Faro barrixe dakau plai muzturrin

Akordaten zaze lehenako plaiko morruko faruaz? Zemat aldarrikapen eta zemat oroitzapen, ezta?

image

Gero haren ordez burdinazko faro ixebeza ipini ben, ixezko tenporalik apurtubanearte.

On plaiko morru konpontzen dabiz, eta a zelako sorpresi hartu douen! Faro barrixak lehengo zaharran antzeako itxuri eukiko dau.

image

Eta jenti proposamenak idazten hasi de interneteko sare sozialetan: atzea be kolori emon bir gakola, herriko artistak batu eta margotu ein bir dabela, marabilli festibala aprobetxa biko litxakela horretako…
Idei hor da. Zein animaten da?

Larruskainen arbolak landatu dotxuez

Udalak Larruskainen dakazen lurretan arbolak landatzea jun diz gaur ondarrutarrak, eta batxe Bizkai guztitxik etorritxako jenti be. 175 arbola sartutxuez. Batez be haritzak eta urkixak.

On dala bi urte martxan ipinitxako proiektu de hau, Lurgaia fundazinoi eta udalan artin, eta asmu de bertoko arbolakin 15 hektareako baso bat sortzi.

turrune 2

turrune