IKASTARU: Angela Davisen “Emakumeak, arraza eta klasea” liburu sakontzen

2

 Irakasli: Danele Sarriugarte Mochales (liburun itzultzaili)

Gaxe: Liburu mamitsu eta eragin handiku de Emakumeak, arraza eta klasea. Ikastaro honetan nahi dabe edukixak sakonaua landu, sasoiko beste pentsalai eta idazle batzun lanakin lotu, eta, azkenik, gaur egungo egoeriai erreparatu. Liburuk gurin ixan daben harreriai buruz be berba eingo dou.

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

BIDEU: Bitxore Laka Guenagan omenezko muralan sorkuntza prozesu

2016-2017 ikasturtin tzir, Etxelilako Jabekuntza Eskolan barrun eta “7 Emakume En Movimiento” elkartin esku-hartziaz, “Sorkuntza Artistikorako Tailerra” burutu zan. Sorkuntza artistikun emakumin presentzia bermatu, eta arti beraien errebindikazio eta autonomiako tresna bilakatzi bilatzen ban ikastaruk. Bertan, parte-hartzailik baldosa hidraulikuk egin eta diseinatu ben Ondarroako Emakume artista bat omenduko ban mural bat osatzeko. Omendutako emakumi Bittore Laka ixan da. 

Bideo honetan, muralan sorkuntza prozesu osu ikusikozue:

Bitxore Laka Guenagaren omenezko muralaren aurkezpen ekitaldixe baixakun Irailak 29xan

2016-2017 ikasturtin tzir Jabekuntza Eskolin barrun burututako “Sorkuntza Artistikorako Tailerra”-ren baitan egindako lanan emaitze aurkeztuko da baixakun, hilak 29, arratsaldeko 19:00etan. Sorkuntza artistikun emakumin presentzixe bermatu, eta arti barauen errebindikaziñoi eta autonomiarako tresna bilakatzi bilatzen ban ikastaruk. Bertan, parte-hartzailik baldosa hidraulikuk ein eta diseinatu dituzte Ondarroako Emakume artista bat omenduko daben mural bat osatzeko. Omenduko duten emakumi Bittore Laka ixango da.

Mezu honekin, baixakun bertaratzea gonbidatzen zatxuau.

                                     Bitxoren omenezko muralan aurkezpena

Egutegixe: Irailak 29, baixaku        Ordutegixe: 19:00etan        Leku: Kantoipen

 

 

Lekatxon eondako bortxaketi salatzeko KONTZENTRAZIÑOI!

Gaur jakin dou Lekatxoko Antzar egunin (irailak5) emakume bat bortxatu ebela. Horren aurrin herritxar guztik mobiliza eta eraso larri hau gogor salatzeko atzo eskolapin burrunbadi einben eta gaurko KONTZENTRAZIÑOI da deitxute Lekatxoko plazan 19:00etan “Txosna batzordi, Potxuak Martxan eta Lekittoko neska gaztiak” deitxute.

Herrixan kedadi ipini de 18:15 Mesonanako paradatik kotxitan Lekatxoa juteko!

Emakume batek salatu du Lekeitioko Antzar Egunean bortxatu egin dutela


ERASOTZAILIK SUTA! 11ERASO 12 ERANTZUN!

LGTBI eta TRANSGENERO HARROTASUNAN kolorikin pintxa dotxuez herriko jarrilekuk!

Herriko jarrilekuk holantxeik agertu diz gaur. Herritxar batzun iniziatibiaz eta udalak lagundute pintxa dotxuez!

Leko ezberdiñetan hasi zin agertzen holako pintxaketak (Pais Valencian, Herrialde Katalanetan, Asturias…) eta ONDARRU gitxia ez danez…! Oso iniziatiba politxe iruditzen gasku normaltasunea bidin, natxe gaur egungo sistema heteropatriarkalin pauso oso handixak dakauzen emoteko ondio!

LESBIANA, GAY, BISEXUAL, TRANS, HETERO,…ETA GEUK NAHI DOUEN GUZTI! ASKE IXAN ETA ASKE BIXI!!!

Zapatu Urdiñin eraso sexistak salatzeko telefono bat egongo da

Radixu Irratixe eta Etxelilan arteko lanketin ondorioz aurtengo Zapatu Urdiñin intentsitate ezberdinetako eraso sexistak salatzeko telefono zenbakixe egongo da behar dabenak erabiltzeko. Telefono honen bitartez, zapatuko jai egunin emon leiken (hobeto ez badaz) eraso guztixak identifikatu eta behar dan neurriko erantzune emoti ahalbideratu nahi de. Aurten proba modun salaketa telefonu ipiniko da 13:00etatik uztailaren 2ko 8:00eta martxan, hurrengo astin telefonun baloraziñoi eingo da. Jai eremuk eremu aske bihurtzeko saiakera hau, hasieri baino ez dela azaldu dabe Radixu eta Etxelilako lagunak, ixan be aurrea begire lanketan sakontzeko asmu dauke. Ondo pasa jaxe bañe gogoratu, EZETZA EZETZA DALA!!!

zapato urdiñin eraso sexistan kontrako telefonu

Maxatzak 19 eta 20, Ikastaru ETXELILAn: Indarkexa matxisti kontsumiten dou?

ikastaru etxelilan

Irakasli: Setem Hego Haizea (GGKE, genero ikuspegixe oinarri hartute, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak helburu daukena). Ordutegixe: Baixakun 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00etara. Leku: Etxelila

Gaxe: Ikastarun bi arlo ezberdin landuko diz. Alde batetik, aztertuko dou kontsumuk eta kapitalismuk zelan areagotzen daben ohiko genero estereotipun eraikuntza (iragarkixak, adibidez) eta beste alternatiba batzuai bidi zabalduko dotzau: kapitalismun bidetik zein pertsonen aniztasunan bidetik. Beste aldetik, etxeko produktun, estetika elementun eta bestelako arlutako kontsumoa ikertu ostin, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailin arlun ikuspegi feminista batetik lan etxeko bidik zabalduko diz. Zentzu horretan, pertsona fisikuk nahiz gizarte-erakundik ikastaro honetan galdera eta erantzun lagungarri batzuk billatuko dotxue, batetik, euran kontsumo-jokabide eta ohiturak analizateko, eta, bestetik, indarkexa matxistaik gabeko kontsumo eredu bat bultzateko jarraibidik ixateko.

*Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de

Antolatzaili: Berdintasun Saila-Etxelila