Domekan (A-28) EH Bildu bozkatzea deitu dabe preso eta iheslari Ondarrutarrak!

índice

Espaiñiko Hauteskundik (Senatu eta Kongresu) gainin dakauz, AP28an, ongoxe domekan diz. Hori dala ta, gaurkun, editorial berezi bat eitti pentsa dou. Ahotsik emoten ez dotsen horren ahotsa nahi dou ixan iñoiz baino fuertia, euskal preso eta iheslari politikun deixe zabaldu nahi dou hauteskundiai beide.

 Beraz, gaur zeuri zuendute du Turruneko editorial hau, Gatazkin Ondorixun Konponbidin arduratute zazen herritxar horrei, geure modun, preso eta iheslaxan etxeratzi “baki” eraikitzeko derrigorrezku dela pentsaten dozun horrentzat. Eta ondio, domekan zer ein dudan egon zeinken horrentzat.

 ONDARRUko Preso eta iheslaxak (AITZOLek, ASIERek, IBONek eta ANARTZek) argi dakarre domekako hauteskunditan zer ein bir douen.

eurak

 On dala egun batzuk Mont de Marsan kartzelatik euki gendun bertan dazen preso politikun artetik lelengoko deixe ap28an parte hartzeko. Tartin, geure herrikide eta lagune dan Aitzol Etxaburu. Papeleta forman ein daben adierazpen horretan, argi eskatzen dosku “gu isolatzeko nahia badago ere, bozkatzen saiatuko gara. Badugulako botoa nori eman, eta gure papeletak ez badira heltzen, zurea hel dadin eskatzen dizugu”. Zailtasun ugari ipintxen dotsuez kartzeletan bozkatzeko, jakin badakixelako, eurai miñik gehixen eingo dotsen bozki dela bixalduko dabena.

82adf78a-cffe-4e53-8040-48df666bf6d5.jpg

Kokapen poltiku ein geine, argumenta zeatxik preso eta iheslaxan etxeratzeko urratsak emoteko bozkatu bir douen Ehbildu… Baine ez al dauke zentsu gehixa eurak zer esaten doskun entzutik/irakurtik?

 “Mont de Marsan espetxean gauden euskal preso politikook EHBILDUren zerrendei gure babesa eman nahi diegu, gure herriko ekimen eta borroketan parte hartuz horrela”.

 Preso politikun Nazioarteko egunan harire, EPPK-k agirixe ata ban. Bertan, kolektibuk bixi daben egori, emon dizen urratsak eta aurretik dakauen bidi aittatzen dotsuz, hauteskundiai aipu eiñaz. “2017ko eztabaidaren ondorioetan genioen moduan, EPPK-ko presook bat egiten dugula ezker abertzalearekin. Ezker abertzaleko militante gisa aintzat hartzen dugu bozkaren garrantzia ere, indarrak batzeko eta borroka politikorako tresnak prestatzeko modua delako Ezker Independentistako hautagaiei gure bozka ematea.”

 Osoik irakurteko:

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-04-17/hemeroteca_articles/preso-politikoen-nazioarteko-egunean-eppk-ren-agiria-euskal-jendarteari

 Uste dou argi geatu dela EHBIDLDUai bozkatzin inportatzixi presun eta iheslaxan etxeratze bidin urratsak emoteko. Beraz, preso eta iheslaxan etxeratzin alde gazen lagunok, guazen eurak emoten dotsen balixu emotea geure bozkiai, guazen eskatu doskuen modun hautestontzixak Ehbildun bozkaz betetea… Preso eta iheslarixan etxeratzin alde bazaz, domekan etxin geatzik, ez dakar justifikaziñoirik.

01f0fe5f-aa0c-417a-a663-441376bc4364.jpg

EUSKAL HERRIA BILDUZ BORROKATUZ ETA BOZKATUZ,

PRESO ETA IHESLAXAK ETXEA!

Opor txikixan bueltan hamen gatoz!

Askotako emosku opor txiki honek. Kanpoa jun dizenak (Levante eta Andaluzi aldea gexen bat) eguraldi aldrebesa euki dabe ta txamarrak soñetik eztotxueZ kendu eta guk ostea eguraldixe lagun euki dou. Hamen egun hauetan jaso douen argazki bildumi.

BENIDORM aldin EH Bilduk bertan euazen herrittarrak batutxu giro ezin hobin,

BENIDORMen eh bildukuk 2019-04.jpg2

Benidormen eh bildukuk 2

benidormen

LEMOA aldin ibili dizenak be badaz ERNAIko gaztik deitxutako BULKADA ihardunaldixetan (kontzertuk, hitzaldixak, tallerrak…)

BULKADA 2019

BULKADA 2019.jpg2

ABERRI EGUNE Iruña aldin ospatzen be ibili diz beste batzuk

sa

Sahara aldin dabizenak be ospatu dabe ABERRI EGUNE

2019ko ABERRI EGUNe saharan

2019ko ABERRI EGUNE SAHARAN 3BULKADA 2019.jpg2

JOSPA BURGO junde gure artetik!

jospaJOSPA BARRUETABEÑA ALKORTA gutzat JOSPA BURGO hildde gaur 88 urte eukazela. Aspaldi makal euan osasun aldetik bañe ezautu douenok badakiau bixik jarraitzeko borrokan ibiliko zala atzanerarte. Urtik zin Gasteiz aldea jun zala bixitxea bañe Ondarru matxi zala be argi dakau. Kamiñazpin bixi ixan zan urte askun, bide ertzeko etxin Juan Bilbao senarraz eta 4 seme alabakin. Frankismo garaixin konspiratzalle asko pasa zin beran etxetik ta emakume gogor bañe bixotz handiku zala erakutsizkun. “Demokrazixi” alla zanin, Kamiñazpiko Ezker Abertzaleko emakume taldeko kidi bihurtu zan, paperak pea, botuk banatu, auzoko kezkak bideratu….. MILITANTI letra handiz. Beti gogoratuko zatxuau. Gora gu ta gutarrak!!

jospa burgo3

jospa txokun

1

jospa txokun2

jospa zapato azulin

 

[IRUDIXAK] Lea Artibai eta Mutrikuko BULKADA EGUNE!

Atzo (martxoak 23) Lea artibai eta Mutrikuko BULKADA EGUNE ospatu zan Ondarrun. Goxetik eta goxaldeko ordu txikixak arte anbiente paregabi eta jai giro nabarixe egon zan gure herrixan.

Eskualde mailako 40 urteko gazte burruki aitortu ta gaur egun eta etorkizuneko burrukiai bultzadi emoti ixan da bulkada dinamika honen helburu. Generaziñoi ezberdinetako militantik batu eta aurrea jarraitzeko inddarrak hartzeko balixo ixan dau.

Hamen lagaten dotsuau atzoko irudi batzuk, mahai inguruaz, poteu, bazkaxe, jokuk, ekitaldixe, kontzertuk…

GetAttachmentThumbnail

alde