60 urteko aru amatxute eta etorkizunea begire dakauzen erronkai aurre etxeko SORTUk ekitaldi nazionala antolatu dau Bilboko miribillako aretun, BAIETZA SORTZEN ipini dotse lema modun.
Euskal Herriko ehunke gazten topaleku ixaten dan Akelarrin daz ondarruko gaztik Oiartzunen! Bertan forma, ikasi eta ondo pasateko aukera ederra dakarre jun dizen ixe 50 herritxar gaztek. Hamen eurak bixaldu doskuena:
“Hamen ga Euskal Herriko nahibeste gazte, Ernai eta Aitzina antolakundik geutzako sortu daben asteburu ederra pasaten, atzo (baixaku) egueldixak lagundute egun ederra euki gendun, taierrak, hitzaldixak, ekitaldixak… Karpan turnu ein biharra be eukigendun. Gaur (zapatu) goxaldin haxi, eurixe, kanpiñak zatitxute… esnatu ga, baine eztiz nahiku ixango gu gelditzeko!”
Pentsiñoin ingurun berbaldixe egon da gaur arratsaldin kofraxan EH Bilduk antolatute. Bertan Marian Beitialarrangoitiak eta Xabier Isasak hartu dabe parte. Hamen ekitaldixin atatako pare bat argazki.
Ondarruko EH Bilduk berbaldixe antolatu dau ongoxe asteleheneako, kofrai zaharrin. Pentsiñoin gaxe bolo-bolo dabillen sasoi honetan, argitxasun apur bat emoteko hurreatuko diz herrire MARIAN BEITIALARRANGOITIA, Madril aldetik dabillen euskal diputadi, eta XABIER ISASA, pentsionistan elkarteko kidi. Hitzaldixe arratsaldeko 6 retan hasiko da.
Urtero latxeik badator Udabarriko gazte topaguni ERNAI eta AITZINAk antolatute! Ixez morun GAZTE AKELARRI deitxute, euskal herriko milaka gazte batuko diz Martxun 30, 31 eta Apirilak 1in Oiartzunen!
Herrixan be hasi diz Ernaiko gaztik motorrak berotzen eta idatzi hau ata dabe sarrerak, turnuk, autobusan…ingurun informateko:
Aupa gazte!🙋🏾
BADATOR GAZTE AKELARRI! Martxoak 30, 31 eta 1in Oiartzunen batuko gaz formakuntzi jaso eta gaztin arteko harreman sarik sustatzeko.
Sarrerak ANAITASUNAn daz eskuragarri 30€-n truke! Kontutan hartu, hau eztala makrofestibal bat eta posible etxeko danon laguntzi ezinbesteku dala. 🔨💪Ondoixoz, bakotxak turno bat etxeko betebeharra presente euki.
Amaitzeko, gazte buse eongo da Ondarrutik Oiartzunea, apuntateko listi Anaitan da. 🚌Eta horreaz batea turnutan apuntateko listi.📃
Sorginkerian dugu independentzia!
Ondarruko Ernai
Hamen egitaraun zati bat argitaratzeko einddako kartela:
Lea-Artibai eskualdik gai honei adarretatik kolpe eitzan legislatura honetan, ondo etorten da mahai baten ingurun jarri eta eztabaidatzi ta horreta dator ihardunaldi hau. Herri desberdiñetako esperientzixak ipiniko diz mahaigañin zapato honetan, urtarrilak 27, 10:30etatik aurrea Markiñako Kultur Aretun.
Antolatzaili: EH Bildu Lea-Artibai
Gaur eguneko errealitati kontutan hartzen badou, helduk eta pentsiodunak geroz eta pixu kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsuaua daz hartzen gizarte honetan ta hori dala ta LAB sindikato abertzalik sendotu biharra ikusten dau arlo sozial hau, hori dala ta antolatu dau batzar hau. Goxeko 11:00tan hasiko da batzarra eta Asanbladin gai ordena honaku ixango da:
IX. kongresun ondorixo politiko eta sindikalan azalpena, JON BASURKO LABeko eskualdeko arduradunan ahotik.
LAB helduak eta Pentsiodunan lanan azalpena, bai eskualde mallan ta bai nazionalana.
LAB helduak eta pentsiodunan antolakuntza eredu, JOSE FELIX arloko bozeramallin ahotik.
Nahibeste gauza laga dosku 2017.urtik, pilobat ekimen…beste urte bete birko geunke danak akordaeratxeko. Barririk pozgarrixenetaikuk Xabi eta Kemenen etxeratzi… ahaztu baik beste 5 lagun falta gaskuzela herrixan eta bereziki gaxoik eta muturreko egoeran dan IBON! Urtik,barri tristik be laga doskuz, gure artetik jun dizen kide eta lagunak, Andoni, Imanol, Karmelo, Miren, Isidor,.. EZ ZATXUAU AHAZTUKO!
Datorren urtin be Ondarruko barrixak emoten jarraitzeko gogukin ga, beti be ezkerretik eta ikuspuntu abertzale bateaz! Egunero burrukatzen gabizena danokin elkarbanatu eta zabaltzen jarraitxukou 2018. urtin be, helburuk lortu bitxartin. Beste baik Turrune osatzen douen guztion partez URTE BARRI ON! Eta eskerrik asko argazkixak bixaltzen, elkarbanatzen, ikuslik ixaten eta hau aurrea atateko esko bat botaten dozuen guztioi!
Esan bir de Turrune sortu zanetik 2017 amaiera, 2.000.000 bisitxa pasa douzela eta ixe 5.000 albiste ero post argitaratzea aila gazela!
Ondarruko ERNAIk urte zaharra agurtzen eta barrixe egurtzen ata daben kartel ederra…