrez (Euskaldunako emakumik), Larraitz Zuazo Aurrekoetxea (Dokumentalan zuzendaxe)

Dokumentala: Araitz Rodriguezek, Euskaldunako Ontzioletako bihargin baten alabik, 1983 eta 1988 bitxartin Bilbon gertatu zan borrokin memoixi berreraikitxeko zeregine hartuko dau bere gain, ontziolak ixti saihestu ez ban borrokine. Horretako, aman ikuspegixaz baliatuko da, baitxe greban euazen beharginai babesa emoteko 1984an sortu zan Euskaldunako Emakumin Asanblada (EEA) delakun parte hartu ben beste emakume batzun ikuspegixaz be. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta emon gakuen emazte eta ama zereginetatik harutzaua, emakume horiek borrokan zuzenin parte hartzeak euren buruntzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzixi hartzi eta emakume ixatin zailtasunan aurrin ahalmentzi eta nagusiki gixonana zan ingurun era horretan azaltzi be eragin ban.

Gogoratu, arratsaldeko 18:30 hasiko dala proiekziñoi ETXELILAn martitzenin (maxatzak 16).

Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea

Maiatzak 11 (eguena) DUO JADE taldin hitzaldixe eta kontzertu ETXELILAn

1

Proiektu: KUBAtik EUKAL HERRIre bixitxa etorritako hiru emakumin proiektu de Duo Jadena, “Del Son de la Ma Teodora, a Son a Felina” ixenburupin Kubako musiki eta herrialdin garapenai Kubatar emakumik eindako ekarpena azaltzeko sortute. Proiektuk bi zati dauke: batetik, ikusentzunezko batez lagundute, azalpen bat Kubako Emakumik musikiai eta herrialdeko garapenai eindako ekarpenai buruz. Eta bestetik, Duo Jade bikotin kontzertu, zeinetan Yanaisa eta Maygred musikai bikotik kontzertutxo bat eskaintzen daben. Kontzertun tzir eurak sortutako kantai hainbat konpositorek emakumin ingurun sortutako kantuk gehitzen dotze.

*Eguraldi txarra aurre ikusten danez hitzaldixe ta kontzertu, bixak, ETXELILAn eingo diz, arratsaldeko 18:00etatik aurrea.

Maxatzak 5 (baixaku) liburu aurkezpena ETXELILAn: Feminismu eta politikin eraldaketak- Mari Luz Esteban-

lisipe liburun aurkezpena maiatzak 5Gaxe: Zelaku de gaur egungo mugimendu feministi? Zein ixan da feminismun metodologi nausixe azken hamarkadetan? Noraino diz bateragarrixak erreformi eta hausturi? Zelan babestu eta kritikatu aldi berin boterin dazen feministak? Politiki berrasmatzen al gaz? Saiakera honetan hamaika galdera billatuko douz erantzun bakoitzeko, eta hamaika eraldaketa konfrontaziñoi bakoitzeko.

*Gogoratu, Maxatzan 5tin ETXELILAn arratsaldeko 6retan.

Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila

Apirilak 27 (eguena): Indar bat dabil hor… indar bat gaz gu (topaketan aurkezpen eztabaidi) ETXELILAn

Gaxe   INDAR BAT GARA GU lemapin, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministak antolatuko dotxu Euskal Herriko Bilgune Feministak datorren maiatzan 6xan Berriozarren. Hizlaxe: Ainara Santamaria (Bilgune Feministako kidi). Tokixe: Etxelilan. Ordutegixe: 19:00tan

emakume abertzalin topaketak

Aurretik, aurkezpen eztabaida saio bat burutzea datoz Etxelila Apirilan 27xan. Bertan, botere (tze) feministin inguruko hausnarketi eta eztabaidi zabaldu nahi dabe. Azken urtitan, norabide honetan, Trantsizio Feministin oinarrixak sakontzen egin dabe lan, horrela ezaugarrituz: feminismotik abiatutako prozesu politiku de; Euskal Herrixe oinarri hartzen dabena; zapalkuntzan arteko elkarreragina eta honen arteko harremanai heltzen dotzena; iraixe, dinamiku eta elkarlanin oinarritute; herritarren auto-eraketan zein erakunde publikutan eta mugimendu sozialetan feminismotik eragin nahi dabena. Honako galderak erantzun nahi dotze: zelan ikusten dou feminismu Euskal Herrixan? Zelako aliantzak, militantzixi, kolektibitati, konpromisu eta lidergo feministak? Zelaku de feminismutik sortu nahi douen boteri?

Ikastaru ETXELILAn: Estatu feministi eta federala eraikitzen (Jule Goikoetxea Mentxaka EHU-ko irakasli eta ikerlaixe)

jule goikoetxea

Egunak: Martxoak 24 eta 25.  Ordutegixe: Baixakun arratsaldeko 17:00etatik 21:00eta Zapatun 10:00tatik 14:00eta. Tokixe: Etxelilan.

Gaxe:     Zer da estadu? bihir dou? zeñek pentsatu ixan dau estadu eta haren funtziñoik? ze helburuaz sortzen diz estaduk? ze estadu mota daz gaur egun (unitaxu, federala, konfederala, asoziatu….) eta zein motatako estadu nahi dou (zer da ongizate estadu? eta ongizate estadu erak). Nahi al dou estadoik? Zeatxik?. Galdera honek erantzuteko zientzia politikun oinarrixeta joko dou ikastarun.

Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila

JAIZKIBEL KONPAINIn 20 urte Erakusketi+bisita gidatu eta zine forume

Gaxe :  Jaizkibel konpainin 20 urtiai errepaso egiten dotzen argazki erakusketi eongo da Etxelilan ikusgai gaurtik hilan azkenearte. Eta Martxoan 23an, bisita gidatu eta Alardearen seme-alabak ixeneko zine forume burutzeko aukeri eongo da Jaizkibel konpaniako ordezkarixan aldetik. Hizlarixak:  Jaizkibel konpainiko ordezkari bi, martxoak 23an arratsaldeko 18:00 ETXELILAn.

2

11

IXAN ZILAKO GAZ, eta IXANGO GAZ!!!

Badator Martxoa, badator EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA, eta egitarau politxe aurretik.
Herriko eragile ezberdinak antolatutako ekintzez beteta dator martxoa, herriko eragile ezberdinak emakumin borroka historikun eta gaur egungun aitortza einaz, protagonismu eskainiz, milesker guztiai! Danon artin eta danontzat eindako egitarau, Ixan zilako gaz, eta ixango gaz
!

martxoak-7