Eustakio Mendizabal “Txikia” omendu dau Ondarruko herrixak erailketin 50. Urteurrenin

Gaur (Apirilak 19), Eustakio Mendizabal Algortan erail ebeneko 50.urteurrenin, Ondarruko herrixak “Harro hadi kantauri itxasoa” lemapin omenaldi xume baine hunkigarri bateaz oroitxu dau Itsasondoko militanti.

Ekitaldi honetan aitxatu dan modun, Eustakiok baeukan lotura berezi bat gure herrixaz. Beran emazte Anabel herrikidi ixatiaz gain, Txikia eta frankismun kontra eta Euskal Herrixe suspertzea altza zin militantik babes gune modun euken Ondarru.

Txikian figura militanti omentziaz gain, belaunaldi horretan Euskal Herri aske eta sozialisti eraikitxeko hartutako hautuk gaur egunin be bixik jarraitzendabela eta helburuk bete arte ez gelditzeko deixe ein dabe.

“Harro hadi” dinamikiai Algortan antolatu daben bisita gidatu, omenaldixe eta herri bazkaxaz emongo dotse amaieri.