PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Asteburuko mobilizaziñoik eta gero gaur be astelehenero lez batu diz herriko PENTSIONISTAK Alamedan eguerdiko 12 xak puntun. Gaur 166 lagun batu dizela esasku antolatzalletako batek eta 20 minutuko geldialdixan ondoren baloraziñoi txiki bat eindabe zapatuko mobilizaziñoin ingurun. Hego Euskal Herriko hiriburutan eta herri desberdiñetan 16.000 lagunek bat einben eizin mobilizaziñoikin, Ondarrun 450 lagun batu zin eskualde mallako ekimenin. Hamen zapatuko irudi batzuk.

Maiatzak 19 (eguaztena) ALAMEDAKO PENTSIONISTAN batzarra Kofrai Zaharrin

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku ALAMEDAKO PENTSIONISTAK taldik:

Mezu elektroniko honen bidez, Maiatzaren 19 xan, eguaztena, arratsaldeko 18.30 etan Kofradi Zaharrin bigarren solairun eingo dan bilera gonbidatzen zatxuau.

Bilera honen helburu,  Maiatzan 29 xan, zapatu, Zaldupetik 12.30 xetan Ondarrun eingo douen manifestaziñoi indartzeko egin beharreko jarduerak bateratzi de.

Egun horretan manifestaziñoik eingo dotxue Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta herri batzutan.

Manifestaziñoin arrazoi pentsio publiko eta duinen alde gure babesa eta borroka erakusti de.

Honekin batea, informaziñoi bixaltzen dotzuau.

Animo eta bilera etorri, danon artin gaur egungo eta etorkizuneko pentsñoik mantentzi lor dezagun. Honetaz gain beste behin be dei zabal bat etxen dotzau Ondarruko herritxar guztiai, astelehenetan eguerdiko 12 xetan etxen douen enkartelada hurreatzeko, danon borroki dalako. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Besarkada bat,

[📸IRUDIXAK] Maxatzan leheneko mobilizaziñoi Ondarrun

Gaur munduko langileixin egune da. Langile klasin aldarrikapeneako egun historiku.

Ondarrun, LAB sindikatuk deitxute, eskualde mailako mobilizaziñoi egon da eguerdiko 12xetan. Hainbat kolektibok parte hartu dabe bertan, gaztik, emakumik, pentsionistak… Danan aldarrikapenak egon diz presente mobilizaziñointzir.

Ekitaldi bateaz emon gako amaieri manifestaziñoiai eta lanin hilddako biharginak tarte berezixe euki dabe ekitaldixan. 18langile diz 2021in prekariedadin erruz Euskal Herrixan bixitxi galdu dabenak. Euran omenez, lora eskeintzi eta agurre eindde. 2016an izotz fabrikan hilddako langilin senidik bistu dabe pebeteru.

Apirilak 23 (baixaku) konzentraziñoi Alamedan, BORROKA SINDIKALA AURREA!

LAB sindikatuko 6 kide atxilotu zitxun Espainiako Polizixik martitzen goxin Nafarrun, Martxoan 8 xan eta garbiketa sektorin lan gatazkin testuingurun eindako protesta ekintzengatxik. Iruñeko polizi etxea erun zitxuezen, eta hurrengoko egunin juezan aurretik pasa baik kalin laga zitxuezen. Hori salatzeko herri ezberdiñetan elkarretaratzik eingo diz ta ONDARRUn apriliak 23 (baixaku) goxeko 11 etan Alamedan batuko gaz. BORROKATZI ZILEGIXE DALAKO, BORROKA SINDIKALA AURRERA!