Hastea guz!

Listo da dana Zapato Azuleako. Azpiegiturak prest, boluntaxuk be biharreako goguaz… eta jenti ondo pasateko desiaten. Hasi diz lehenengoko herritxarrak Behiko Kalea urreatzen.

Gogoratu kanpun zabizen ondarrutarrok Radixutik ahalko dozuela jarraitxu Zapato Azule:

http://www.radixu.info/entzun.php

Gora Zapato Azule! Gora Radixu Irratia! Eta gora Ondarru!

P1080671

 

AL AAIUNen (Mendebaldeko Saharan) sartzi ukatu dosku marokiarrak

saharara

Emakume Saharauixan Batasun Nazionala-i babesa emoteko Euskal Saretik, Etxelila eta Ondarruko udalan ixenin ixuzen herrikide birei eta Londres eta Manchester-etik ixuzen beste birei UKATU EIN DOTSE Al Aaiún-ea sartzi!!!

 “Ez dosku ezta hegazkinetik urteten be laga, geure ixenak eukezen eta herrialdea sarrerai debekatzea etorri diz zuzenin”.

Herri Saharauixak zelako errepresinoi bixi daben erakusten dau honek. Guk hau gertaeri salatu etxen dou, eta herri Saharauiarekiko elkartasun mezu zabaldu nahi dou. Oztopun gainetik Euskal Sareko kidiok elkarlan eta elkartrukin jarraituko douela adierazi nahi dou!

 SAHARA HURRA!

Zamarrei buruz Ondarroako EAJ-PNVk emondako datuak ez dira zuzenak

Ondarroa Zero Zamar taldik bixaldu doskun idatzixe dozue hau:

http://ondarroazerozamar.wordpress.com/2014/06/13/zamarrei-buruz-ondarroako-eaj-pnvk-emondako-datuak-ez-dira-zuzenak/

p1030284

Ondarroako EAJ-PNVk zamarren eta hondakinen inguruan proposamena egin du. Asko poztu gara euren iritzia ezautu dugulako, ze oposizioko alderdiak be zamarrei buruzko iritzia emotea oso garrantzitsua da. Zamarrak herritar guztien arazoa dira, eta denon artean topatu behar diegu irtenbidea.

Baina EAJ-PNVk aurrera egin beharrean atzera egin du: 2010ean ordenantza bat egin zuen Ondarroako Udalean, eta birziklatzea derrigorra zela esaten zuen; 2014an dino zamarrak nahi dituenak borondatez birziklatu behar dituela. Penagarria da atzerapauso hau.

Gainera, EAJ-PNVk erabiltzen dituen datu asko okerrak dira. Datuak ematen ditu, baina ez du esaten datu horiek non topatu ahal diren.

Guk datu errealekin erantzungo diogu EAJ-PNVri.

Irakurtzen jarraitu

Gasteizko Legebiltzarran aurrin IBON ETXEA ekarteko eskatu dou

Gaur arratsaldeko 6retan einddou elkarretaratzi Gasteizko legebiltzarran aurrin, bertan 60 bat lagun batu ga IBON etxea ekarteko eskatzen, gaxo dazen presuai legik esaten dabena aplika birdotzelako.

4

1

3

Ordu erdi eonga IBONen aldeko kontsignak botaten, giza eskubideak nun daude, iparra galdu baik ibon etxea, gaixo larriak askatu, dispertsiorik ez… eta gero azalpen txiki bat emon dosku JULEN ARZUAGA parlamentaxuk  legebiltzarrak gaur hartu daben erabakixan gainin, hain zuzen be: IBON IPARRAGIRRE askatzeko. Horren alde EH Bilduk eta EAJk bozkatu dabe, PSE absteniu eindde eta PPk kontra bota dau.

6

7