Madrilgo eta udaleko hauteskundik dizela ta herri batzarra eongo da eguaztenin (martxoak 20) kofrai zaharrin. Batzarra arratsaldeko 18:30 tan hasiko da ta amatxu ondoren 20:00 tan EH Bilgunin inauguraziñoi ospatukou Kantxopin. Hartu parte!
Epe laburrin erronka handixak dakauz. EH Bilduk eta Euskal Herrixak gure etorkizune jokatzen dou. Kolore guztixetako hauteskundik eukikouz hurrengo hillabetitan eta gure ustetan asko dakau irabazteko.
8 urte daruaz guztion artin EH Bildu sendotzen, instituziñoi desberdiñetan gobernateko gaitasune dakauela erakutsi dou, herritxik eta herrixantzako politikak eiñaz. Martxoan 15 in Markiña Xemeinen eskualdeko ekitaldixe eingou eta bertaratzea gonbidatzen zatxuau. Ekitaldixan EH Bilduk batzar nausixetatik eta eskualdeko instituziñoitatik eskualdeako dauken proiektu eta eskaintza politiku azaldukou eta Bea Ilardia Olangua Bizkaiko Ahaldun Nagusi ixateko hautagaxe eta eskualdeko herrixetako zerrendaburuk be eongo diz. Guztion artin osatzen douen proiektu sendotzen jarraitzen juteko.
Badator ONDARRUko BULKADA EGUNE! 40 urte luze hauetako gazte antolakuntzi ospatu eta etorkizune gaurtik geureganatzea guz! Datorren Martxoak 9xan musikaz, kolorez eta aldarrikapenez beteko dou Ondarruko kalik! Beraz, gorde egune.
Abendun 6 xan, euskal subiranistok hitzordu dakau Bilboko kalitan: Españiko Konstituziñoi gure herrixan borondati gauzatzeko kandau dela esateko eta Euskal Herri aske eta demokratikun bixi nahi douela aldarrikatzeko.
*Herritxik autobuse eongo da berta juteko. Ixenak KULIXKA tabernan emon ahal eta ariñen.
Atzo (azaroak 24) gazte antolakunditan ibilitxako militante eta militante ohi batzuk batu zin Bulkada berrien garaia da! Euskal herri guztin herriz herri sortutako dinamiki aurkezteko!
Dinamika honen helburu azkanengoko 40 urtiotan einddako biharra, burruki eta antolakuntzi erakustarazti eta lehengo eta gaur egungo militantin arteko zubixak sortzeko.
Datorren baixakun (azaroak 30) 18:30 etan KOFRAI ZAHARRIN eingo dan batzarrea gonbidatu dotxuez militante eta militante ohi guztik! Aurreatu dozkuenez datozen hilita begire, dinamika honen barrun hainbat ekimen dakarrez pentsata, eta bilera hau idea horrei formi emoteko ixango da!
Bi aukera dakauz EH Bilduko europar zerrendaburu aukeratzeko. Bata, bozketa telematiku bidez (azaroak 23-24 eta 25) eta besti azaroak 25 (domeki) kofrai zaharrea hurreatute.
Hauteskundik urreatzen dazela aprobetxauaz, Herri Batzarreako deixe eittea gatoz. Zelako Ondarru nahi dou? Guazen arloz-arlo horreta aillateko pausuk marrazten hastea, eta bide horretan EHBilduko ze ekipo bir douen aukeratzea. Hauteskundik tarteko, epe batzun artin ein biharreko kontuk dakauz.
Hauteskunditako araudi bat da, eta prozesu pausoz pauso bete bir dou. Prozesuk ondorengo urratsak eukiko dotsuz hasiera honetan:
– Urriak 15-28 artin, zerrendaburu-hautegaien aurkezpena.
Ehbildun akreditata dan edozeinek ahalko dau beran buru aurkeztu EHBildun alkategairako, beti be 10 lagunen abala badauke horretako, noski, horrek be akreditatakuk ixan biko diz.
Honetaz, eta hurrego pausutaz, eta danataz berba eitteko, Herri Batzarrea etorteko gonbiti eitten dotsuau.
Beste urte batez be HERRITXARRAI esker Ondarruko Ezker abertzalik urtero montaten daben PLAZAGAINI jantokixe eukiko dou 2018ko Andramaxetan!
Honek danak suposatzen daben biharran parte baten bideu lagaten dotsuau hamen.
Errepikatzen dou hamen bideun biharran zati bat agertzen dala bakarrik. Beste ezkutuko eta atzeko bihar asko eta asko da urte guztin hau danau aurrea atateko.
Eta zelan ez plazagainin sardiña erri, atune marmitxaku… jateko, aurretik dana monta bihir de! Bideun ikusitxakuaz geatu eta anima montajea!