Egilea: turrune
Otsailak 21 (zapatu), SU TA GAR Ondarruko Gaztetxin
Ondarruko heavy zalik suerti dakarre, datorren zapatun kotxeik hartu biharrik ez dabe eukiko euran idoluk ikustea juteko. SU TA GAR Ondarruko gaztetxea dator jotea. Sarrerak aurretixaz hartu: ANAITAn, KULIXKAn edo GAZTETXIN bertan 8 euskon trukin. Kontzertu amatxu ta gero herriko heavyxak musiki ipintxen gelditxuko diz. 
Otsailak 18 (eguaztena), Ondarruko SAREn aurkezpena Beikozinin
SAREn aurkezpena eta Dispertsiñoi buruzko Elkarrizketi Beikozinan
Naroa Leon eta Arkaitz Otxoantesana
Egune: otsailan 18xan,eguaztena
Ordu: arratsaldeko 7etan
Leku: Beikozinako goiko aretun.
Dispertsioa gertutik ezagutu duten hainbat lagun inguruan ditugun arren, lagun askok ez ditugu ondo ezagutzen Dispertsioaren egunerokotasunak eragiten dituen hainbat arazo eta datu.
Horretarako, bikotekidea kartzelan duen Naroa Leon eta gurasoak furgonetaz kartzeletara eramaten dituen Arkaitz Otxoantesana izango ditugu gurekin. Elkarrizketa lasaia eta parte-hartzailea izatea nahi dugu. Bertara goazen guztiok galderak egin eta gure iritziak plazaratzeko modukoa.
Bestalde, SAREk dispertsioaren inguruan argitaratutako liburuxka ere aurkeztuko dugu eta Ondarruko SAREren lana eta egitasmoak aurkeztuko dizkuzuegu.
Interesgarria izango dela uste dugu eta zu ere bertan ikusiko zaitugula espero dugu. Bide batez, eskertuko genizuke inguruan ere Dispertsioa gertutik ezagutu ez duen baina berari buruz gehiago jakiteko gogoa duen jendeari ere gonbidapen hau luzatuko bazenio.
Besarkada bero bat, eta eguaztenera arte!
Ondarruko SARE
Gaur, torturin kontrako egune
Otsailan 12txik 28re, ‘paperezko grabatuak’ erakusketi Etxelilan
Paperezko grabatuak erakusketi Etxelilan.
Otsailaren 12tik 28ra
Ordutegia: martitzenetik domekara 16:30-20:30
7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, “Paperaz egindako grabatua” (Nerea Unanua markinarra irakaslearekin) ikastaroan burututako lanak orain ikusgai dituzue! Eta gustatuz gero, hauek egiteko aukera ere izango duzue, animatu lan eder hauek ikustera!
Zeu be animatzen zaz zeure lanak partekatzea? Jarri Etxelilaz kontaktun!
Artibai 3, 2.pisua (Ondarru) 946134008
etxelila@ondarroakoudala.net
Otsailak 16 (astelehena) Errekaleorrei buruzko hitzaldixe gaztetxin
Eta martitzenin, guateki!
Pentsazue zer mozorrotu?
Listo, karnabalak gainin dakauz. Pentsata dakazue ze mozorrotu? Ideak nahibazuez, azpixan dakazuez argazki batzuk. Elegantik, ezta? Aurten be bixaldu zeuen argazkixak eta hamentxe ipiniko douz.
Egitarau guzti hamentxe dakazue: http://www.ondarroa.eu/Documents/inauteriak%202015%20zuz.pdf
Aurten gainea lantzoik eta akulik 27 urte betekotxuez. 1988xan sortu zitxun Josu Etxaburu Latxanbrek, Lantzoi eta Akuli Ondarruko Karnabaletako. 27 urte, eta atzo zalakun. Datozen bertsuok herriko bertsolaixak sortu zitxuexen orduntxe (Arrik, Botxek eta Altzaleik, eta beste batzuk). Hasi praktikaten, zapatun urtengo rau Lantzoik-eta!
Lantzoia gure zaindari
egun hauen boladan,
zelako golpea ote
dugu gure ganbaran.
Zahar gazteak alkarturik
kantu eta algaran,
lantzoikeriak egiten
zer zoriontsu garan.
Laralara lalala, lalala, lalala… (bis)
Arraunin, pelotan, fuolin… bixi euskeraz!
Zer bir dau Ondarruk?
Hurrengo lau urtitan zer bir dau Ondarruk?
Hauteskundik datozela eta, hoixe galderi etxen dosku EH Bilduk. Hauteskunditako programi herritxarrakin batea nahi dau ein, eta horretako hauxe ixango da egutegixe:
– Martxun 8rarte proposamenak jasoko diz batzarretan, mintegixetan, buzoitxan eta inkestakin.
– Martxun 14an herritxarrakin batzarra eingo da, jasotako proposamenetatik prioridadik aukeratzeko.
– Apirilin hauteskunditako programi eta zerrendi onartzeko batzarra eingo da.
Parte hartu eta emon zeure iritzixe!
Ondarru, danon artin!












