Zapato Azulin garbi jokatu!

Badator Zapato Azule! Danok ondo pasateko desiaten gaz!

Baine ondo pasatik eztau nahi esan herri guzti kakaz beteta laga bir douenik: plastikozko basuk behangainin eta errixun, kristalezko botellak apurtute…

Hobeto Zapato Azuleko baso elegante bat erosti eta parrandi beraz batea botati. Eta egune amatxutakun etxea erun rekuerdo latxeik! Baso bakarra, kalik garbixauak eta hurrengo egunin burukomin bardine!

Esasku aurten inoiz baino baso azul berrerabilgarri gexa egongo dizela, txosnan, tabernetan… ezta aitzakirik! Ondo pasa eta garbi jokatu!

10474457_618320888282609_8919725182886683850_n

ONDARRUtarrak nausi LEKATXON

Pasan zapatun gazte LEKITTARRAK Gaztetxe barrixe zabaldu ben. Egun osoko ospakizune euki ben. Eta nahitxe estropadetan egurre emoskun Zumaxan, txapel jaurtiketan egurre emon gentsan geuk eurai Lekatxon.

Beatu zer idatzi daben Facebookin alboko herrikuk:

12,5 metro eskas botata, Txapel jaurtiketako txapelduna eta beren kuadrillia hamen sarijagaz. Bai, ondarrutar batek irabazi eban… baina holan ezin dalez gelditxu, laster dator rebantxia! Prepara! jajaja.

enekon peñi lekitton 2014-06-21

Ondarruko erraldoi eta buruhandixak be jun zin Lekatxoa, eta eskerrak emosku idatzi honeaz:

Ondarrutarrak buru-handi eta erraldoiakin giro bikaina sortu eben atzo. Eskerrik asko eta nahi dozuenerako Lekittoko Gaztetxeko atiak zabal-zabalik daukazuez! Aupa Ondarru!

10338392_621109181321613_1272155115391756644_o

Hamen da 2014ko DINAMARTXI

Ondioik herriko txirrindulai asko ez diz bueltan etorri QUEBRANTAHUESOStik eta hamen dator ate joka aurtengo DINAMARTXI. Ongo astin askok ez dabe ondo lo eingo, ENDOXAz amets gaiztuk eukiko dotxuez eta. Hori bai, LASTURreko hamaiketaku re benetako helmugi.

dinamartxi 2014

Gogoratu ixena emon birdela aurretik, JAI BRAIANen ekainan 23, 24 edo 25in iluntzeko 7retatik 9xeta.

Ekainak 23 (astelehena) AKELARRI, San juan suan ingurun

2014ko san juan gaba artelan
Sanjuan sue eingo dou urtero lez Musika Plazan. Aldez aurretik, gauerdixan, bolanderak, adarrak eta irrintzixak, mendittik (Arrigorrittik) Akerra eta beran sekitu badatozela plaza iragarriko dabe. Parte hartu nahi bazu, etorri, ekainan 23an, gabeko 22:00etatik aurrea, Arrigorri hondartzako txiringito ingurure, ERDI AROKO ERROPAKIN JANTZITXE! Bertan, ulik harrotu eta gustoa “zikindduko” zatxuau.
Eta beti eitten douen latxeik, Alamedan lorak banatu ostin, Musika Plazan suan bueltan sagardau banatzen, dantzan eta saltoka ibiliko ga. Anima ondo pasako dou eta!