Irudi hau ikusi dou gaur eguerdixan Alamedan. Betiko pankartiai beste bat gehitxu gako, EMAKUME PENTSIONISTAK BORROKAN, soñin pañuelo Lilaz ikusi douz parte hartzalle asko. Martxoak 8xe barneratu dabe gaur bertan batu dizenak, ONEKAn (Emakume Pentsionistak) idatzixe irakurri dau herrittar batek, PENTSIONISTI eta EMAKUME modun dakarren aldarrikapenak birgogoratutxuz eta euren borrokin ardatzak azaldutxuz.
