Uztailak 23 an herritxik kanpoa bazuz (oporreta zuzelako edo jun biharren bat badakazu) ein posta bidezko botu. Edozein zalantza argitzeko hurreatu EH Bilduko bilgunea, hori bai gogoratu azkanengoko egune Uztailak 13 e ixango dala. Azpiko kartelin dakazu bilguneko ordutegixe. Ezkertiar eta abertzale bozka bat bera be ez da galdu bihir.
eta Bilgunetik esko hutsik ez urteteko kamiseti eskuratu zeinke 5 euron trukin.
Zapatun eguerdiko 13:00 etan osatuko da Ondarruko udal barrixe. Alkate eta zinegotzi taldiaz gain, lantalde oso bat eukiko dou atzin, eta zeuek be geuaz eoti nahi dou. Hurreatu URTZAi eta ekipo barrixai babesa emotea!
Ongoxe eguenin batuko gaz Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan Ondarruko EH Bilduko kidik. Udal eta Foru hauteskundin baloraziñoi engou bertan, kanpañan zer hutsune euki douen eta zerreaz igarri douen eta hurrengoko erronken aurrin zelan jokatu birdouen.
Badator barriro posta bidezko bozki! Uztailan 23ko hauteskundik Euskal Herritik kanpo harrapatzen bazatxu, ziurtatu zure botu posta bidez. GAURTIK aurrea Nasa Kaleko Bilgunin eongo gaz zeure zain! Azpixan ikusiko dozuen egun eta ordutegixetan eongo gaz bertan, edozer zalantza euki ezkero be argitxuko dotzuau. Gure berbi Madril aldin be argi ta garbi entzun birdabe!
Gaur (Apirilak 19), Eustakio Mendizabal Algortan erail ebeneko 50.urteurrenin, Ondarruko herrixak “Harro hadi kantauri itxasoa” lemapin omenaldi xume baine hunkigarri bateaz oroitxu dau Itsasondoko militanti.
Ekitaldi honetan aitxatu dan modun, Eustakiok baeukan lotura berezi bat gure herrixaz. Beran emazte Anabel herrikidi ixatiaz gain, Txikia eta frankismun kontra eta Euskal Herrixe suspertzea altza zin militantik babes gune modun euken Ondarru.
Txikian figura militanti omentziaz gain, belaunaldi horretan Euskal Herri aske eta sozialisti eraikitxeko hartutako hautuk gaur egunin be bixik jarraitzendabela eta helburuk bete arte ez gelditzeko deixe ein dabe.
“Harro hadi” dinamikiai Algortan antolatu daben bisita gidatu, omenaldixe eta herri bazkaxaz emongo dotse amaieri.
Apirilak 22 xan goxeko 10 etatik aurrea batuko gaz Kofrai Zaharrin lan saio iraixin. Zertaz berba eingodouen? ʜᴇʀʀɪᴋᴏ ᴇᴛᴀ ʜᴇʀʀɪᴛᴛᴀʀʀᴏɴ ʙᴇʜᴀʀʀɪᴢᴀɴᴀᴢ ɢᴀɪɴ, ᴢᴇɪɴᴛᴢᴜᴋ ɪxᴀɴ ʙɪʜɪʀ ᴅɪᴢ ʟᴇʜᴇɴᴛᴀꜱᴜɴᴀᴋ GURE HERRIXAN? Edonork hartu leike parte saiun, danon ideiak diz kontutan eukitxekuk.
ALKATEIK ONENA, HERRIXE! esaten gendun eta esaten jarraitzen dou on be!
Urtero Ezker Abertzaleko Ernai gazte antolakundik antolatzen daben udabarriko ekimena azkanak emoten da. Elorrixo ixan da aurten Euskal Herriko gazte SOZIALISTA, FEMINISTA eta INDEPENDENTISTAN topaleku.
Egitarau oso zabalaz daz gozatzen gaztik! Aisialdirako, formakuntza politikurako, parrandako eta BIXITXEKO MODU BAT dala aldarrikatzeko aukeri egon da Elorrixon!
Ondarrutik 100 gazte inguru jun dizela baieztatu doskue Ondarruko Ernaiko kidik, baitxe be egun bakarretan edo ekimen zehatzeta jundizen herritxarrak.
Turrune osatzen douen batzuk berbakin azaldu ezileiken hau zuzenin bixitxeko aukeri be euki dou! Auzolanin eta elkarlanin sortutako topaleku hau, herri honek aurrea jarraitzeko badala etorkizune baieztatzen daben adibide garbixe da! Gora Euskal Gazteixi eta Gora Ernai!
Herriko preso politikuk be modu batea ero bestea Elorrixon egon diz! Ekitaldixetan, gazte bazkatxan eta kontzertutan ez dabe hutsik ein!
Epi zabaldu dabe posta bidezko botu etxeko ta EH Bildun prest gaz edozer zalantza argitzeko, Nasa kaleko Bilgunin eongo gaz behian agertzen dizen ordutegixetan edo azpixan agertzen dan telefonure diar einde. Ezkertiar eta abertzale bozka guztik beharrezkuk diz, ABANTE Ondarru!