Ibon ikustea galarazi diete bere senideei

Atzo iluntzean jakin genuenez Ibon Basurton ingresatuta gelditu da, aurretik zituen anemia, hepatitis eta bista arazoei, biriki bateko infekzioa aurkitu baitiote.
Gaur goizean, bere emaztea eta psikologoa Basurtora joan dira Ibon ikusteko asmoarekin, baina ertzainek ez diete pasatzen utzi. Basauriko kartzelara hurbildu dira gero, baina han ere ez ditu hartu zuzendariak eta une honetan abokatua Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaitegira jo du, itxura denez bisiten erregimena baimentzea berari dagokiolako. Baina gaur Espainian jaia denez, badirudi bihar arte egon beharko garela hori jakiteko.
Ibonen osasun egoerari dagokionez, erizain batek esan duenez nahiko lasai zegoen. Birikietako infekzioari aurre egiteko antibiotikoak jarri dizkiote cateter baten bidez. Honez gain, Jado pabelloian dagoela jakin dugu, sarreratik oso hurbil, 12a eta 12b eraikinetariko batean. Hemen duzue planoa

http://www.hospitalbasurto.com/antcatalogo.asp?Nombre=1713&Hoja=0&sesion=1

Herriko ura denona da

Udal gestora usurpatzaileak hartutako erabaki baten ondorioz, Ondarroa, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko kide da 2010eko urtarrilaren 1etik. Galtzuarango araztegiaren bideragarritasuna ei da, gure herria Partzuergoan sartzeko arrazoia. Hau da, araztegiaren obra Diputazioak ordainduko du, Udalak ur baliabideen titulartasuna edo lagapena, uraren gaineko eskuduntza guztiak Partzuergoaren esku uztearen truke.

Ura gero eta estrategikoagoa den natur baliabide bat da. Beraz, Herrittarron Udalean erabaki hau bere dimentsio osoan aztertu beharra dagoela deritzogu. Araztegia beharrezkoa da, baina premia hori bermatzeak ez du zertan uraren gaineko kudeaketa osoa herritik kanpo dauden erakundeen esku utzi beharra suposatu.

Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez!

2004. urtean Ondarroako herritar talde batek, “apartheid” politiko egoera mantentzen den bitartean udal zergak ordaintzeari uko egiteko erabakia hartu zuen, “Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez” desobedientzia kanpainari hasiera emanez . Neurri honekin “Herriarentzat” Plataformak lorturiko sei zinegotziek ordezkatzen zituzten 2410 herritarren eskubide politikoak urratu izana salatzen zuten.

Desobedientzia kanpaina hau ur eta estolderia zergak, eta autoaren zerga ez ordaintzera mugatu zen hasiera batean, baina badira desobedientzia kanpaina hau beste arlo batzuetara zabaltzen joan diren herritarrak: kiroldegia, obrak, herribusa… Are gehiago, M-27an Ondarroako EAEk gehiengo osoa lortu eta PNVk zein jokabide izan duen ikusita.