Antzerkixe arratsaldeko 7retan ixango da.
Egilea: turrune
Lagundu gazte egune antolatzen!
Atzo lehenengoko Marabillatxu ospatu gendun
Dakixuen modun Marabilli festibala bi urtin behin ospatuko da. Baine Beikozinin erabaki dabe urtintzir Marabillatxuk ospatzi. Atzoku ixan zan lehenengoku eta New York Ska Jazz taldi ikusteko aukeri euki gendun. Talde ona benetan. Danok geatu ginan gustoa, musika ona entzutea jun zinak, eta dantzan etxeko gogu eukenak be bai. Hori bai, gexauan goguaz be geatu ginan. Hurrengoko Marabillatxun zain geatzen gaz!
Uztailak 3 (eguena) LEKITTOko Gaztetxin eskutik, bakarrizketi
Lehelengoko eguenian, uztailak 3, 20:00etan ION MARTINEZEN MONOLOGUA!
Hondartzako ekintzak uztailak 2ttik aurrea ARRIGORRIn
MADRILen konzentraziñoi IBONen alde domekan, uztailak 6
Jaxan arpei ilunena
Zapato Azulan antolatzailik ez ben nahi hau pasati. Esan eta esan ibili diz adibidez plastikozko edalontzirik EZ erabiltzeko eta horretako ata zitxuezen edalontzi urdiñak (berrerabiltzeko).
Ba halan da be batzuk ez dabe kasoik ein…
Esan bir dou eztala Zapato Azulan arazu bakarrik, herri guztixetako jai guztixetan errepikatzen dizen irudi penagarrixak diz.
Zein astok (ezta beste berbaik) eindau hau?
edo hau…
Ia andramaxetan hobeto jokatzen douen!
Gora Dinamartxi! Gora Zapato Azule!
Atzoko momento ederrena dakazue hamen, Dinamartxi Ondarrure aila zaneku.
Ailla da Domeka Baltza 2014
Atzo Zapato Azule, gaur domeka baltza! Buruk eztau parkatzen! Baine lo bailau bailau está!
Emoten dau jenti hasi dela esnatzen eta argazkixak jaso eta jaso gabiz.
Eskerrik asko biharrin ibili zinen boluntaxo guztiai. Zuek baik, ezta Zapato Azulik!
Atzo askatasun sexualan aldeko egune zanez, aldarrikapenantzako be tarti egon zan.
Eta jaxak segi eiban goxaldeko ordo txikixak arte.
Eta gogoratu: Diputazinoik Lekatxo bixkat harutza erun arte, beti gogor gu!
2014ko ZAPATO AZULEko argazkixak
Gaur kosta ein gasku irudixak altzati (ulertuko dozuela pentsaten dou), bañe hamen datoz. Aurretik eskerrak emoten dotzuau argazkixak bixaldu dozuenoi.
Eguerdiko 12xetan MANUELek bolanderak bota eta kamiseta azoki zabaldu eta…
Eta hamendik aurrea jenti, jenti, eta jenti. Tabernetan edo txoznan ezin txandaik hartute ibili giñan (umore onaz beti be). Txitxarro erreten ibili zinak ezin abastoik emonda euazen.
Bertan egon ezin ixan ben herrittarrak, jaxe zuzenin bixitxeko aukeri euki ben RADIXU IRRATIXAN bidez eta batte be interneten bidez
eta urtitan kanpun bixitxea behartuta eon ixan dizenak aurten jaxe ezautzeko aukeri euki dabe
Por fuerza mayor (kartzeletan edo ihesin dazenak) be halan edo holan jaxin eon zin
eta eurak gogun dakauzela eta geure artin jaxe ospatzen eon birdizela eskatzeko jaxai geldialdi txiki bat ein gentzan
Spikerra be atrapa gendun atzo geure argazki kamariaz
Ordu bi txerdixak aldin alla zin DINAMARTXA jun zin mendigoizalik eta txirrindulaxak, eta oillun popi ipintxeko ongi etorrixe eskeini gentzan
Hori eta gero jaxak aurrea einban, edan eta jan, kanta ta dantza, eurixe ta siku, bertsuk… kamiseta irabazliai oparixak, antolatzailiai omenaldixe….
Aurtengo zapato azulan omenduk TXIRRIMORRASKIkuk ixan diz.
eta amaitzeko esan etorkizune ziurtatute dakauela, belaunaldi barrixak sakaraka datozelako





























































