Ondarrutarrak ez gaz aldatzen!

Baieztapen hori ezta guri. Geure Artxibuk arakatzen ibili gaz eta dokumento honek billatu douz. 1956 tik 1973 rarteko idatzixetan irakurriko dozuenak gaur egunekuk dizela emoten dabe. Behatu bestelan.

Lelengoku, PLAXAN aurten eukiko douzen araun antzeakuk topa douz 1956 ko idatzixin.

Bigarrena, SATURRANen kutsadurin ingurun atatako idatzixe 1967 xan. Nahiz eta EGUZKI talde ekologistaik ez euan ordun.

Hirugarrena, 1956 ku. Gaur egun covid 19 dala ta dendak ordutegixe zaindu birdabe, ordun excelentisimun aginduz.

Laugarrena, KOFRAXAko lonjin ingurun 1958 ko idatzixe. Gaur eguneku emoten dau. Saltsi ordun, saltsi gaur.

Bostgarrena. Bai ordun bai gaur gure seme alaban heziketiaz arduratzen zinak euazen. Idatzi hau 1968 ku de.

Seigarrena, herriko kirol taldik bai gaur bai ordun krisi ekononmikuk gainditute euazen (diru beharrin), behatu 1973 ko idatzi hau

Zazpigarrena, 1962ko idatzixe da hau. AEK sortzeko euan bañe euskerin alfabetatzin lelengoko pausuk hasitxe euazen herrixan.

Ta Zortzigarrena, DEBEKU beti DEBEKU. 1971 ku de azkana. Txistu ta Tanboliñe joteko debeku ipini ben, horren aurrin imajinaziñoi.

Amaitzeko esan, nahiz eta 50 urte baño gexa pasa ordutik ona, antzeako gauzak gertaten dizela gaur egun.