Agur Akuliai! Agur Karnabalai!

Listo. Atzo Akuli errixure bota eta amatxu zin karnabalak. On eguneroko disfrazak jantzi eta buelta rutina. Udabarrixan zain geatzen gaz, askoik ezta falta eta.
Eskerrik asko Aritz Egurrolai beste behin be argazkixak lagatearren.
Eta zeuek be nahi bazue bixaldu karnabaletako argazkixak eta argitaratuko douz.

image

image

image

Txirrimorraskin gonbidapena, Zarautzea juteko

Txirrimorraskik gonbidapena bixaldusku, datorren zapatun Zarautzea juteko. Zeta Zarautzea? Ba Jolasaz Hezi Kalea Bizi jaialdire. Euskal Herrixan aisialdixe lantzen daben taldin jaire. Egun ederra pasateko aukeri dakazue, eta bide batez Txirrimorraski lakoxe taldik laguntzeko aukeri be bai.

Jaialdire juteko autobusan tikik Zurrumurrun eongori saltzen hillan 17rarte (autobusak 10.30etan urtengo dau Ondarrutik eta 7etan buelta Zarautzetik), jaialdiko bazkaiko tikik erosteko aukeri be eongora Zurrumurrun (13 urte arte 6 eurotan da, bestik 12 eurotan).

Anima eta… Gora Txirrimorraski!

egitaraua-weberako-724x1024

Otsailak 21 (zapatu) zuhaitz eguna Larruskainen

KARTELA Larruskain 2015Ondarroako Udala 15 hektareako baso autoktono bat landatzen dabil duela bi urtetik Larruskainen dituen lur publikoetan, Lurgaia fundazioaren laguntzarekin.

Aurten ere zuhaitz eguna ospatuko da bertan, herritarrekin batera landaketak egiteko. 500 arbola landatuko dira, denak bertoko espezieak.

Landaketa otsailaren 21ean izango da. Goizeko 9:30ean batuko gara Larruskaingo plazan, San Inazio eliza aurrean.

Herritarrek izena eman behar dute aurretik helbide hauetan: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net

Iazko landaketen argazkiak hemen dituzue: https://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/