SORTU birsortzen, Ondarru inddartzen!

Ezker Abertzali eztabaida prozesu desbardinetan sartute ibilli de aspaldi luze baten; Abian, Zohardia… baine hausnartu, eztabaidatu eta adostatutako guzti gure herrixan zelan eingo douen ordenateko sasoi ailla gasku.

Baguz geldike-geldike…  danok gaz premiñazkuk, ondo einddakuk hobetzeko, hain ondo ibilli ez gazen kontuk bideratzeko; bakotxak beran espasixutik, bakotxak beran ritmo edo-eta sakontasunin… Ondarruko Sortu birsortuaz (zelan antolatuko gaz, zeintzuk, zerren ingurun…), SORTUn proiekto politiku bultzatu eta era berin Ondarru inddartuz.

Bixar, eguena, 19:00an Kofrai Zaharrin ikusiko gaz beraz!

 

WhatsApp Image 2017-05-09 at 09.07.42

SABIN IBAZETA SOLABARRIETA “Txatu”edo “El correo del Zar” junde gure artetik

sabin-petrillinSabin Txatu lez ezautzen gendun gexenok, Sabin Porru beste askorek deitzetzen eta aspaldikuk eta etxekuk “El correo del Zar” lez entzun ixan dabe bere desixenez. Gaur eguerdi aldin hildde 89 urte eukazela. SABIN eta TERESE bikote maitagarrixe ixan zin gutako askorentzako. Kale mobilizaziñoitxan, ZUBI-ZAHAR herri ikastolan, Plazgañin, Santa Ageda abesbatzan, …. Nun ez.

1984-alamedanKontu asko kontako genduke SABINen bixitxin ingurun. Bera junde bañe dana jasota laga dau. Ordu askoko grabaziñoik laga dosku memoixako ( ixen ta abixenak, ekintzak,… dana dakau grabata). Anekdota lez, Frankismo sasoiko lelengoko ekintzak, itsaso bidez zelan allaten zin iparraldetik txalopetan propaganda afitxak eta Isidor amerikanun lokalin gordeten zineko sasoi harek. Hortik etorri gakon “El correo del Zar” desixena. Beran biarra Karabiñerun zainketi zan. Iñoiz ezin konturatu zer euan gertaten euran musturretan. Urtik aurrea junala argi ikusi ban bidi

sabin

Lagunan lagune, danetan euan. Ikurriñe legeztatu beneku diz azpiko honek

itxasaurren-kuadrilli

sabin-3

Antzerki mundukuk edo abesbatzetan (nahiz eta belarri aldetik ez zan izar bat)

sabin2

1989-abuztua

santa-ageda-2

Plazagañeko antolaketan, hauteskunditako aurkezpenetan…

plazaganin

sabin-4

Kale mobilizaziñoi GUZTIXETAN

arriagan-presoen-alde-2002

 

txato-eta-andri-alamedan1998

manifa-2

Jaixetan be han euan

sabin-porru-antzerkixe-ikusten

Bañe beti beran bikoti albun eukala

plazaganin-1995

AGUR SABIN, kidik eta lagunak gogun eukiko zatxuau gure oroimenin. Zuek baik ez giñake ixango gazena.

Zapatun Zohardian EZTABAIDI.

Pasan astin Peio Otxandianon eskutik Sortun Birfundaziñoi kongresurako aurkeztu dan ponentzixa bakarran, Zohardian, aurkezpena entzuteko aukeri euki gendun bertaratuk.

Eta on, eztabaidako txandi ailla gasku, geure artin Zohardian tripak ata eta eztabaidatzeku:

Azarun 26an, zapatun etorri kofrai zaharrea.

WhatsApp Image 2016-11-23 at 17.32.26.jpeg

 

Dakixuen modun akreditasiñoi zabalik da eta ponentzixi bozkatzeko epi be azarun 26an zapatun amaituko da. Beraz, ondio akredita ez bazaze edo akredita eta bota ez bazue (ponentzixi, eta ekipo nazional eta Bizkaiku)… arin ibilli zapatu de azkanengoko egune-eta!

Akreditateko, SORTUko webgunea jo, bozkatu, eztabaidatu, ekarpenak eiñ…

http://sortu.eus/eu/

 

 

Zapatun beraz, ZOHARDIAn eztabaidi!

 

 

Ondarrun be birSORTU

Badator herrire Birsortu prozesu! Datozen hitzorduk honetxek douz;

-BAIXAKUN arratsaldeko 18:30tatik aurrea Alde Zaharrin mahaixe egongo da. Bertan, Zohardia ponentzixi eskuratzeko aukeri eukiko dou eta baitxe be datozen egunetako hitzorduk argitzeko aukeri.

-Bestetik, Azarun 17xan iluntzeko 18;30tan Kofrai Zaharrin Zohardia ponentzixin aurkezpena eta Azarun 26an arratsaldeko 16:30tan ponentzixin eztabaidi.

birsortun-batzarra-2016-11-17Honeaz bat, aipatzeku de prozesu honetan norbanakuok dakauen inportantzixi. Hau, erabakixak hartzin datza; pertsona  bat, boto bat. Horretxeatxik ezinbesteku dou ixena emoti (akreditati). Hori etxeko bi modu ezberdin daz, zeure kabuz ero presentzialki laguntza bidez.

Presentzialki ixena emoteko Azarun 17an eta 26an Kofrai Zaharrin ordu erdi lenaua ixenak emoteko aukeri egongo da.

Danon iritzixe ezinbesteku re, horretxeatxik zeuaz birsortu!

Alpa!

Atxilotu, kontroletako gehiegikerixak, tortura, hil…ein gaittuzue, eta horretxeatxik indar okupatzailik Euskal Herritxik juti nahi dou.

1

Altsasure horretxeatxik jun ginan ondarrutarrok… ondarrutarrok be sufriu douelako eta ondio be sufriuten douelako inddar okupatzailin erasuk.

5

Euskal herritxar asko batu zan atzo Altsasun nahiku dela esateko.  Alpa!

WhatsApp Image 2016-10-23 at 08.46.54.jpeg

Gogure nahi dou ekarri gaurkun EHan dakauzen torturatuk be! 4009 azken ikerketik esaten dabenan arabera. Ondarrun salaketa hori presente da, hamen watsap bidez herrixan zabaldu dan bideu be!

Konponbidi eta baki nahi douzelako…

Indar okupatzailik ALPA!!!