Gaur be ez dabe hutsik ein Alamedako PENTSIONISTAK. 12 xak puntun pankarta atzin batu diz 20 minutu inguru, gaur 162 lagun batu dizela diñozku antolatzalletako batek tartin zinegotziren bat be bai. Datorren astelehenin be han eongo eidi ta JO TA KE LORTU ARTE! esaldixaz amatxu dabe ekimena.
Gaur astelehena eta beheko irudixe beste behin ikusi dou Alamedan. PENTSIÑOI DUINAN ALDE eta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU eskatzen pankarta atzin batu diz gaur 156 lagun, alkati tartin. Gure edadekuk eztaz etxin geatzeko eta DANON eskubidin alde borrokan jarraitzeko prest daz. JO ta KE lortu arte esanaz amatxu dabe gaurko ekimena eta datorren asteleheneako gelditxu diz osteabe.
Honentzako ezta jairik, herri gexenak jai egune ospatu dau gaurko egune bañe Alamedako Pentsionistak beste astelehen baten, pankarta atzin batu diz danoi toka bilezkuken aldarrikapenak eskatzen: PENTSIÑOI DUIÑAK ta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU. Gaur 167 lagun batu diz eta datorren asteleheneako toki eta ordu bardiñin bertan batzeko deixaz amatxu dabe ekimena JO TA KE LORTU ARTE! esaldixaz.
Gaur eguerdixan 167 lagun batu diz Alamedan Pentsionistak deitutako enkarteladan. 20 minutu bertan egon ondoren pankarta atzin eta irakurketa txiki bat eiñaz, JO TA KE LORTU ARTE esaldixaz amatxu dabe gaurko ekimena.
Irudi hau ikusi dou gaur eguerdixan Alamedan. Betiko pankartiai beste bat gehitxu gako, EMAKUME PENTSIONISTAK BORROKAN, soñin pañuelo Lilaz ikusi douz parte hartzalle asko. Martxoak 8xe barneratu dabe gaur bertan batu dizenak, ONEKAn (Emakume Pentsionistak) idatzixe irakurri dau herrittar batek, PENTSIONISTI eta EMAKUME modun dakarren aldarrikapenak birgogoratutxuz eta euren borrokin ardatzak azaldutxuz.
Astelehen bat gexa, 12 xak puntun ta pankarta atzin batuko diz herriko PENTSIONISTAK. Ongo asteko deialdixe berezixe da astelehena MARTXOAK 8 dalako ta hori dala ta eskaera berezi bat eindabe antolatzallik, pañuelo LILAz juteko konzentraziñoire, emakumin borrokiaz bat etxen.
Beti inbisibilizata egon dan langile sektori de zaintzailine. Covid 19xan pandemixik zeozetako balixo ixan badau, langile honen garrantzixaz konturatzeko ixan dala esan geinke.
Baine ze kondiziñoitxan daz langile honek? Prekarizata, kontrato lotsagarrixakin, soldata miserablikin, lan ordu amaigabikin… Hau dana salatzeko eta zaintza lanak bir dizen modun aitortzi aldarrikatzeko grebi da deitxure Martxoak 4rako.
Ondarruko LABek ekimen hau burutu ban atzo (Martxoak 2) greba deitzen:
Gaur be fiñin eon diz herriko Pentsionistak Alamedan. Gaur 157 lagun batu diz pankartin atzin eta aterkiñak eskutan hartute. Ekintza sinboliku burutu dabe, Espainiko Gobernutik jaso daben gutune suta bota dabe. Gutun horretan agertzen zan aurten eitzen igoera miserabli ta hori dala ta apre emotze. Euretariko partaide batek bertso eder bat be bota dau. Datorren astin be bertan eongo dizela ta, Jo ta Ke LORTU ARTE!
Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK 12 xak puntun eta pankarta atzin. Gaur 160 lagun batu diz (tartin alkati ta kontzejalak). Datorren asteleheneako dei berezi bat eindabe, Españiko gobernuk bixaldutako gutunak jaso dabenak etxin, batu eta erre eingotxue bertan. Eztaz geldik egoteko.
Zapatun be mobilizaziñoi eder bat einben, 500 bat lagun batu eta Zaldupetik Alameda bittartin enkarteladan jun giñan bi hillaratan herritxik zir. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Hiru urte darue Euskal Herriko Pentsionistak borrokan, Lana, Pentsiñoik ta osasune ta zainketa publikuk kalitatezkuk eskatzen. Zapatun eingo dan mobilizaziñoitxan JARRAITUKO DUGU lelu erungo dabe. Hego Euskal Herrixan iragarri douen manifestaziñoikin, zuzen- zuzenin eskatzen dotzau Estatuko Gobernuai, lehenbailehen exijitzeko:
• 2010eko eta 2012ko lan-erreformak eta 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen murrizketak indargabetzi.
• Toledoko Itunan gomendixuk Kongresun berretsi ondoren iragarritako murrizketa barrixai uko etxi.