Maiatzak 19 (eguaztena) ALAMEDAKO PENTSIONISTAN batzarra Kofrai Zaharrin

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku ALAMEDAKO PENTSIONISTAK taldik:

Mezu elektroniko honen bidez, Maiatzaren 19 xan, eguaztena, arratsaldeko 18.30 etan Kofradi Zaharrin bigarren solairun eingo dan bilera gonbidatzen zatxuau.

Bilera honen helburu,  Maiatzan 29 xan, zapatu, Zaldupetik 12.30 xetan Ondarrun eingo douen manifestaziñoi indartzeko egin beharreko jarduerak bateratzi de.

Egun horretan manifestaziñoik eingo dotxue Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta herri batzutan.

Manifestaziñoin arrazoi pentsio publiko eta duinen alde gure babesa eta borroka erakusti de.

Honekin batea, informaziñoi bixaltzen dotzuau.

Animo eta bilera etorri, danon artin gaur egungo eta etorkizuneko pentsñoik mantentzi lor dezagun. Honetaz gain beste behin be dei zabal bat etxen dotzau Ondarruko herritxar guztiai, astelehenetan eguerdiko 12 xetan etxen douen enkartelada hurreatzeko, danon borroki dalako. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Besarkada bat,