Apirilak 27 (eguena): Indar bat dabil hor… indar bat gaz gu (topaketan aurkezpen eztabaidi) ETXELILAn

Gaxe   INDAR BAT GARA GU lemapin, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministak antolatuko dotxu Euskal Herriko Bilgune Feministak datorren maiatzan 6xan Berriozarren. Hizlaxe: Ainara Santamaria (Bilgune Feministako kidi). Tokixe: Etxelilan. Ordutegixe: 19:00tan

emakume abertzalin topaketak

Aurretik, aurkezpen eztabaida saio bat burutzea datoz Etxelila Apirilan 27xan. Bertan, botere (tze) feministin inguruko hausnarketi eta eztabaidi zabaldu nahi dabe. Azken urtitan, norabide honetan, Trantsizio Feministin oinarrixak sakontzen egin dabe lan, horrela ezaugarrituz: feminismotik abiatutako prozesu politiku de; Euskal Herrixe oinarri hartzen dabena; zapalkuntzan arteko elkarreragina eta honen arteko harremanai heltzen dotzena; iraixe, dinamiku eta elkarlanin oinarritute; herritarren auto-eraketan zein erakunde publikutan eta mugimendu sozialetan feminismotik eragin nahi dabena. Honako galderak erantzun nahi dotze: zelan ikusten dou feminismu Euskal Herrixan? Zelako aliantzak, militantzixi, kolektibitati, konpromisu eta lidergo feministak? Zelaku de feminismutik sortu nahi douen boteri?

Iruzkin bat utzi

Azterketa, ikerketa, Feminismu atalean

Erantzunak itxita daude.