Apirilak 22 (zapatu) HARTU BERBI lan saiu Kofrai Zaharrin!

Apirilak 22 xan goxeko 10 etatik aurrea batuko gaz Kofrai Zaharrin lan saio iraixin. Zertaz berba eingodouen? Κœα΄‡Κ€Κ€Ιͺᴋᴏ ᴇᴛᴀ Κœα΄‡Κ€Κ€Ιͺᴛᴛᴀʀʀᴏɴ Κ™α΄‡Κœα΄€Κ€Κ€Ιͺα΄’α΄€Ι΄α΄€α΄’ Ι’α΄€ΙͺΙ΄, ᴒᴇΙͺΙ΄α΄›α΄’α΄œα΄‹ Ιͺxα΄€Ι΄ Κ™ΙͺʜΙͺΚ€ α΄…Ιͺα΄’ ΚŸα΄‡Κœα΄‡Ι΄α΄›α΄€κœ±α΄œΙ΄α΄€α΄‹ GURE HERRIXAN? Edonork hartu leike parte saiun, danon ideiak diz kontutan eukitxekuk.

ALKATEIK ONENA, HERRIXE! esaten gendun eta esaten jarraitzen dou on be!

ABANTE ONDARRU!

[πŸ“Έβ€ŠIRUDIXAK] Herriko gazteixi Elorrixon, GAZTE TOPAGUNIN da!

Urtero Ezker Abertzaleko Ernai gazte antolakundik antolatzen daben udabarriko ekimena azkanak emoten da. Elorrixo ixan da aurten Euskal Herriko gazte SOZIALISTA, FEMINISTA eta INDEPENDENTISTAN topaleku.

Egitarau oso zabalaz daz gozatzen gaztik! Aisialdirako, formakuntza politikurako, parrandako eta BIXITXEKO MODU BAT dala aldarrikatzeko aukeri egon da Elorrixon!

Ondarrutik 100 gazte inguru jun dizela baieztatu doskue Ondarruko Ernaiko kidik, baitxe be egun bakarretan edo ekimen zehatzeta jundizen herritxarrak.

Turrune osatzen douen batzuk berbakin azaldu ezileiken hau zuzenin bixitxeko aukeri be euki dou! Auzolanin eta elkarlanin sortutako topaleku hau, herri honek aurrea jarraitzeko badala etorkizune baieztatzen daben adibide garbixe da! Gora Euskal Gazteixi eta Gora Ernai!

Herriko preso politikuk be modu batea ero bestea Elorrixon egon diz! Ekitaldixetan, gazte bazkatxan eta kontzertutan ez dabe hutsik ein!

Anartz Aranbarri Etxaniz sorterrire bueltatu de!

Anartz Aranbarri Etxaniz iheslari politiko ondarrutarra etxin da! Etxeratek esan dabenez, astelehenin aia zan Venezuelatik Madridea eta Auzitegi Nazionaletik pasa ostin libre laga ben epaiketin zain. Astin behin jun biko da epaitegire sinatzea.

Poz handiz hartzen dou Anartzen sorterrirako itzuleri! Etxeraten datun arabera, 5 deportatu eta 18 iheslari politiko daz Euskal Herriratu baik.

Hurrengo pausu falta dizen danak etxea ekarti! Horretan jarraitxuko dou…

Otsailak 13 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, TRANTSIZIO ENERGETIKOA, ERALDATU ALA KOLAPSATU!

Tenporali zala ta bertan behera laga gendun berbaldixak badauke data barrixe, ongoxe astelehenin arratsaldeko 6:30 xetan Kofrai Zaharrin. Hizlari lez MIKEL OTERO GABIRONDO (EH Bilduko trantsizio ekologikorako idazkarixe) ta moderatzalle lez LEIRE BEITIA ANABITARTE eongo da. Naturiaz arduratute bazaz ezin zeinke galdu hitzaldixe.

GUK, EH Bildu, argi ta garbi!

Udal hauteskundik ate joka dakauz eta GU hasitxe gaz biharrin URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA patroi lez Ondarru herriko udal buru ixateko bidin. Berak idatzitxaku de: Merezi douelako bixitxa duin bat, ta kapaz gazelako hori lortzeko…. Zuekin batea mundun amaiera arte! Ta GUK sinisten dotzau, erakutsi ixan dabelako. Injustizixan aurrin ezta ixilik egon, eztau albo batea beatu, beti hortxe egon da. Danon beharra dakau helburu lortzeko, URTZA ALKATE!