“EUSKAL HERRIAk erabaki KAPITALA hautsi BIZITZARI eutsi” MAIATZAK 1 danok IRUÑA eta BAIONA

GetAttachmentThumbnailOndarruko LAB sindikatutik idatzi hau jaso dou:

Aurten be hamen dakau Maiatzak 1 a. “Euskal Herriak erabaki kapitala hautsi,
bizitzari eutsi” ixango da aurtengo lelu. Arrazoi desberdiñak atxik bi
hiriburu aukeratu dou Baxona eta Iruña. Hegoaldeko eskualde gexenak
Iruña jungo ga, Iparraldin beste era batetako M1 ospatzen dalako.

2019ko maiatzak 1 LAB.jpg3Egun osoko egitarau antolatu dou ez ohiko M1 honetako. Borroki eta
langile harrotasun egune bixak uztartuz, 11etan hainbat zutabek urtengo
dabe Iruña-ko hainbat txokotatik. Zutabik gaur egun prekaritati
jasatzen daben pertsona  multzoez eongo da osatute (emakumik,
etorkinak, gaztik, pentsionistak) eta zelan ez, momentun dazen edo
egon dizen borroka laboralen protagonistak. Danok batu eta 12 xetan
manifestaziñoi eta ekitaldixe eingo dou Gaztelu plazan. Borrokin parte
bat amatxute, langile egune langile harrotasunaren egune bihurtuko daben
gune bat antolatu dou Sant Ana plazan bertan bi ideiak uztartuko
douena, borroki eta jaxe. Han, M1 Guni deituko dotzauena, kontzertuk,
jan eta edateku (bertan hartuko dou txartelak eta danontzat eongo
da), musiki, umintzako txoku (Irrien lagunak) eta hainbat jolas…
Holaik 18:00tan amaieri emon eta etxea buelta. Hori ixango da aurtengo
M1 izpiritu edo formi. Eta autobusan prezixu 5 eurotaku ixango da.

2019ko maiatzak 1 LAB

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak, Herri mugimenduk, Lan mundu atalean

Erantzunak itxita daude.