Domekan (A-28) EH Bildu bozkatzea deitu dabe preso eta iheslari Ondarrutarrak!

índice

Espaiñiko Hauteskundik (Senatu eta Kongresu) gainin dakauz, AP28an, ongoxe domekan diz. Hori dala ta, gaurkun, editorial berezi bat eitti pentsa dou. Ahotsik emoten ez dotsen horren ahotsa nahi dou ixan iñoiz baino fuertia, euskal preso eta iheslari politikun deixe zabaldu nahi dou hauteskundiai beide.

 Beraz, gaur zeuri zuendute du Turruneko editorial hau, Gatazkin Ondorixun Konponbidin arduratute zazen herritxar horrei, geure modun, preso eta iheslaxan etxeratzi “baki” eraikitzeko derrigorrezku dela pentsaten dozun horrentzat. Eta ondio, domekan zer ein dudan egon zeinken horrentzat.

 ONDARRUko Preso eta iheslaxak (AITZOLek, ASIERek, IBONek eta ANARTZek) argi dakarre domekako hauteskunditan zer ein bir douen.

eurak

 On dala egun batzuk Mont de Marsan kartzelatik euki gendun bertan dazen preso politikun artetik lelengoko deixe ap28an parte hartzeko. Tartin, geure herrikide eta lagune dan Aitzol Etxaburu. Papeleta forman ein daben adierazpen horretan, argi eskatzen dosku “gu isolatzeko nahia badago ere, bozkatzen saiatuko gara. Badugulako botoa nori eman, eta gure papeletak ez badira heltzen, zurea hel dadin eskatzen dizugu”. Zailtasun ugari ipintxen dotsuez kartzeletan bozkatzeko, jakin badakixelako, eurai miñik gehixen eingo dotsen bozki dela bixalduko dabena.

82adf78a-cffe-4e53-8040-48df666bf6d5.jpg

Kokapen poltiku ein geine, argumenta zeatxik preso eta iheslaxan etxeratzeko urratsak emoteko bozkatu bir douen Ehbildu… Baine ez al dauke zentsu gehixa eurak zer esaten doskun entzutik/irakurtik?

 “Mont de Marsan espetxean gauden euskal preso politikook EHBILDUren zerrendei gure babesa eman nahi diegu, gure herriko ekimen eta borroketan parte hartuz horrela”.

 Preso politikun Nazioarteko egunan harire, EPPK-k agirixe ata ban. Bertan, kolektibuk bixi daben egori, emon dizen urratsak eta aurretik dakauen bidi aittatzen dotsuz, hauteskundiai aipu eiñaz. “2017ko eztabaidaren ondorioetan genioen moduan, EPPK-ko presook bat egiten dugula ezker abertzalearekin. Ezker abertzaleko militante gisa aintzat hartzen dugu bozkaren garrantzia ere, indarrak batzeko eta borroka politikorako tresnak prestatzeko modua delako Ezker Independentistako hautagaiei gure bozka ematea.”

 Osoik irakurteko:

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-04-17/hemeroteca_articles/preso-politikoen-nazioarteko-egunean-eppk-ren-agiria-euskal-jendarteari

 Uste dou argi geatu dela EHBIDLDUai bozkatzin inportatzixi presun eta iheslaxan etxeratze bidin urratsak emoteko. Beraz, preso eta iheslaxan etxeratzin alde gazen lagunok, guazen eurak emoten dotsen balixu emotea geure bozkiai, guazen eskatu doskuen modun hautestontzixak Ehbildun bozkaz betetea… Preso eta iheslarixan etxeratzin alde bazaz, domekan etxin geatzik, ez dakar justifikaziñoirik.

01f0fe5f-aa0c-417a-a663-441376bc4364.jpg

EUSKAL HERRIA BILDUZ BORROKATUZ ETA BOZKATUZ,

PRESO ETA IHESLAXAK ETXEA!

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak, Ezker Abertzali, Geure jenti, Herri mugimenduk, Kartzeletatik / Deserrittik, Politiki atalean

Erantzunak itxita daude.