Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez!

2004. urtean Ondarroako herritar talde batek, “apartheid” politiko egoera mantentzen den bitartean udal zergak ordaintzeari uko egiteko erabakia hartu zuen, “Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez” desobedientzia kanpainari hasiera emanez . Neurri honekin “Herriarentzat” Plataformak lorturiko sei zinegotziek ordezkatzen zituzten 2410 herritarren eskubide politikoak urratu izana salatzen zuten.

Desobedientzia kanpaina hau ur eta estolderia zergak, eta autoaren zerga ez ordaintzera mugatu zen hasiera batean, baina badira desobedientzia kanpaina hau beste arlo batzuetara zabaltzen joan diren herritarrak: kiroldegia, obrak, herribusa… Are gehiago, M-27an Ondarroako EAEk gehiengo osoa lortu eta PNVk zein jokabide izan duen ikusita.