|
|
||||||
|
|
|
|
||||
|
|
||||||
Feminismu
28. LILATOIre, autobusez guz, bazatoz?
|
MARTXOAK 5in Aringaingan etxea juti pentsatzen zaz? |
Zuri ez dala korrikan etxi edo jo aurten be ez naz alla prestatea”? |
|
|
|
|
Famaua zaz! |
Lasai, parte hartzeko modu asko daz! Eta merezi dau giruaz gozatea juti, animatea, lagunai “txoixo bokaillun abituallamento” pertsonalizatu bat jartea, aldarrikapenarekin bat etxea… |
|
AUTOBUSE EONGO DA : Ondarrutik urtengo da goxeko 8:00etan eta 18:30ean buelti- 5€ Apuntateko jarri Etxelilaz kontaktun: bertaratute, telefono bidez, edo emailez Otsailak 17 baino lehen Antolatzaili: Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila
|
|
Ezin dou ulertu eta ez dou onartzen!

Ezin dou ulertu 4 sexu eraso eta biolaziñoi bat leporatu eta horrekatxik kartzela zigorrea kondenaten daben tipo hau zelan ixan zan indultau. (Bakarra da holako delitun aurrin 1995eko zigor kodiaz kondena eta indultu jaso dabena! Aztertzeku ixango litxake ze interes edo motibaziñoi dazen horren atzin!).
Ezin dou ulertu komunikabidin papera, ezin dou ulertu honek baezpadakuk zelan segi eitten daben futbol talde baten jokatzen, ezin dou ulertu Portugaleteko Futbol Taldik plantillan holako bat zelan euki leiken, ezin dou ulertu eraso sexistan aurrin ixil eta geldi geatzi… Gauza asko ezin douz ulertu eta ez douzenez ulertzen, ez douz onartzen!
Ez dou onartuko sexu erasukatxik zigortu, inpune urten eta gainea kirolari eredu modun ibiltxi! Eta Ondarrun ixe ein ez bazendu modun futbolin jokatzi! Ez!
Ondarruko Udalin urtarrilan 16an onartutako moziñoi de ondorenguau:


Herriko talde desbardinak ein dabe deixe otsailan 5in, domekan, Aurrera-Portugalete futbol partidu dala-eta, 16:00an Zaldupeko zubixan eingo dan mobilizaziñoin parte hartzeko:
Abasolo, Ondarrun ez zaz ondo etorrixe!
Ez dou onartuko erasotzailleik, ez Ondarrun, ez iñun!
Turruneruok be aurrin eukiko gaittuzu!!!
Urtarrillak 20(baixaku) hitzaldixe Etxelilan, gaxe: Mugimendu Feministi kriminalizateko saiakeri

Ikastaru ETXELILAn, gaxe:Ekonomixa feministi. Bixitxi eta kapitalan arteko gatazki bistaratzen

Irakasli: Uzuri Aboitiz Hidalgo (Antropologu, Emagin elkarteko kidi eta ekonomia feministan aditu)
|
|
|||||
|
|
|
|
|||
|
|
|||||
|
|
|
|
|||
|
Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila |
|||||
.
Gaur arratsaldin hitzaldixe udal erakusketa aretun: KOMIKI FEMENINOTIK, KOMIKI FEMINISTARA?
G
ONDARROAKO 19. KOMIKI JARDUNALDIXAK (Abendun 1etik 8re)
ABENDUAK 1, EGUENA, iluntzeko 7etan, ETXELILAN.
UNRWA Erakundearentzat SUSANNA MARTIN komikigileak egindako “GAZA AMAL” komikia.
Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
KOMIKI IKASTAROA:
ABENDUAK 13 eta 14a. Arratsaldeko 5etatik 8retara, ETXELILAn.
SUSANNA MARTIN komikigilearen eskutik.
Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
IRRATSAIO BEREZIA:
ABENDUAK 14, EGUAZTENA, gaueko 10etatik aurrera.
RADIXU IRRATIAko “Azken Mohikanoak” irratsaioan. 105.5 FM / radixu.info
Jardunaldien aurkezpena eta SUSANNA MARTIN komikigileari elkarrizketa.
SUSANNA MARTIN.
Bartzelonan jaioa. “Alicia en el mundo real” (Norma argitaletxea, 2010) bere lehen eleberri grafikoa izan zen, Isabel Franc gidoigilearekin batera egina. 2011an “La Martina, la por i el gat Faluga” seriea marraztu zuen Tretzevents aldizkarian eta “Yes we Camp! Trazos para una (r)evolución” (Dibbuks) lan kolektiboan parte hartu zuen. “Em dic…” (Publicacions de l’Abadia de Montserrat) haur komiki sortaren egilea da.
Flavia Companyrekin batera, Pagina 12 egunkari argentinarrean hilero “¡No somos hermanas!” zinta argitaratu zuen, italieraz Aspirina aldizkari feministan berrargitaratua. Nac Stratchsekin “1, 2, 3, 4… Historietas diversas. Guía afectivo/sexual y de identidades para adolescentes” (Ed. Bellaterra, 2011) komikia burutu zuen. 2012an “Sonrisas de Bombay” (Norma) komikia argitaratu zuen. 2014an, Norma argitaletxearentzat “Enjambre” emakume komikigileen bilduma koordinatu zuen eta urte berean, Isabel Francekin batera “Sansamba” eleberri grafikoa burutu zuen.
Capçalera, Tretzevents, Pikara Magazine, Tentacles eta Diagonal komunikabidetan kaleratu ditu bere komikiak eta ilustrazioak. Komiki ikastaroak eta tailerrak ematen ditu. Gaur egun, “Annemarie” komikia egiten ari da Mará Castrejónekin batera, Annemarie Schwarzenbacheren bizitzaren komikirako egokitzapena da. Egin duen azken komikia “Gaza Amal” izan da.
Asociación de Autoras de Cómic elkarteko kidea da eta abortuaren lege-proiektuaren aurrean erantzun grafikoa izan zen Wombastic plataformako koordinatzailetariko bat izan zen. InOut irratian QdeCOMIC irratsaioaren arduraduna da.

Azaroak 21 (astelehena) hitzaldixe ETXELILAn: Indarkeixa Matxisti, Memoixi, Aitorpena eta Erreparaziñoi

Azaruko egitarau, JABEKUNTZA ESTRATEGIXAK indarkeixa MATXISTIai aurre eitteko!!!

Urriak 28 (baixaku), Testurak- Bertso saiu ETXELILAn
Gaxe Hainbat idazle eta sortzailen testuk hartuko diz ahotan eta bertsutan; berdintasunaren bidin aurrea eiteko indarrak, proiektuk, borrokak eta ideak bultzatzeko espazio propioetatik plazarako bidin bertsuk kantatuz eitxen ari diren bertsolari eta gai-emaile talde anitzek hartuko dabe parte, testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahixan sormenaren freskura.
Emakumin Etxin Sarin antolatutako proiektu komune: Bertso saiuk. Emakume Etxe ezberdinetatik ibiliko diz eta gurin, Etxelilan, eingo dabe geldialdixe.
Bertsolaixak: Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Ordutegixe: 19:00etan Leku: Etxelilan
Antolatzaili: Emakume Etxeen Sarea- Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua

