Gaur eguneko errealitati kontutan hartzen badou, helduk eta pentsiodunak geroz eta pixu kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsuaua daz hartzen gizarte honetan ta hori dala ta LAB sindikato abertzalik sendotu biharra ikusten dau arlo sozial hau, hori dala ta antolatu dau batzar hau. Goxeko 11:00tan hasiko da batzarra eta Asanbladin gai ordena honaku ixango da:
- IX. kongresun ondorixo politiko eta sindikalan azalpena, JON BASURKO LABeko eskualdeko arduradunan ahotik.
- LAB helduak eta Pentsiodunan lanan azalpena, bai eskualde mallan ta bai nazionalana.
- LAB helduak eta pentsiodunan antolakuntza eredu, JOSE FELIX arloko bozeramallin ahotik.









MIREN LERSUNDI GIMENO ixan arren beran legezko ixena, gutzako MIREN AKERRA zan. Emakume txikixe bañe bixotz handiku, Artabiden bixi bixitxa guztin bañe Astilleruku hil arte (beran berbak), 82 urteaz hillde ospitxalin bañe atzo arte herriko ekimen guztixetan parte hartu ixan dau, saltsa guztixetako perrejille. Bardin dotzan auzoko batzarretan egon edo Artelango txokolatadak prestaten egon edo Plazagañin ardurak banatzen ibili, edo beran Astilleruko bazkaxe antolatzen, Txokun hauteskunditako sobrik beteten eta beran auzun etxeik etxe banatzen, San Andres eguneko kokotxai saltsi loditzen, Herri harresixan lelengoko fillan (berak esango leuken lez)….beti edonun esko bat botateko prest. Berak beran buru aurkezteko erabiltxen ban definiziñoi hauxe zan: Ni AKERRAneku, ASTILLERUku HERRI BATASUNAku eta ATHLETIKeku naz.























































