Eguaztenin batuko gaz Kofrai Zaharrin arratsaldeko 7 retan pasa dizen hauteskundin baloraziñoi etxeko eta hamendik aurrea begire landu birdouzen bidik zehazteko. Gauzak ondo eindouzela argi da, herritxarrak halan ikusi dabelako ta euran sustengu euki douelako bozketetan, bañe lotan ezin geinke geatu eta sakondu ein birdou daruauen bidi danon aportaziñoikin. Batzarrin ikusiko gaz!
Ezker Abertzali
Maiatzak 28 (martitzena) EH Bilduko kanpañako kartelak KENTZEA GUZ!
Hauteskunde kanpaña bixetan ipini douzen EH Bilduko kartelak eta paperak kentzea guz bixar. Esko bat botateko prest zazenok bixar batuko gaz 19:30 xetan Bilgunin. Geuk pea genduzen eta geuk kendukouz! Danon arduri dalako herrixe zaintzi! Eskerrik asko kanpañan laguntzen ibili zazen guztioi!

Maiatzak 23 (eguena) EH Bildun mitiñe Alamedan
Hauteskunde kanpañako amaierako mitiñe deitxu dabe ongoxe egueneako Alamedan arratsaldeko 7 retan. Hizlaixak: ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA (ONDARRUko alkategaxe) eta IRATXE ARRIOLA (BUSTURIA-URIBEko zerrendaburu Batzar Nausixetaku) ixango diz.

Gogoratu, ongoxe domekako (Maiatzak 26) hauteskunditan 3 hautesontzi eukikouzela: Udaletako hauteskundik, Batzar Nausixetakuk eta Europear hauteskunditakuk.


ONDARRUko GAZTIOK EH Bildu
Arrazoik sobran dakauz datorren Maxatzan 26 xan hautesontzixak gazte bozka ezkertiar, abertzale, feminista eta errebeldez beteteko! Onarte einddakuai jarraipena emoteko, Ondarruko EH Bilduk aurkeztutako zerrendi konfixantza osoz babestu eta bozkatukou!
GAZTION aukeri EH Bildu!!!
Maiatzak 16 (eguena) ZUNBELTZeaz berbetan KAMIÑAZPIn
Alkategaixaz berba etxeko saio bat antolatu dou Kamiñazpiko parkin (eguenin, 19:00 retan). Bertan, herrittarrakin elkarbanatuko dauz Zunbeltzek proiektuk, kezkak, zalantzak, asmuk, iritzixak…

Maiatzak 5 (domeki) EH Bilduko udaleako zerrendin aurkezpena Alamedan
Domekan 12:30 xetan aurkeztuko dou Ondarruko EH Bilduk udal hauteskundita erungo daben zerrendi. Zerrenda kidikin batea Zunbeltz Bedialauneta alkategaixe eta Maddalen Iriarte eongo diz.

MAIALEN Ondarrun Maiatzak 5 in
JOSE TXIKIXE jun de gure artetik. Agur LAGUN!
JOSE URRESTI ARAUKO gutzat JOSE TXIKIXE hildde gaur goxin 75 urte eukazela. Munduko itsoso guztik ezautu zitxun lana zala ta. Arrantza mundun jubila arte eta gero atun usañe ezin kendute soñetik. PLAZAGAÑEko arimi zan. Ezta denbora asko, aurten bihir zin gauzak prestaten hasi gaskun (gatz lodixe zala, tenedorak buelti emoteko falta zile, ikatz sakun kalidadi hobetzeko…) Beti euan prest biharreako ahuan puru eukala. Preso eta iheslaxan aldeko manifa batik ez ban galdu osasunak lagundutzan bitxartin. Beran hutsuni igarrikou, eztakau dudaik. AGUR JOSE!









Maiatzak 2 (eguena) EH Bilduko herri batzarra Guzur etxin
Herri batzarra eingou ongoxe eguenin (M-2) udal hauteskundiai beide dazen hitzorduk, biharrak.. jakitxeko zeintzuk dizen eta danon artin plangintzi borobiltzeko.
Apirilak 27 xan emaitza onak lortu genduzen, Maiatzak 26 xan hobik lortu douz eta udal hauteskundik ate joka dakauz ta horretako… makiñaxi topea ipini bir dou, beraz, danok gaz beharrezkuk!
Gogoratu 19:00 tan Guzur Etxin batuko gazela. Animo!
