Posta bidezko botu etxeko kalin egongo gaz bixar. 11:00etatik 13:00eta Zaldupeko zubixan eta Alamedan. Etorri eta geuk lagunduko dotzuau!

Posta bidezko botu etxeko kalin egongo gaz bixar. 11:00etatik 13:00eta Zaldupeko zubixan eta Alamedan. Etorri eta geuk lagunduko dotzuau!

Julen Atxurra Egurrola, Pototo, osasun egoera larrixin aurkitzen da. Egunotan jakin dou Puerto I-etik Madrilgo Aranjuezeko espetxea leku aldatuko dabela. Salbuespenezko politikarekin amaitxu biharra da, Pototo etxin egon birde! Zapatun danok kalea!

Aurtengo herriko jaxai buruzko Kultura batzordi egingo da gaur, ekainak 11 (eguena) arratsaldeko 19:00etan Kofrai Zaharrin. Batzarrea datozenak baieztatu egin beharko dabe jrosa@ondarroa.eus posta elektronikure mezu bat bixaldute.
Garrantzitsu ixango da talditako ordezkarixak etorti, erabakixak danon artin adosteko.

Hilebete eskaz falta diz EAEko hauteskunditako eta Ondarruko EH Bilduk posta bidezko bozki emoteko aukeri ipini dau martxan.
Uztailan 12an kanpun bazaz, ezin badozu etxetik urten, ezintxasunen bat badakazu bozki emoteko… EH Bilduko kidik lagunduko dotsue posta bozki etxeko ein bir dizen pausuk emoten 635 726 371 telefonure deitxute edo mezu bixaldute.

Ekainak 13an (zapatu) goxeko 11:00etatik 13:00eta Zaldupeko zubixan eta Alamedan egongo diz mahaixak tramite hau etxen laguntzeko.
Ongun ezin de ezkerreko independentiston boto bat bera be etxin gelditxu!
Aurtengo PLAZAGAÑEKO jantokixan inguruko barrixak ezautzeko Batzarra antolatu de zapaturako (Ekainak 13) arratsaldeko 6 retan. Berau etxeko leko zabala aukeratu de, ZUBI-ZAHAR herri ikastolako jolastokixe. Osasun neurrixak bermatuko diz eta maskarillak eruti eskatzen dabe antolatzallik.

Atzo (Ekainak 6), Bilboko kalitan ehunke herritxarrek, krisi hau urtero benefizixuk milloike euro altzaten dotxuezenak ordaindu bir dabela aldarrikatu gendun! Herritxarron lan prekaxo eta lan baldintza miserablin konture aberasten dizenak ordaindu bir dabe krisi hau!
Hamen mobilizaziñoin ata genduzen argazki batzuk:





Ta bertan batu zan Ondarrutar kuadrilli:

Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe eongo da bixar astelehena (ekainak 8) arratsaldeko 6:30 tan, bañe aldakuntza nabarmen bateaz, on line bakarrik entzuteko aukeri eukiko douelako. Hizlaxe ROSA ERRAZKIN ARRAZAU Kimikarixe ixango da eta gaxe ELHUYAR ANAIAK, WOLFRAMA eta ESPIOITZA.



Ta ein bir dan gauza bakarra, behian azaltzen dana da.

Baieztapen hori ezta guri. Geure Artxibuk arakatzen ibili gaz eta dokumento honek billatu douz. 1956 tik 1973 rarteko idatzixetan irakurriko dozuenak gaur egunekuk dizela emoten dabe. Behatu bestelan.
Lelengoku, PLAXAN aurten eukiko douzen araun antzeakuk topa douz 1956 ko idatzixin.

Bigarrena, SATURRANen kutsadurin ingurun atatako idatzixe 1967 xan. Nahiz eta EGUZKI talde ekologistaik ez euan ordun.

Hirugarrena, 1956 ku. Gaur egun covid 19 dala ta dendak ordutegixe zaindu birdabe, ordun excelentisimun aginduz.

Laugarrena, KOFRAXAko lonjin ingurun 1958 ko idatzixe. Gaur eguneku emoten dau. Saltsi ordun, saltsi gaur.

Bostgarrena. Bai ordun bai gaur gure seme alaban heziketiaz arduratzen zinak euazen. Idatzi hau 1968 ku de.

Seigarrena, herriko kirol taldik bai gaur bai ordun krisi ekononmikuk gainditute euazen (diru beharrin), behatu 1973 ko idatzi hau

Zazpigarrena, 1962ko idatzixe da hau. AEK sortzeko euan bañe euskerin alfabetatzin lelengoko pausuk hasitxe euazen herrixan.

Ta Zortzigarrena, DEBEKU beti DEBEKU. 1971 ku de azkana. Txistu ta Tanboliñe joteko debeku ipini ben, horren aurrin imajinaziñoi.

Amaitzeko esan, nahiz eta 50 urte baño gexa pasa ordutik ona, antzeako gauzak gertaten dizela gaur egun.
Gaur, urtetako baixako guztixetan latxeik enkarteladi eongo da PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin alde. Covid 19 dala ta ezin ixan dou ein denbora baten, bañe gaur berreskuratuko dou ohitxuri.
Iluntzeko 8 rak puntun Kitaron soñuk lagundute, Alde Zaharretik urtengo dou maskarillak soñin ta alkarren arteko tartiaz.
